Hotz boladak
2019/01/31 - 12:11
Hotz handiaren eraginez, irakiten dagoen ura izotz bihurtzen da AEBn
AEBko hainbat estatutan dauzkaten tenperatura baxuek irudi ikusgarriak utzi dituzte.
2019/01/30 - 15:26
Emergentzia Estatu Batuetan, hotzagatik
Estatu Batuak izoztuta daude. Zurrunbilo polar batek azken urteotako tenperaturarik hotzenak utzi ditu. Zeropetik 40 gradu ere markatu dituzte termometroek.
2019/01/30 - 11:59
-40 graduko tenperaturak izango dituzte datozen orduetan AEBko erdi-mendebaldean
Agintariek emergentzia egoera ezarri dute hainbat estatutan eta ehundaka hegaldi bertan behera geratu dira.
2019/01/30 - 11:43
AEBko erdi-mendebaldean hotzaldi polarrerako prestatzen hasi da
40 gradu zero azpitik espero dituzte gaur eta bihar. Agintariek larrialdi-egoera ezarri dute hainbat estatutan.
2019/01/23 - 15:14
Nafarroan eta Araban bota du elur gehien
Oro har Nafarroako iparralde osoan elur malutak ikusi dira bart, Pirinioetatik Iruñera. Araban, berriz, mendate altuenetan bakarrik bota du.
2019/01/23 - 11:49
Niagarako ur-jauziak izoztu egin dira
Estatu Batuetan eta Kanadan tenperatura asko jaitsi da eta 20 gradu zero azpikoak dira. Ondorioz, Niagarako ur-jauziak izoztu egin dira.
2019/01/23 - 10:30
Ez aurrera eta ez atzera geratu den auto bat erreskatatu du Foruzaingoak, Artesiagan
Autoko bidaiariak bizkaitarrak ziren eta 112 telefono zenbakira deitu dute laguntza eskatzeko. Elizondotik joan da patruila bat laguntzera.
2019/01/22 - 21:19
35 zentimetroko elur geruza espero da Nafarroan
Elurra botatzen ari da Nafarroan eta bertan 35 zentimetroko geruza espero da datozen orduetan. Erdialdean, berriz, 10 eta 15 zentimetro bitartekoa.
2019/01/22 - 21:13
Araba zuritzen hasi da
Negu honetako lehenengo elur mardula Euskal Herrira heldu da. Araban zeinbat mendate eta errepide itxi egin behar izan dituzte kamioientzat.
2019/01/22 - 15:32
Alerta gorria ezarri dute elurragatik Nafarroako Pirinioetan
Elurra kentzeko 30 makina lanean ari dira goizean goizetik eta Nafarroako Gobernuak kontuz ibiltzea gomendatzen du.
2019/01/21 - 08:37
Abisu horia elurragatik gaurko eta biharko
Hala iragarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. AEMETek, bere aldetik, astearterako iragarri du okerrena Nafarroan.
2019/01/14 - 13:06
Zazpi hildako eta bertan behera utzitako milaka hegaldi AEBn, elurragatik
Eguraldi makurrak eragindako trafiko istripuetan hil dira zazpi lagun AEBn. Washingtoneko aireportuan milake hegaldi bertan behera geratu dira.
2019/01/10 - 13:11
Elurra bota du Euskal Herriko punturik altuenetan
Ez du asko bota, baina Euskal Herriko mendi puntarik altuenak zurituta daude.
2019/01/08 - 13:52
Ostegunera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisua: 400 metrora egin dezake
Asteazkenean 500-700 metrora egin dezake, baina ostegunean 200-400 metrora kokatuko da elur-maila. Dena dela, ez da prezipitaziorik espero 400 metrotik behera.
2019/01/06 - 11:47
Ehunka hegaldi bertan behera utzi dituzte Alemanian elur-denboraleagatik
Gainera, AENAk jakinarazi duenez, bertan behera utzi dituzte Loiuko aireportuaren eta Munichen arteko hegaldi guztiak. Litekeena da egunean zehar atzerapen gehiago izatea.
2019/01/05 - 17:04
Astelehenera arte luzatu dute izotzagatik ezarritako abisu horia
Atzo bezala, izoztuta esnatu dira Euskal Herriko bazterrak gaur. Araban jaitsi dira gehien termometroak.
2019/01/04 - 12:46
Euskal Herria, izoztuta: termometroak -9,8 ºC-ra heldu dira
Nabaskozen (Nafarroa) erregistratu dute sareko minimoa, baina Ozetako estazioan (Araba) jasotako -8,7 graduak ere aipatzekoak dira. Abisua igandera arte egongo da indarrean.
2019/01/03 - 13:52
Euskadi, zeroz azpitik: Izotzagatik ezarritako abisua larunbatera arte luzatu dute
Araban hoztu du bart gehien: Iturrietan - 7,4 ºC izan dituzte; Agurainen, - 6,6 ºC, eta Gasteizen, -4,1 ºC.
2019/01/02 - 13:29
Abisu horia ezarriko dute gaur gauean eta bihar, izotzagatik
Iragarpenen arabera, termometroak zeroz azpitik kokatuko dira barnealdean, eta bereziki Araban. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik espero.
2018/12/30 - 13:02
Abisu horia ezarri dute izotzagatik barnealdean, astelehenerako eta astearterako
00:00ak eta 10:00ak artean egongo da indarrean abisua. EAEko barnealde osoan izoztu dezakeen arren, Araban espero da hotz gehien.