arrantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehenbiziko (eta azkenengoko) izokin alea arrantzatu dute Bidasoa ibaian

Burlatako David Mirandak atera du 5 kilo eta 250 gramoko izokina, Bera inguruan, eta Igeldoko Rekondo jatetxeari saldu dio, 1.800 euroan. Izaera sinbolikoko jarduera izan ohi da, ez arrantza denboraldiaren parte, duela hiru urtetik debekatuta baitago Bidasoko uretan izokinak arrantzatzea.
David Miranda eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko Lorenzo Jaurena, gaur goizean.
David Miranda eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko Lorenzo Jaurena, gaur goizean.

David Miranda Elizalde iruindarrak Bidasoa ibaian "Lehenbiziko" izokina arrantzatu du asteazken honetan, 7:40 inguruan. 5 kilo inguruko pisua du aleak, eta arrantzaleak Igeldoko Rekondo jatetxeari saldu dio 1.800 euroren truke.

Azken hiru urteetan egin moduan, aurten ere, Nafarroako Gobernuak debekatu egin du Bidasoa ibaian izokinak arrantzatzea. Nolanahi ere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baimena eman dio Berako Udalari lehendabiziko izokin-alearen harrapaketa antolatzeko. Izaera sinbolikoko jarduera da, ez, ordea, arrantza denboraldiaren parte. 

Neurria Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak hartu zuen, izokinaren egoera kritikoa zela eta, espeziea babestu asmoz. Maiatzaren 10ean ireki zen ibaian arrantza egiteko aukera, baina gaur arte ez da lehen alea harrapatu.

Egunokin hainbat arrantzale gerturatu dira, eta, orain Bidasoa ibaiaren ertzetatik joan beharko dira, hirugarren urtez jarraian arroan debekualdia ezarri baita.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X