Astearte honetatik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolako azpikontrata batek greba mugagabea hasiko du Bizkaian

Outserviko enpresako langileek argindarreko kontagailuak irakurtzen dituzte, eta kontagailu inteligenteek euren lanpostuak desagertaraziko dituzten beldur dira.
Outservico enpresak greba mugagabea hasiko du asteartetik. Argazkia: EFE
Outservico enpresak greba mugagabea hasiko du asteartetik. Argazkia: EFE

Outservico enpresak Bizkaian dituen 34 langileek greba mugagabea hasiko dute astearte honetatik aurrera, hilak 16, "gure lanpostuetarako kontagailu inteligenteak dakarren mehatxuagatik". Argindarreko kontagailuak irakurtzen dituen enpresa da Outservico, Iberdrolako azpikontrata, eta kontagailu inteligenteek langile horien ardura ordezkatuko lukete.

ELAk jakitera eman duenez, "lan-ezegonkortasuna ikusita", Bartzelonako 3. Merkataritza-Epaitegiak konkurtso boluntarioa ezarri zuen Outservico enpresan. ELAko ordezkarien hitzetan, konkurtsoa "erabat iruzurgilea da, Outservico enpresa likidatu nahi dutelako, zerbitzu bera eskaintzen jarraituko lukeen zorrarik gabeko enpresa berria sortzeko asmoz".

Bestalde, ELAko ordezkariek salatu dutenez, Bartzelonako Merkaritza-Epaitegi horren hurrengo ebazpena heldu bitartean, "kontuak bahituta daude, eta horren ondorioz, kontagailuak irakurtzera doazen langileak bere kabuz joan behar dira bezeroen etxeetara, euren ibilgailuak eta dirua erabilita".

rua erabilita".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X