Grabitateari erronka Oria ibaian
Iñigo Manso (Ibarra, 1985) gipuzkoarrak neurrira egindako bi jantzi ditu. Dotore, gorbata jantzita aritzen da astean zehar Gipuzkoako enpresa batean ingeniari lanak egiten; asteburuetan, ostera, ordenagailua bulegoan utzi eta 2,5 zentimetroko zabalera duen zinta leun bat hartuta ibiltzen da. Soka bi zuhaitzi lotu eta orekari eusten aritzen da han eta hemen. Dinbili-danbala ari den poliesterrezko zinta baten ezengonkortasunean aurkitu du bizitza orekatzeko errezeta Iñigok. Pausoz pauso, metroz metro, 100 metroko altuera harrapatua du dagoeneko.
Slacklineak oreka du abiapuntu eta orekak eramaten du kirolaria helmugara. Oreka, kontzentrazioa eta gauzarik txikienari ere erreparatzeko gaitasuna dira slackline izeneko kirol jarduera honetan aritzeko gakoak.
Iñigo Mansok azpimarratu duenez, kirol erraza da hasteko, bi zuhaitzi soka zabal bat lotu eta gainean jartzea besterik ez baita behar: "Norbere buruaren kontrako lehia" baita oinarria, beldurrak gainditu, kontzentratu eta sokaren amaierara iristeko geratzen diren metroei aurre egitea.
Txikitatik tentatu du sokak gazte gipuzkoarra: "Zirkura joaten ginen txikitan eta funanbulistak ikusten genituen, airean, zintzilik. Haien larruan sartu eta haiek egiten zutena egin nahi nuen nik ere. Haiek sentitzen zutena bizi". Eta duela lau urte izan zuen Mansok bere aurreneko esperientzia. Behin dastatuta, ezin utzi. "Yogako zenbait ariketa, jauziak, txilinbueltak, spagata…", norberaren trebezia adina mugimendu egin daitezke sokaren gainean.
Jatorria
80ko hamarkadan AEBetan jaiotako jarduera bat da slacklinea, eskalatzeko oreka hobetu nahi zuten kirolari batzuei otu zitzaien hartan hastea. Berez, bi zuhaitzen artean lotutako soka edo zinta bat da. Zuhaitzen arteko distantziaren eta lurrarekiko altueraren arabera zailtasuna ezberdina da.
Slacklinearen barruan modalitate ezberdinak daude; longlinea, ahalik eta distantziarik luzeena jartzea bi muturren artean; highlinea, ahalik eta altuerarik handiena egotea lurraren eta sokaren artean; waterlinea, urararen gaineko zinta, eta tricklinea, zinta gainean trikimailuak egitea dira.
"Zirkutik al zatoz?"
Inguruan dituen parkeetan entrenatzen da Manso, ingurukoak ustekabean utzita. "Soka bat lotzen dugu bi zuhaitzen artean. Segurtasun neurri guztiak hartzen ditugu eta sokari ondo lotuta aritzen gara. Duela hiru urtetik hona gero eta gehiago ikusten den kirola baldin bada ere, oraindik egoera bitxi asko bizi ditut. Zirkuko langilea ote naizen galdetu didate askotan, edo herritarrak dibiertitzeko Udalak kontratatutako langilea ote naizen".
Prestakuntza fisiko berezirik ez dela behar dio Mansok; gakoa buruan dagoela. "Burua libre, lasai" eduki behar da, kezkak alde batera utzita.
Tolosa
Afizioa pasio bihurtuta, duela bi urte kirol honetako Estatuko lehen waterline erakustaldia Euskal Herrian antolatzea otu zitzaion Iñigori. "Tolosa aukeratu genuen kirol jarduera hau praktikatzeko aproposa delako. Iazko jaialdiaren arrakasta ikusita, aurten berriro egitea pentsatu dugu". Iñigo Manso buru, 25 laguneko taldea aritu da gaur eta bihar Tolosan izango den jaialdiko egitarau oparoa prestatzen.
Guztira 70 lagun izango dira zentimetro gutxi batzuetako zabalera duen soka batera igota Oria ibaiaren gainean orekari eusten saiatuko direnak. Tartean, Alejandro Gimeno, highlineko egungo munduko marka (145 metroko luzeera eta 100 metroko altuera) duen kirolaria izango da Tolosan.
Slacklinea ondo ulertzeko gida
Waterline
Bi punturen artean tenkatzen den zinta lau bat erabiltzen da. Uraren gainean egiten da, 2,5 zentimetroko zabalera duen zinta erabilita. Zintaren ezaugarriak, bere gainean salto, akrobaziak eta yoga posturak egiteko aukera ematen du.
Longline
30 metrotik gorako luzeera eta 2,5 zentimetrotako zabalera duten zintak erabiltzen dira.
Trickline
Bost zentimetrotako zabalera duen zinta erabiltzen da. Karraka baten bitartez teinkatzen da. Salto, akrobazia eta yoga posturak egiteko erabiltzen da.
Highline
Zinta 20 metrotik gorako altueran jartzen da, ondo tinkatuta. Modalitaterik muturrekoena da, honetarako teknika eta segurtasun neurri bereziak behar dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Udalak debekuari "irmo" eusten diola eta bilerak emaitza onik ez duela eman salatu du KAS elkarteak
Ia bi orduz egon dira bilduta Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformako eta Donostiako Udaleko ordezkariak, tartean, Jon Insausti alkatea. Ixiar Gonzalez KASeko kideak azaldu duenez, alternatiba indarrean izan arte, kaleko afari solidarioak baimentzea eskatu diote alkateari, baina erantzuna ezezkoa izan da. "Emaitza ez da positiboa", esan du.
Aita Marik Mediterraneoan egiten duen erreskate-lana zailtzen duen "etengabeko presioa" salatu du
Egunotan Malta eta Libia arteko migrazio-ibilbidean erreskate-lanetan ari den Aita Mari ontzia Libiako kostazainek inguratu dute asteazken honetan; ondoren, drone batek gainetik hegan egin zion.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Getxon kalez jantzitako bi ertzaini erasotzeagatik, borroka baten abisura joan direnean
Udaltzaingoaren agenteek erasotzaileetako bat atxilotzen lagundu dute, ukabilekin jo eta kristalezko botila batekin mehatxu egin baitiete ertzainei.
Pazienteek Euskal Osasun Sisteman Parte Hartzeko Legeari buruzko aurreproiektuaren kontsulta publikoa abiatu du Osasun Sailak
Osasun Sailak herritarren iritziak bilduko ditu, pazienteek eta pazienteen elkarteek osasun-politikak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko modu egituratuan eta eragiteko gaitasunarekin parte hartzeko helburuz.
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea ireki dute berriro, Girondako sutea egonkortzea lortu ondoren
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Beroa eta haizea suak itzaltzea zailtzen ari dira Zamora, Madril, Avila eta Castellon
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude. Suteengatik ezarritako larrialdi nazionala bertan behera gelditu dela iragarri du Espainiako gobernuburuak.
Espainiako sute handien bilakaera ona da, baina beste foku batzuk ari dira pizten Zamoran eta Leonen
Madrilgo sutea egonkortzea lortu dute, eta Avilako ebakuazioak eta konfinamenduak altxatu dituzte. Zamoran, 12 udalerri ebakuatu dituzte, eta bi konfinatu.
Afari solidarioak kriminalizatu izana deitoratu dute ekimenaren antolatzaileek
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu egin du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia areagotzen" duela argudiatuta.
5 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, emazteari modu jarraituan tratu txarrak eman eta sexu-erasoak egiteagatik
Epaiaren arabera, biktimak 2017an erasotzailearengandik banantzea erabaki zuenetik, hark etengabe egin zizkion mehatxuak eta sexu-erasoak.