Ibaiak
2013/06/09 - 23:53
Arga ibaia egonkortu egin da Iruñea aldean
Arga ibaiak gainezka egin eta gero, 25 lagun erreskatatu behar izan dituzte Atarrabian eta Uharten. Iruñean, berriz, autoak ibai bazterretik erretiratzeko eskatu du udalak.
2013/06/09 - 21:49
Arga ibaiak gainez egin du Iruñerrian
Urez gainezka esnatu dira Nafarroako auzo batzuk. Belateko tunelak itxita daude, mugimenduak sumatu baitira aspalditik datozen luizietan.
2013/05/27 - 11:15
Urumea ibaitik ateratako zaborra ikusgai egongo da Alderdi Ederren
Jasotako zaborra Alderdi Ederren erakutsi dute, jendea sentsibilizatzeko helburuarekin. Gainera, Artelekun, zabor horrekin artea egiteko tailer bat egingo da.
2013/05/24 - 15:29
Zubi bat erori eta hainbat ibilgailu jausi dira ibaira, Washingtonen
Seattle eta Vancouver lotzen dituen lau erreiko zubia Skagit ibaira erori da. Une horretan zubia igarotzen ari ziren ibilgailuak eta bidaiariak uretara erori dira.
2013/04/29 - 00:07
Lau gazte zauritu dira Lemoan ibilgailua ibaira erorita
Istripua igande honetako 02:00ak aldera jazo da, BI-635 errepidean, Lemoa parean. Ibilgailua errepidetik atera eta 10 metroko sakonera duen malda batetik behera erori da.
2013/04/22 - 21:18
Emakume bat zauritu da Okondon, autoan Izoria ibaira erorita
Ezbeharra A-3641errepidean izan da, 15:00etan.
2013/04/03 - 11:27
Euriteek arazo larriak sortu dituzte Estatuko hainbat ibaietan
Ibaien maila asko igo da, eta leku askotan gainezka egin dute. Gaztela Mantxa eta Andaluzian, esaterako, kalte handiak izan dituzte. Valladoliden 19 urteko gazte bat desagertu zen atzo arratsaldean.
2013/04/01 - 16:23
Ebro ibaiaren inguruak alertan jarraitzen du Nafarroan
Ur maila pixka bat jaitsi da baina Castejongo errepideak itxita jarraitzen du. Lursail asko urpean daude, eta orain zainzuri uzta da kezka.
2013/03/07 - 18:29
Gizon baten gorpua aurkitu dute Zadorra ibaian
Otsailaren 9an Gasteizen desagertutako adinekoa izan daiteke, baina autopsiak argitu beharko du.
2013/03/03 - 18:04
ETB kobazulo batean izan da, lurrazpiko errekak ikusten
Urte hasiera euritsua izan da. Metro karratuko 1.200 litrotik gora jaso dira leku askotan, ohikoa baino hiru aldiz gehiago. Ur horretatik gehiena lurrazpian dago, errekak eta putzuak gainezka daude.
2013/02/13 - 12:55
Zadorra ibaiak gainezka egin du eta hainbat errepide itxi dituzte
Araban uholde arriskua dago hurrengo egunetarako, elurra urtzen hasi baita. Une honetan, hainbat errepide itxita daude Iruña Okaren eta Trasponteren inguruetan.
2013/02/13 - 11:28
Errobi eta Aturri ibaiek alertan jarri dute Baiona
Goizean goiz gainezka egin dute, baina zorionez ez da arazo larririk izan. Hala ere, alerta laranjan jarraitzen dute.
2013/02/12 - 17:54
BIZKAIA: Bizkaiko hainbat ibaik gainezka egin dute goizean
Arazorik handienak Asuan eta Zangroizen izan dira, eta alerta gorria ezarri dute.
2013/02/12 - 16:49
IPARRALDE: Errobi eta Aturri ibaiek gainezka egin dute Baionan
Nolanahi ere, ez da arazo larririk izan eta egoera bere onera bueltatu da. Bestalde, Ipar Euskal Herriko hainbat herritan argindarrik gabe egon dira bart.
2013/02/07 - 18:47
Gizon bat zauritu da Larraintzarren, mikrobusa errekara erorita
Autobuseko gidariak hainbat kolpe hartu ditu gorputzean eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
2013/02/06 - 18:17
Arratiako ibairen ur-emaria (Imanol Aragon)
Imanol Aragonek bidalitako bideoa.
2012/06/30 - 17:11
Gizonezko bat itota hil da Bidasoa ibaian, Irunen
Jazoera 13:00ak aldera izan da, 31 urteko gizonezkoa uretara bota denean. Dirudienez, ondoeza baten eraginez ito egin da.
2012/05/24 - 18:51
Zadorran agertutako maniki batek ezinegona piztu du bizilagunen artean
Ibaian gorpu bat agertu dela ohartaraziz dozenaka dei jaso zituzten asteazkenean larrialdi zerbitzuek, baina, suhiltzaileek maniki bat zela egiaztatu zuten.
2012/02/09 - 10:47
Ness lakuko munstro islandiarraren irudiak
Islandiako Jokulsa ibaian igerian doan suge erraldoi baten itxura duen izaki baten irudiak ikus daitezke bideoan. Lagarfljot lakuan bizi den munstroa izan daitekeela diote islandiarrek.
2010/10/07 - 15:25
Isuri toxikoa Danubiora iritsi da
Nolanahi ere, agintariek ziurtatu dute toxikotasun maila jaitsi egin dela. Lokatz gorriak kaltetutako herrietan jada ezin da inor bizi, lehen ministroaren esanetan.