Iberdrola
2017/06/23 - 17:32
Amazonek Iberdrolaren parke eoliko batetik hartzen du argindarra
AEBko enpresa handi askok energia berriztagarrien aldeko apustua egin dute, tartean Amazonek. Iberdrolak interneteko saltoki handienari argindarra emateko parke eolikoa eraiki du Ipar Karolinan.
2017/05/19 - 16:46
Errekaleor auzoa suntsituko dute Gasteizen, 'segurtasunagatik'
Ostegun honetako istiluen ostean, Gorka Urtaran alkateak esan du ez dela segurua bertan bizitzea. Haren hitzetan, auzoa okupatzen dutenekin negoziatzen saiatu dira.
2017/05/11 - 15:50
Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu ote zuen ikertzen ari dira
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak tramitera onartu du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Iberdrolaren kontra aurkeztutako salaketa.
2017/05/11 - 13:20
Iberdrola ikerketapean, argindarraren prezioa manipulatu ote zuen argitzeko
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak aurkeztutako salaketa onartu du Auzitegi Nazionalak. Fiskalaren ustez, konpainiak 20 milioiko irabaziak izan zituen prezioa larregi igota.
2017/04/26 - 10:30
Garoñaren etorkizuna argituko dute gaur Nuclenorrek, Iberdrolak eta Endesak
Nuclenorrek egindako kontuek egoera oso larrian uzten dute Burgosko zentralaren jarraipena. 67 milioi euroko galerak izan zituen iaz.
2017/03/31 - 14:58
Ignacio Sanchez Galan: 'Garoña ez da bideragarria'
Zentrala berriz zabaltzeko eskaera ez egiteko galdegin dio Iberdrolako presidenteak Endesari (erdibana dute Nuclenor, Garoñaren jabea).
2017/03/30 - 12:18
Energia berriztagarriekiko Iberdrolaren jarrera salatu du Greenpeacek
Protesta ekintza bat egin du Iberdrolaren egoitzaren aurrean, Bilbon, konpainia elektrikoak energia berriztagarriekiko darabiltzan politikak arbuiatzeko.
2017/03/30 - 11:54
Greenpeacen protesta, Bilboko Iberdrola dorrean
Konpainiak sortzen duen kutsadura eta energiaren kostu altua salatzeko egin dute. Globo beltzak aireratu dituzte eta 'Iberdrolak kutsatzen du, zuk ordaintzen duzu' zioen pankartari eutsi diote.
2017/03/26 - 13:46
Euskal hiriburuak itzali dira, klima-aldaketaren aurkako borrokan
Larunbat honetako 20:30etatik 21:30ra Bilboko, Donostiako eta Gasteizko erakin ezagunaren argiztapenak amatatu dituzte klima-aldaketaren aurka lanean dabilen mugimenduarekin bat egiteko asmoz.
2017/02/22 - 10:24
Iberdrolak % 11,7 gehiago irabazi du iaz, 2.705 milioira helduta
Enpresak 4.264,3 milioiko inbertsioa egin zuen 2016an, aurreko urtean baino % 32,3 gehiago. Horietatik, % 90 negozio arautuetan eta epe luzeko kontratuetan.
2017/02/04 - 21:11
Garoña berriro irekitzearen aurka protestatu dute Bilbon
Garoñaren kontrako foroak 'Iberdrolatik baja ematea' eskatu die herritarrei zein erakundeei, zentrala berriro irekiz gero.
2017/01/24 - 13:55
CSN, Garoña berriz zabaltzearen alde
Asteazkenean ekingo dio Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak txosten teknikoa aztertzeari, baina zenbait hedabidek aurreratu dute zabaltzearen aldekoa izango dela.
2016/10/26 - 11:59
Iberdrolak 2.041 milioi euro irabazi ditu irailera arte, % 6,4 gehiago
Negozioen bilakaera onari eta gastu operatiboen eta finantzarioen murrizketari esker lortu ditu emaitza horiek.
2016/09/02 - 11:41
Minbizia duten haurren omenez argitu da Iberdrola dorrea
Euskadiko dorre altuena urre-kolorez argitu zuten bart, minbizia duten haur eta nerabeak gogoratu eta omentzeko.
2016/08/14 - 14:17
Iberdrolako azpikontrata batek greba mugagabea hasiko du Bizkaian
Outserviko enpresako langileek argindarreko kontagailuak irakurtzen dituzte, eta kontagailu inteligenteek euren lanpostuak desagertaraziko dituzten beldur dira.
2016/07/20 - 12:27
1.457 milioi irabazi ditu Iberdrolak ekainera arte, % 3,3 gutxiago
2015eko epe berean izandako aparteko diru-sarrerak ez dira jaso aurten, eta horri egotzi dio jaitsiera konpainiak. Hala ere, 'negozioaren bilakaera operatibo ona' nabarmendu du Iberdrolak.
2016/06/25 - 11:43
Euskadiko ia 500 enpresak Erresuma Batura esportatzen dute
Atzerriko laugarren bezero nagusia da euskal enpresentzat, eta esportazioen % 6 bereganatzen ditu. Iberdrola, ITP o CAF bezalako enpresek esportatzen dute eta beste batzuek han ekoizten dute.
2016/04/27 - 11:33
869 milioi irabazi ditu Iberdrolak 2016ko lehen hiruhilekoan
2015eko epe berean baino % 3,3 gehiago irabazi du argindar konpainiak.
2016/04/12 - 14:58
Ramiro Gonzalezek 'zuhurtzia' eskatu du Garoñaren inguruan
Ahaldun nagusiak berretsi du Aldundiak zentrala "lehenbailehen" behin betiko ixtea nahi duela.
2016/04/11 - 22:10
Iberdrola konpainia Garoña ixtearen aldekoa omen da
ELA eta CCOO sindikatuek adierazi dute hala jakinarazi ziela sindikatuei Iberdrolaren presidenteak berak, joan den astean, Iberdrolaren akziodunen batzarraren aurretik.