Ibaiak
2015/09/17 - 21:55
61 urteko emakume bat hilik topatu dute Mauleko Uhaitza ibaian
Hildako emakumea bertako bizilaguna zen eta ikerketa hasi dute heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
2015/09/05 - 10:30
Grabitateari erronka Oria ibaian
Airean egotea gustuko du Iñigo Manso gipuzkoarrak; aske. Gaur eta bihar ere grabitatearekin jolasean ariko da Tolosan Waterline jaialdiaren II. edizioko antolatzailea, beste 70 lagunekin batera.
2015/08/27 - 16:18
Euskal Herrian bainua hartzeko oso erreka egokiak daude
Berotik freskatzeko irtenbide natural bakarra ura da. Itsasoa gehienentzat, baina itsasorik ez duten askorentzat, errekak.
2015/08/01 - 19:01
50 urteko gizon bat ospitaleratu dute ibaira erori ostean, Barakaldon
Herritar batek abisua eman ostean, gizona erreskatatu egin dute. Gurutzetako Ospitalera eraman dute belaunean eta aurpegian zauriak baititu.
2015/07/06 - 17:17
Gazte bat hil da Arga ibaian, Iruñean
Ibaian bainua hartzeko egokitutako eremu batean zegoen, uretara jauzi egiteko soka bat dagoen lekuan.
2015/07/04 - 19:26
Gizonezko bat itota hil da Arga ibaian, Uharte parean
Dirudienez, 48 urteko gizonezkoa ibaiaren putzu batean harrapatuta geratu da.
2015/06/04 - 17:02
Ibaizabalen garbiketa lanak erakusgai
Isasadarreko museoan, "Isasadarraren magia" erakusketa zabaldu da. 35 urtean eginiko lanak azaltzen dira, egungo egoera lortzeko egin diren ekimenekin batera. Ingurumen ekimenik handiena izan da EAEn
2015/05/22 - 16:23
San Tomas ibaiaren bazterrak garbitu dituzte 40 bat gaztek
Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta ingurugiroa zaindu behar dela aldarrikatzeko antolatu dira hamaika ekitaldi. Horietako bat, 'Ekinaren Eguna' izan da, Gasteizen.
2015/05/04 - 00:16
Gizonezko baten hilotza atera dute Ibaizabal ibaitik, Usansolon
Gizonezko baten gorpua da, eta Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa hasi du horren ingurukoak argitzeko.
2015/05/02 - 16:30
Antzina bezala, almadiak Ezka ibaitik behera ikusi ditugu
Burgin, urtero, udaberria heltzean egiten den ospakizuna da. Almadiazainen ogibide zaharra oroitzen dute honela.
2015/04/15 - 21:21
Ibaiek beretzat aldarrikatzen ditu jatorriz bereak diren eremuak
Ura zaparradekin batera, ura berehala iristen da gure etxe, garaje eta lantegietara. Berez, ibaia bere betiko jabegoetan barrena zabaltzen ari da.
2015/04/15 - 21:05
Gu gara ibaiaren lurretan sartzen garenak eta ez alderantziz
Urak gure enpresa hartzen duenean, ibaia berea duen eremua aldarrikatzen ari da, gu baikara bertakotu garenak.
2015/04/15 - 20:36
Gizakiok ibaien nortasuna eraldatu dugu
Maiz ibaiak zauritu egin ditugu gizakion beharretara eraldatuz, eta toki askotan ibaia zena, kanal bihurtu dugu. Baina beste askotan, hormigoia kendu eta naturari berea itzuli zaio.
2015/04/12 - 16:40
Ebro ibaia garbitzeko eskatu diote Konfederazio Hidrografikoari
Uholdeetan kaltetuek salatu dute gero eta maizago egiten duela Ebrok gainez, eta ziur dira ibaia zikin dagoelako gertatzen dela. Hartara, Nafarroa eta Aragoiko kaltedunek manifestazioa egin dute.
2015/03/02 - 08:18
Urumea ibaiak egindako kalteak zenbatzen hasiko dira asteon
Oraindik ere 2011ko uholdeen kalteak ordaintzen ari direla salatu dute hainbat auzokidek.
2015/03/01 - 10:39
Ertzaintzak aita-semeak erreskatatu ditu Oria ibaitik
Gertaera 3:20an izan da Beasainen, Zalditurreta kalean. Antza denez, mutikoa ibaian sartu da, eta, handik gutxira, aita ere joan zaio, uretatik ateratzeko asmoz.
2015/02/28 - 18:09
Ibaiari berea emanez, egindako kaltea konpondu dezakegu
Gizakiok badugu gaitasuna uhaldearen itxura lehengoarazteko, mugatua baldin bada ere.
2015/02/26 - 21:51
Araban Uribarriko urtegia da orain arreta gune nagusia
Zadorrak ukitzen dituen ia herrixka guztietan nabaritzen dira oraindik azken egunotako euriteen eta uholdeen ondorioak. Uribarriko urtegia da orain arreta gune nagusia.
2015/02/25 - 21:06
Gizonezko bat hil da Arruazun Arakil ibaira erorita
Bizilagunek batek gizonezkoa uretatik atera du, baina ezbeharraren tokira bertaratutako mediku taldeak ez du lortu biktima suspertzea.
2015/02/25 - 13:25
Gizonezko bat erreskatatu dute Zadorra ibaian, Iruña Okan
Antza denez, gizonezkoa bere ibilgailu barruan zegoen, Zadorra alboan dagoen baratze gune batean, eta urak lur orotakoa harrapatu duenean, sabaira igo da.