Ibaiak
2022/01/06 - 21:38
8.115 migratzaile artatu zituzten iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2021ean muga zeharkatu nahi zuten hiru pertsona hil ziren Bidasoa ibaian itota. Irungo aterpetxea erreferentzia gune bihurtu da Europako beste herrialde batzuetara iritsi nahi duten migratzaileentzat.
2021/12/16 - 11:21
Zadorra ibaian ari dira Gasteizen desagertutako gizonaren bila
Larrialdi zerbitzuek 09:30ean ekin diote berriro 68 urteko gizona bilatzeari. Asteartean salatu zuen familiak gizonaren desagerpena.
2021/12/15 - 13:27
Arga ibaiaren uholdeek eragindako kalteak 8 milioitik gorakoak izango dira
Itziar Gomez Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria Azkoienen, Funesen eta Faltzesen izan da uholdeek nekazaritza azpiegituretan utzitako triskantza bertatik bertara ikusten. Urak 12.000 hektareatan egin du kaltea.
2021/12/14 - 11:55
Chivitek azaldu duenez, litekeena da uholdeak 12.000 lur hektarea kaltetu izana
Maria Chivitek azaldu duenez, lehen balorazio batean, uholdeek 12.000 hektarea ingururi eragin diete, baina urak behera egin arte ezingo dela behin betiko kalkulu bat egin gehitu du.
2021/12/14 - 00:56
Nafarroa hondamendi naturaleko eremu izendatuko dute eta kaltetutako udalerriek laguntzak jasoko dituzte
Maria Chivite uholdeek kaltetutako 74 udalerrietako alkateekin bildu da eta ezohiko laguntzak jasoko dituztela jakinarazi die. Halaber, herritarrek ez dute udal zergarik ordaindu beharko kaltetutako ondasunengatik.
2021/12/13 - 15:32
Nabarmen jaitsi da Zadorra, eta garbiketa eguna da gaur urak hartutako eremuetan
Gasteizko alkateak azken aldian egindako lanei esker kalteak espero zitezkeenak baino txikiagoak izan direla esan du. URA agentziatik ere euren kudeaketaren balorazio positiboa egiten dute, uholde abisuak garaiz eman, eta urtegien mailari eutsi dietelako.
2021/12/13 - 15:26
Uholdeetan kaltetuei laguntzeko Iruñeko Udalak aholkularitza gunea jarri du Arrotxapean
Aste buru gogorra izan da Arga ibaiak utzitako uholdeetan kalteak izan dituztenenetzat. Garbiketa lanetan ibili ondoren, kalte ordainak nola jaso da gaur bizilagun askoren kezka.
2021/12/13 - 15:18
Kalteak zenbatzeko eta laguntzak eskatzeko eguna da gaur Erriberan
Tuteran normaltasunera bueltatu nahian dabiltza. Gaur Ebroko urak egindako txikizioa garbitzeko eguna dute. Garajeak, etxabeak, portalak, negozioak…. lokaztuta utzi ditu uholdeak.
2021/12/13 - 10:45
Egoera nabarmen hobetu da Araban, baina garbiketa lanekin jarraitzen dute
Egoerak hobera egin du Zadorra ibaitik gertu dauden herrietan eta Gasteizera sartzeko eta irteteko bideak irekita daude.
2021/12/13 - 09:02
Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko
Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.
2021/12/12 - 22:22
Uholdeek kaltetutako eremua "hondamendi natural" izendatzeko eskatuko du Nafarroako Gobernuak
Bestalde, Chivite presidenteak bere atsekabea agertu du, denboralearen ondorioz Sunbillan eta Elizondon hil diren bi nafarren heriotzagatik.
2021/12/12 - 21:48
Ebro ibaiak urpean utzi ditu Nafarroako Erriberako soroak
Ebro ibaiaren ur emaririk handienak igande arratsaldean zeharkatu ditu Nafarroako Erriberako azken herriak. Ibaiak urpean utzi ditu zelaiak Cabanillasen, Buñuelen eta San Adrianen. Buñuel herriko alkatearen arabera, ostiraletik zekiten etorri behar zitzaiena, eta uholdeek ez dituzte ezustean hartu.
2021/12/12 - 13:59
Eusko Jaurlaritzak alerta desaktibatu du Araban, baina "gertutik" zainduko du Zadorra ingurua
Iragarpen meteorologikoek onera egin dutelako hartu dute erabakia. Gainera, Euskadiko ibai-arroen mailek "nabarmen egin dute behera", prezipitazioak oro har gutxitu egin dira eta Zadorrako urtegi-sistemaren eremuan "bilakaera ona" izan da.
2021/12/11 - 23:43
Jaurlaritzak Uholdeei aurre egiteko larrialdi faseari eutsi dio Araban
Segurtasun sailburuaren hitzetan, bezperan baino "askoz hobea" da egoera.
2021/12/11 - 22:15
Urez erabat inguratuta geratu da Funes
Arga ibaiak gainezka egin du, eta hainbat lagun erreskatatu behar izan dituzte txalupaz.
2021/12/10 - 21:56
Gipuzkoako ibaien egoerak hobera egin du azken orduotan, baina alerta laranja bihar arte luzatu dute
Gipuzkoan bihar arte oraindik ere alerta laranja dago aktibatuta euriagatik. beste fronte bat ari da sartzen eta gauean gehiago bota lezake, eta une kritikoak bizi litezke berriro.
2021/12/10 - 13:40
Trafiko arazoak nonahi Euskal Herrian, uholdeen, luizien eta ur putzuen ondorioz
Gutxienez, 30 errepide daude moztuta, gehienak bigarren mailakoak. Besteak beste, Mendaro herrirako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduotako euri-jasek eragindako uholde eta luiziengatik.
2021/12/10 - 13:01
Lasarteko hipodromoko zubia itxi dute, Oria ibaiaren ur-goraldiagatik
Nahiz eta ura ez den bere bidetik atera, agintariek hipodromoko zubia ixtea erabaki dute, segurtasun neurri gisa.
2021/12/10 - 12:36
Suhiltzaileek zuhaitz bati helduta zegoen familia bat erreskatatu dute Eztarroan
Arabako suhiltzaileek Eztarroan zuhaitz bati heldu zegoen familia bat erreskatatu dute, uholdeak euren autoa eraman ostean.
2021/12/10 - 11:49
Segurtasun Sailak adi jarraitzeko eskatu du, ibaiek gainezka egingo baitute egunean zehar ere
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azpimarratu du, goizean giroa lasaixeago izanda ere, denboralea ez dela amaitu. Horren hitzetan, ibaiak oso hazita datozenez, "ez da hainbeste euri behar haiek gainezka egiteko".