Ibaiak
2025/05/14 - 12:47
Lehenbiziko (eta azkenengoko) izokin alea arrantzatu dute Bidasoa ibaian
Burlatako David Mirandak atera du 5 kilo eta 250 gramoko izokina, Bera inguruan, eta Igeldoko Rekondo jatetxeari saldu dio, 1.800 euroan. Izaera sinbolikoko jarduera izan ohi da, ez arrantza denboraldiaren parte, duela hiru urtetik debekatuta baitago Bidasoko uretan izokinak arrantzatzea.
2025/05/03 - 16:36
Almadiazainen lana gogoratu eta omendu dute Burgin, Almadiaren Egunean
Almadiaren Eguna ospatzen ari dira larunbat honetan Burgin. Erronkaribarreko herrian jai handia egiten dute urtero almadiazainen ofizioa gogoratzeko.
2024/12/09 - 22:14
Ebro ibaiak 1.550 metro kubiko segundoko emaria izango du asteartean, Tuteran
Erriberako hiriburuan, ibaiak emari maximoa 13:45 aldera harrapatzea espero dute. Badaezpada, Tuterako Udaltzaingoak urak hartu ohi dituen garajeetako ibilgailuak ateratzeko gomendioa eman du.
2024/12/09 - 13:06
Margarita eta Tresponten arteko errepidea itxi dute, Zadorrak gainezka egin du eta
Gainera, ibaia maila laranjara heldu da Eturan (Barrundia) eta maila horian dago Abetxukun (Gasteiz) eta Ozaeta (Barrundia).
2024/12/09 - 12:04
Zadorrak gainezka egin du Gasteizen eta Iruña Okan
Gasteizko Udaltzaingoak Eraztun Berdearen oinezkoen bidea itxi du, uholdeen beldur. Nafarroan, Arga ibaia maila gorenera iritsi da hainbat puntutan, baina behera egin du Iruñean. Hala, larrialdi fasea bertan behera utzi du Udalak.
2024/12/09 - 00:03
Ibaien emariek gora egiten jarraitzen dute Araban eta Nafarroan, eta agintariek zaintza aktibatu dute
Zadorra, Ega, Arga eta Irati ibaien bilakaera zaintzen ari dira larrialdi zerbitzuak. Nafarroako Gobernuak Larrialdi Planaren 0 fasea aktibatu du, Iruñeko arroan eta erkidegoaren iparraldean uholdeak izateko arriskua baitago. Nafarroako hainbat errepidetan arazoak izan dira gauean.
2024/12/08 - 21:47
Ega, Arga eta Irati ibaiak dira igande honetan arretagune nagusiak Nafarroan
Nafarroan, Ultzama ibaia oso indartsu dator, eta kezka eragin dute igandean Ega, Arga eta Irati ibaiek ere. Iruñean urpean geratzeko arriskuan dauden eremuetatik autoak ketzeko eskatu dute. Zangozan gainezka egin du Aragoi ibaiak, eta Beran erabat hazita doa ibaia.
2024/12/08 - 21:26
Ibaiak hazita datoz Gipuzkoan
Igandeko euri ugariek Euskal Herri osoa jarri dute ibaietara begira. Azpeitian, esaterako, Urola ibaia arrotik ateratzetik gertu dago; maila horian dago. Urolara urak isurtzen dituen Ibaieder maila laranjan egotera ere iritsi da arratsaldean Matxinbentan.
2024/10/27 - 14:49
Euri-jasek hainbat lur-jausi eta trafiko arazo eragin dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait puntutan
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungian. Plentzian, hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte, lur-jausi baten ondorioz. Donostian, Ulia mendian, errepidearen zati bat desagertu da, eta zuhaitz bat erdian botata geratu da.
2024/10/18 - 22:52
Itsasgorak ibai bihurtu ditu Baionako kaleak
Osteguneko euriteei itsasgora batu zaie, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan diote eutsi emariari. Ondorioz, urak bigarren egunez jarraian hartu ditu Baionako erdiguneko toki ugari, baita normalean ura iristen ez den eremuak ere.
2024/10/17 - 21:34
Oria ibaia hazita dator Andoainen
Azken orduotako euriteen ondorioz, ibaien emariak nabarmen egin du gora. Datozen orduetan euria egiten jarraitzea espero da, baina intentsitate gutxiagorekin.
2024/08/18 - 12:55
Natura lehengoratzera behartzen duen Europako legea, indarrean
Neurriak onartzea EBko kideei dagokie, baina basoak birpopulatzea, basamortuak hezetzea eta ibaiak berezko ibilgura itzultzea aurreikusten da, besteak beste. Nekazariak beldur dira lege horrek sektoreari murrizketa handiak ezarriko ote dizkion.
2024/07/04 - 18:22
Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 izokin txiki askatu ditu Urumean eta Orian
Gipuzkoako Foru Aldundiak duela 30 urte ekin zion ibai horiek birpopulatzeko proiektuari. Baina kezkagarria da azken urteetan izan den beherakada, klima-aldaketa dela-eta.
2024/03/11 - 14:10
Izokina sekula iritsi gabeko lekuetara ailegatu da Nafarroan, Iparraldean presa bat eraitsi ostean
Bost metroko altuerarekin, azpiegitura oztopo gaindiezina zen arrain-espezie guztientzat, aingirarentzat izan ezik.
2024/03/11 - 12:33
Izokina sekula iritsi gabeko lekuetara ailegatu da Nafarroan, Iparraldean uharka zahar bat eraitsi ostean
1775a baino lehen Ugaranen eraikitako presagain bat da, arrain gehienentzat oztopo gaindiezina zena.
2024/03/06 - 13:31
Nerbioiko ur-jauzia ostadarraren koloreekin apaindu da
Eguraldi onaren laguntzaz, Nerbioiko ur-jauziak ohiko itxura aldatu eta ostadarraren koloreengatik aldatu du.
2024/03/02 - 13:27
Nerbioiko ur jauzia, airetik ikusita
Nerbioi ibaiak 222 metroko jauzia egiten du sorburutik behera (Penintsula osoko jauzi altuena da, eta Europako bigarrena). Araba eta Burgos artean du sorburua, eta Delikan egiten ditu lehen metroak. Azken euriteak direla eta, ur emari handia darama egunotan.
2024/02/29 - 10:34
Ibaien egoera bere onera etortzen ari da Nafarroan, Castejonen Ebroren emaria nabarmen txikitu denetik
Segundoko 1.500 metro kubiko jasotzen zegoen goizeko lehen orduan Ebro ibaia Castejonen, eta 6,44 metroko altueran. Aurre alerta egoeran dago oraindik, beraz.
2024/02/29 - 09:25
Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/28 - 22:23
Ebro ibaiaren emari altuak uholdeak sortu ditu Erriberan
Segundoko 2.100 metro kubiko dakar Ebro ibaiak. Tuteran, momenturik kritikoena goizaldean izango dela aurreikusten da.