Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luiziak, Gipuzkoako arazo nagusia

Urumea, Oria eta Oiartzun ibaiak maila laranjara iritsi ziren atzo, baina gaur dagoeneko normaltasuna da nagusi.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Uholde arriskua pasa da Gipuzkoan, baina hainbat lekutan luiziak izan dira

Gipuzkoan, pasatu egin da uholde arriskua. Urumea, Oria eta Oiartzun ibaiak maila laranjara iritsi ziren atzo, baina gaur dagoeneko normaltasuna da nagusi.

Hori bai, lurrak eroritako ur guztiak ezin xurgatu daude, eta hainbat lekutan luiziak izan dira.

Astelehen  goizeko lehen orduetan, Oiartzun ibaiaren inguruan ez dago arazorik. Maila laranjan izan zen atzo eguerdia arte, baina azkenean ez zuen gainez egin.

Egoera berdintsuan daude gaur Oria eta Urumea. Ur handia daramate, baina beren bidetik atera gabe. Martuteneko biztanleak, baina, kezkatuta eta ibaiari begira izan ziren atzo. Aurreko uholdeetan kalte handiak izan zituzten auzo honetan, eta horregatik behin betiko konponbideak eskatzen dituzte.

Luizirik larriena Beasainen gertatu zen atzo arratsaldean. Bista-Alai kaleko etxe batean,  sei etxebizitzatako biztanleek kanpora irten behar izan zuten, arriskua zegoelako. Teknikariek gaur erabakiko dute berriro itzuli ahal izango diren edo ez. Dena dela, batzuek bertan pasatu dute gaua.

Pasai San Pedron ere lur-jausi handia izan zen, Morales-Oliver plazaren inguruan. Lur asko mugitu zen, baina ez zen inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X