Ibaiak
2021/11/29 - 15:19
Cadaguak kalte material ugari eragin ditu Sodupe, Alonsotegi, Quadra eta Zorrotzan
Alonsotegi da uholdeen eraginez kalterik gehien izan duen herria. Pertxetako zubia urak hartu du eta errepideak, etxebizitzak eta behealdeak urez bete dira.
2021/11/29 - 14:20
Arratsaldeko 15:00etan larrialdi plana altxako du Jaurlaritzak
Prezipitazioa jaisten ari da eta arratsaldean euri gutxiago egingo du. Hori horrela, erabaki dute, arratsaldeko 15:00etan bertan behera uztea ezarrita zegoen larrialdi plana.
2021/11/29 - 12:38
Zadorra ibaiak gainezka egin du Bilodan, eta putzuak eta errepide batzuk itxi behar izan dituzte
Azken orduetako euriteen ondorioz, Zadorra ibaiak gainezka egin du Bilodan (Araba). Ur putzu handiak daude eta errepide batzuk moztuta daude.
2021/11/29 - 12:06
Urak dozena bat ibilgailu estali ditu Zorrotzan
Denborale honek utzi digun irudi ikusgarrienetariko bat Zorrotzan ikusi ahal izan dugu. Bertan, urak dozena bat ibilgailu estali ditu Clara Campoamor kaleko tunelean.
2021/11/29 - 11:14
Uholdeen argazki bilduma
Kadagua, Ibaizabal, Deba eta Urumea ibaiek gainezka egin dute astelehen goizaldean. Euri denboraleak gorabeherak eragin ditu errepideetan, ur-putzuak eta lur-jausiak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.
2021/11/29 - 11:13
Cadagua ibaiaren emaria handia da oraindik
Denboralearen okerrena igaro dela dirudien arren, Cadagua ibaiaren emariak handia izaten jarraitzen du eta arazoak sortzen ditu hainbat herritan.
2021/11/29 - 10:44
Urak Basauriko hainbat garaje eta lonja hartu ditu
Ibaizabal ibaiak gainezka egin du eta uholdeak izan dira Basauriko Ariz auzoko garaje eta lonjetan. Okerrena pasatu dela dirudien arren, inguruko bizilagunek ibaiari begira jarraitzen dute.
2021/11/29 - 10:16
Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin
Urak berriro hartu ditu futbol zelaia eta errugby zelaia. Goizaldeko 05:00ak aldera joan da goren ibaia baina goizaldean atertu egin du eta hasi da pixkanaka ura bere bidera itzultzen.
2021/11/29 - 09:53
Cadagua ibaiak arazoak sortu ditu Zorrotzan eta Alonsotegin
Zorrotzan, Cadagua eta Ibaizabal ibaiak elkartzen diren tokian, 15 auto inguru ur azpian geratu dira. Alonsotegin Cadagua ibaia oso indartsu jaitsi da eta uholde batzuk eragin ditu.
2021/11/29 - 09:25
Nerbioi ibaiak gainezka egin du Basaurin eta ura hainbat garajetan sartu da
Nerbioi ibaia arazoak sortzen ari da Basaurin. Ura garaje, denda eta lokaletan sartu da Ariz parean.
2021/11/21 - 15:22
Bidasoa ibaian hildako pertsonak 38 urte zituen eta El Ejidotik igaroa zen
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, biktimaren dokumentuen artean, El Ejidoko anbulategian zigilatutako dokumentu bat zegoen. Horregatik, sasoikako langilea ote zen ikertzen ari dira. Astelehenean giza-katea egingo da protesta gisa, Irun eta Hendaia artean.
2021/11/20 - 22:01
Pertsona migrante baten gorpua aurkitu dute Bidasoa ibaian, Irunen
Paddle surf egiten ari zen herritar batek aurkitu du gorpua, ur gainean, 11:00ak inguruan. Hildakoaren identifikazioan lagun dezakeen dokumentazioa aurkitu du Ertzaintzak bere gauzen artean. Salaketa ekitaldia egingo du bihar eguerdian Irungo Harrera Sareak.
2021/11/20 - 21:59
Boli Kostako migratzaile baten gorpua aurkitu dute Bidasoa ibaian
Gorpu bat aurkitu dute gaur goizean Bidasoa ibaian, Irunen, Endarlatza parean.
2021/08/16 - 17:41
Zadorra Bizirik: "Bost urtetan 30.000 arrain eta karramarro baino gehiago hil dira isurketen ondorioz"
2012tik 2018ra bitartean isuritako arrain faunaren hilkortasun datuak aztertu ditu plataformak. Zadorra Bizirikek uste du isurketa gutxik dakartela zehapen-espedientea.
2021/08/13 - 16:54
Muga horrela zeharkatzen beste inor saiatu ez dadin eskatzen du Abdoulaye Coulibalyren osabak
Abdoulaye Coulibalyren osaba iloba ito zen lekuan izan da. Gorpua identifikatu eta omenaldia egitera etorri da Irunera. Muga horrela zeharkatzen beste inor saiatu ez dadin eskatzen du Abdoulaye Coulibalyren osabak
2021/08/13 - 15:40
Bidasoan hildako gaztearen osaba: "Abdoulayeren heriotza azkena izan behar da"
Mohamed Euskal Herrian dago. Goizean goiz, Donostian, ilobaren gorpua identifikatu du, eta ondoren, Bidasoa ibaira gerturatu da. Lore sorta utzi du bertan, eta Abdoulayeren omenez, otoitz egin du.
2021/08/10 - 17:04
Bidasoa ibaian hildako migrantea 18 urteko ginearra zen
Abdoulaye Coulibaly maiatzean iritsi zen Espainiako Estatura, patera batean, eta Kataluniara eraman zuten arreta humanitarioko programaren barruan.
2021/08/09 - 12:40
Xabier Legarreta: "Ikaragarria da pertsona bat bizitza galtzen ikustea aukera bat baino ez duenean bilatzen"
Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendari Xabier Legarretak esan duenez, Exekutiboaren ahalegina bidean dauden migratzaileei "erantzun azkarra, duina eta solidarioa" ematea da.
2021/08/08 - 22:36
Beste pertsona migratzaile baten gorpua aurkitu dute Bidasoa ibaian, Irunen
Hilabete gutxiren buruan egoera berean hildako bigarren pertsona da. 09:45 inguruan aurkitu dute gorpua. Harekin batera uretara salto egin duen beste gizonezko batek lortu du helmugara iristea.
2021/08/08 - 22:35
Migrante bat ito da Bidasoa ibaian
Goizean, itsas behera iristear zegoela, igerian, mugaz bestaldera gurutzatzeko ahaleginean uretara sartu eta ito egin da. Berekin zihoan beste gizonezko batek lortu du ibaia zeharkatzea.