Idazleak
2019/07/17 - 12:08
Andrea Camilleri italiar idazlea zendu da
Camillerik, Montalbano detektibearen sortzaileak, 93 urte zituen eta eleberri beltzaren ikur nagusietakoa zen munduan.
2019/06/06 - 11:57
Anjel Lertxundiren 'Otto Pette'ren irakurraldi jarraitua hasi da
Hamabigarren Klasikoen Irakurketa Jarraitua 08:00etan hasi da. Anjel Lertxundi berak eman dio hasiera 'Otto Pette'ren irakurketari.
2019/05/06 - 14:16
Literaturiak hitzordua jarriko du berriz astebururako, Zarautzen
2008an Larrabetzun sortu eta 2014tik Zarautzen egiten duten jaialdiak euskaraz sortutako eta euskarara ekarritako literatura du ardatz.
2019/05/02 - 22:00
Ramon Saizarbitoria eta Begoña Del Teso
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.
2019/04/22 - 16:42
Sarako herria, idazle, irakurle eta bisitarien topaleku, bi egunez
Goizean zabaldu dituzte 36. Biltzarreko ateak, 'Euskarazko literatura helduentzat' lelopean.
2019/04/22 - 16:29
Sortzaileak oinarri eta helburu, Sarako Idazleen Biltzarraren 36. edizioan
Urtero bezala, Pazko astearekin batera, Saran liburuen azoka egiten ari dira. 36. edizioa da aurtengoa, eta batez ere, sortzaileengan jarri nahi izan du arreta Biltzarrak.
2019/02/10 - 00:24
Txillardegi omendu du Korrikak, euskararen alde egindako lanagatik
Jakin eta EHUren laguntzarekin, linguista donostiarrak euskara batuaren sorrean izandako garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek, eta aldarrikatu dute inoiz ez dela berandu hizkuntza ikasteko.
2018/12/06 - 19:05
Sarrionandiaren galderak eta oroitzapenak
Joseba Sarrionandiaren lanaren inguruko aurkezpen bikoitza hartu du Durangoko Azokak bigarren egunean: ‘Gure oroitzapenak’ antologia eta ‘Bizitzea ez al da oso arriskutsua?’ gaukaria.
2018/10/16 - 18:51
Aburto: ‘Aresti euskararen itxaropenaren irudia da frankismoaren urte ilunetan’
Bilboko Udalak ekitaldi bat antolatu du Gabriel Aresti olerkariaren eta idazlearen omenenez, 85 urte beteko zituzkeen egunean.
2018/10/15 - 15:27
Katixa Agirre, David Trueba eta Nacho Carretero, Literaktumen
Azaroaren 13tik 24ra egingo dute Donostiako literatura jaialdia, eta mina izango du ardatz tematiko.
2018/06/29 - 12:09
Patxi Ezkiaga idazlea hil da, 74 urte zituela
Poeta, itzultzaile eta irakaslea izan zen Legorretako seme kutuna. Ospitaleratuta zegoen azken egunotan, eta ostegun honetan eman du haren heriotzaren berri familiak.
2018/05/23 - 11:06
Philip Roth idazle estatubatuarra hil da 85 urte zituela
Roth gutxiegitasun kardiakoaren ondorioz zendu da. Idazle urgazlea izan da, eta hainbat sari jaso ditu bere bizitzan.
2018/05/15 - 19:39
Tom Wolfe estatubatuar idazle eta kazetaria zendu da
"Handikerien errautsak" liburuaren egilea Kazetaritza Berriaren sortzailea ere bazen.
2018/04/25 - 00:24
Joxean Artze idazleari omenaldia egin diote Donostiako San Telmo Museoan
Urtarrilean hil zen 'Ez dok amairu'ko kide, poeta usurbildarra. Testuen irakurketa, dantza eta txalaparta izan dira nagusi San Telmo Museoan egindako ekitaldian.
2018/04/03 - 17:56
Josemi Ibarretxe bilbotar idazle, pintore eta zinemagilea zendu da
Anaiekin batera, hainbat telesail eta film luze sortu zituen pintore, idazle, gidoigile eta zuzendariak.
2018/04/02 - 16:21
Euskal literatura, Sarako Idazleen Biltzarreko protagonista
Sarak egun berezia du gaur, idazleen biltzarrean. 120 idazle inguru bildu dira Iparraldean, euskal literaturarekin egiten den hitzordu nagusian.
2018/03/19 - 13:07
Garbiñe Ubeda izango da Euskal Idazleen Elkarteko presidentea
Jasone Osororen tokia hartuko du Ubedak datorren lau urteetarako. Batzar Orokorrak aho batez hartu du erabakia asteburuan Bilbon egindako bilkuran.
2017/12/08 - 16:40
Idazleek eta argitaletxeetako arduradunek Azokaren balioa nabarmendu dute
Hirugarren eguna du Durangoko Azokak gaur; milaka lagun dabiltza bertan, jaieguna dela aprobetxatuz.
2017/11/21 - 23:14
Alaine Agirre idazle bermeotarrak 'Maren' eta 'Libre' aurkeztu dizkigu
Literaturan bide sendoa egiten ari den Alaine Agirre bermeotarrak kapritxo bati erantzunez bilduma bati ekin dio. Haziz joango diren pertsonaiak, haziz joango den liburu sorta batean emango ditu.
2017/10/05 - 14:54
Kazuo Ishiguro idazleak irabazi du 2017ko Literaturako Nobel saria
Japonian jaio zen, 1954an, baina britainiarra da. Bob Dylanen lekukoa hartu du.