Idazleak
2017/07/11 - 17:45
Juan Jose Lapitz gastronomo eta idazlea zendu da
Hondarribiar idazlea gaur, asteartearekin, hil da, eta idatzizko ondare oparoa utzi du, batik bat gastronomiaren inguruan.
2017/06/25 - 16:29
Omenaldia egin diote Lauaxeta euskal idazleari Mungian
Mungiako hilerrian dago hilobiratuta Estepan Urkiaga "Lauaxeta" euskal idazlea, nahiz eta frankistek Gasteizen fusilatu zuten duela 80 urte. Haren omenezko ekitaldia egin dute gaur.
2017/06/04 - 18:52
Juan Goytisolo idazlea hil da, 86 urte zituela
Zuzenbide ikasketak egin zituen Bartzelonako unibertsitatean, eta, Pariseko erbestean bizi izan zen 1956etik 1969ra arte.
2017/05/11 - 12:47
Kirmen Uribek 111 Akademiaren saria jaso du
Akademiako kideek emandako botoei esker, ondarroar idazleak bereganatu du 2016ko liburu onenaren saria, “Elkarrekin esnatzeko ordua” eleberriagatik.
2017/04/23 - 17:13
Idazle eta irakurleak bildu dira Donostia eta Bilboko liburu azoketan
Gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, euskal idazle ezagunak gerturatu dira Bilbo eta Donostiako azoketara irakurleekin egoteko. Era honetara, literaturak bizi duen uneaz hausnartu dute.
2017/04/17 - 18:51
Euskal Idazleen 34. Biltzarra abian da Sara herrian
Ezinbesteko ekimen kulturala bilakatu da, bertan azken berrikuntzak aurkezten dituzte eta.Euskarak eta gazteek gero eta toki handiagoa dute.
2017/04/03 - 15:44
Luis Mari Mujika idazle eta hizkuntzalaria hil da
Lizartzan jaiotako idazleak hiztegigintzan eta toponimian lan egin zuen, besteak beste, eta “Egan” literatura aldizkaria zuzendu zuen.
2017/03/22 - 16:35
Narratiban edo poesian, munduari so dira euskal gazte idazleak
Gaur banatu dira gazteak literatura mundura gerturatzeko helburua duten Azkue sariak. Lohizue, Lide, Idoia eta Mahalia dira saridunetako 4.
2017/03/18 - 18:51
Ion Arretxe idazle eta zinemagilea zendu da
Bere literatura alderdiaren barruan, 2013an argitaratu zuen 'Intxaurrondo: la sombra del nogal' ageri da.
2017/02/24 - 14:25
Marijane Minaberri idazlea hil da
Banka Nafarroa Behereko herrian jaiotako idazleak 90 urte zituen. Euskarazko haur literatura eta irratigintzaren aitzindaritzat jo dute.
2017/01/15 - 14:02
'Txillardegi' idazlea eta hizkuntzalaria omendu dute Donostian
Igande honetarako Txillardegi Liburutegia Ekimena herri-elkarteak antolatutako omenaldia izan da.
2017/01/03 - 11:10
John Berger britainiar idazlea hil da
Artista, literaturgile, saiogile, pintore eta gidoilaria 90 urte zituela zendu da etxean, Frantzian.
2016/11/11 - 16:29
Idazleak idazleei idazten
Euskal Herriko zortzi idazle kanpoko beste zortzirekin gutunak elkartrukatzen jarri ditu Chejov vs. Shakespeare proiektuak.
2016/09/25 - 15:56
'Biraozko' karikatura bat zabaldu zuen Jordaniako idazle bat hil dute
Nahedh Hattar epaiketara zihoan hil duten unean; karikaturaren bidez "gatazka sektarioa eragin eta sentimendu eta sinesmen erlijiosoak iraintzea" leporatu zioten.
2016/03/31 - 11:31
Imre Kertesz hungariar idazlea, Nobel sariduna, hil da
Imre Kertesz Literaturaren Nobel saria jaso zuen idazle hungariarra gaur hil da, Budapesten zuen etxean, 86 urte zituela, MTI albiste agentziak iragarri duenez.
2016/03/28 - 12:20
Sarako Idazleen Biltzarra, euskal idazleen topagune
Aurtengo biltzarra gazteei zuzenduta dago bereziki, eta aurten Itxaro Borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilaria omenduko dituzte.
2016/03/05 - 11:20
Pat Conroy 'Itsasaldien printzea' lanaren idazlea hil da
70 urterekin hil da Hego Karolinako haren etxean. Duela gutxi, pankreako minbizia zuela iragarri zuen.
2016/02/20 - 09:07
Umberto Eco idazle eta filosofo italiarra hil da
Bart hil da, 84 urterekin, haren etxean.
2016/02/19 - 17:49
Harper Lee 'Urretxindor bat hiltzea' lanaren idazlea hil da
Harper Lee estatubatuar idazleak 89 urte zeuzkan. Haren argitaletxeak baieztatu du heriotza.
2016/02/05 - 10:30
''Kearen fiordoa'' eleberria aurkeztu digu Iñaki Petxarromanek
Euskal baleazaleek 1615ean Islandian jasandako sarraskia kontatzen du liburuak. Erreportajean Mikel Larralde (Bordaxuri) 1 atala. Amaieran J.L. Zabalaren hautaketa: "Izuen gordelekuetan barrena" .