Elur ekaitzak 4.400 hegaldi bertan behera utzi ditu AEBetan
AEBetako ipar-ekialdeko kostaldea astintzen ari den elur ekaitzak 1.400 hegaldi bertan behera utzi ditu gaur. Asteartean beste 3.000 hegaldi bertan behera utzi zituen eguraldi kaskarrak, FlightAware atariak gaur jakitera eman duenez.
AEBetako ipar-ekialdeko kostaldean elurteak eskolak eta bulegoak itxi ditu, eta zirkulazio arazoak eta aireportuetan kaosa eragin ditu.
La Guardia, Newark (New York) eta Boston-Logan aireportuek arazorik handienak dituzte, baina Filadelfia, Chicago eta Washinton DCko bi aireportu nagusiek ere zailtasunak dituzte.
Delaware estatuan 30 zentimetroko elur geruza pilatu da eta Ingalaterra Berrian ere erruz bota du.
Washingtonetik Bostonera -15 graduko tenperaturak dituzte gutxi gorabehera.
Normaltasuna New Yorken
Astearteko eta goizaldeko elurtearen ostean New Yorken normaltasuna nagusi da gaur. 15 ordutan zehar etenik gabe elurra bota du, baina ez du aparteko arazorik sortu. Hala ere, gaur ez gidatzeko gomendioa eman dute agintariek.
Elurteak hotz handia ekarri du, -14 graduko tenperaturekin. Gainera, une eta toki batzuetan -25 graduko tenperatura harrapatu daiteke, haizearen arabera.
Gobernu Federalaren bulegoak ohi baino bi ordu beranduago hasi dira lanean. Elurrak Washington metropoli-barrutia estali du eta zerua oskarbi dagoenez tenperatura oso baxuak dituzte.
Ur-jauziak izoztuta berriz ere
Iparramerika neguko bigarren hotzaldia jasaten ari da egunotan, eta horren eraginez, Niagarako ur-jauziak izoztu egin dira berriz ere.
Asteartean Ipar Poloko aire masa hotza sartu zen Kanadan eta AEBetan, eta tenperatura zeropeko 20 ºC-ra jaitsi zen. Haizearen eraginez, ordea, sentsazio termikoa oraindik ere baxuagoa da, - 30 ºC-koa edo.
Hala ere, hotza ez da oztopo Niagarako ur-jauziak bisitatu nahi dituzten turistentzat; izan ere, ez da askotan fenomeno hori ikusteko aukerarik izaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, Israelek Libano hegoaldean egindako erasoengatik
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia egingo dute igandean Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.