Idazleak idazleei idazten
Izenburuan literaturaren historiako izenik handienetakoak elkarren kontra jartzen baditu ere, oinarria Amos Oz idazle israeldarrak eginiko hausnarketan du Chejov vs. Shakespeare proiektuak. Xabi Paya Donostia 2016ren kultur programaren zuzendariak azaldu du: “Ozek gatazka amaitzeko bi modu daudela azaldu zuen: shakespearetarra eta chejovtarra. Lehenengoaren amaieretan pertsonaia asko hil egiten dira, odoleztatuta bukatzen du agertokiak, baina justizia nagusitzen da. Chejoven amaieretan berriz, pertsonaia guztiek bizirik amaitzen dute, baina atsekabetuak, adoregabetuak”.
Amos Ozek esandako horretatik tiraka, Euskal Herriko zortzi idazle kanpoko beste zortzirekin harremanetan jarri, eta beraien artean gutunak elkartrukatzea otu zitzaiela azaldu du Payak, gutunotako gaia “gatazka bere zentzurik zabalenean” izango zelarik. Horretan eman dute azken urtea Eider Rodriguezek eta Belén Gopeguik, Angel Errok eta Patrik Ourednikek, Bernardo Atxagak eta Bashkim Shehuk, Arantxa Urretabizkaiak eta Menna Elfynek, Luisa Etxenikek eta Mircea Cartarescuk, Laura Mintegik eta Birgit Vanderbekek, Fernando Aramburuk eta Héctor Abadek eta Harkaitz Canok eta Dubravka Ugresicek.
Harkaitz Canok Dubravka Ugresic idazle kroaziarraz zera esan du: “Kroaziako gobernuarekin haserre dagoen eta Europarekin kritikoa den idazlea da. Saiakera eta fikzioa idatzi ditu eta aspalditik miresten dut”. 7 hile egin dituzte elkarri idazten, gutun baten eta bestearen artean hilebeteko tartearekin, bakoitzak bere hizkuntzan idatzi duenez, tartean itzultzaileak ere bere lana egin behar izan duelako. Canok esan duenez bere haurtzaroaz aritu zaio Ugresici gutunetan: “Gatazkari loturiko nire lehen oroitzapenei buruz idatzi diot, nola irratitik entzuten nuenarekin konturatu nintzen hemen ohikoa zen zerbait ez zela normala”. Dena dela, gatazka ez den beste gai batzuez ere aritu direla azaldu du, tartean literaturaz, Erromako aireportuan hegaldiak galtzeaz, edota bainuetxeetako egonaldiez.
Hile luzez elkarri idazten ibili ostean, Harkaitz Cano eta Dubravka Ugresic aurrez aurre arituko dira Donostiako Aquariumeko auditorioan azaroaren 28an. Izan ere Chejov vs. Shakespeare proiektuan parte hartu duten idazle guztiekin topaketak antolatzen ari dira azaroa eta abenduan zehar. Erein argitaletxeak bestalde, gutun trukaketa bakoitzarekin liburu bana argitaratuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.