Hilotza zirudien
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zadorran agertutako maniki batek ezinegona piztu du bizilagunen artean

Ibaian gorpu bat agertu dela ohartaraziz dozenaka dei jaso zituzten asteazkenean larrialdi zerbitzuek, baina, suhiltzaileek maniki bat zela egiaztatu zuten.
Zadorra ibaia
Zadorra ibaia

Zadorra ibaiko uretan agertu den maniki batek alarma piztu du Gasteizko herritarren artean, izan ere, askok manikia beharrean hildako baten gorpua zela pentsatu dute.

Gertakaria asteazkenean jazo zen, Gasteizko Abetxuko auzoan, ibaian agertutako manikia hilotza zelakoan deitu zuten bizilagun askok larrialdi zerbitzuetara.

Gasteizko suhiltzaileek esan dutenez, asteazkenean 19:00etan jazo zen gertakaria, larrialdien arretarako telefono zerbitzuak Zadorra ibaian gorpu bat agertu zela ohartaraziz hainbat dei jaso eta gero.

SOS-Deiakeko langileek Gasteizko suhiltzaileei deitu zieten Abetxukora joateko aginduz. Han, uretan agertu zena gorpua beharrean dendetako erakusleihoetan egon ohi diren maniki bat zela egiaztatu zuten suhiltzaileek eta erreka bazterretik erretiratu zuten.

Zadorra ibaiko uretan agertu den maniki batek alarma piztu du Gasteizko herritarren artean, izan ere, askok manikia beharrean hildako baten gorpua zela pentsatu dute.Gertakaria asteazkenean jazo zen, Gasteizko Abetxuko auzoan, ibaian agertutako manikia hilotza zelakoan deitu zuten bizilagun askok larrialdi zerbitzuetara.Gasteizko suhiltzaileek esan dutenez, asteazkenean 19:00etan jazo zen gertakaria, larrialdien arretarako telefono zerbitzuak Zadorra ibaian gorpu bat agertu zela ohartaraziz hainbat dei jaso eta gero.SOS-Deiakeko langileek Gasteizko suhiltzaileei deitu zieten Abetxukora joateko aginduz. Han, uretan agertu zena gorpua beharrean dendetako erakusleihoetan egon ohi diren maniki bat zela egiaztatu zuten suhiltzaileek eta erreka bazterretik erretiratu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X