Idoia Mendia
2020/10/14 - 20:56
Mendiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta enplegu sistema eraldatu nahi ditu
Idoia Mendia Enplegu sailburuak bere departamentuaren erronka nagusiak azaldu ditu Legebiltzarrean. Krisi sozioekonomiko honetan "langileak eta enpresak" erreskatatuko dituela hitz eman du.
2020/10/14 - 16:52
Mendiak Lanbide eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta aldatzeko konpromisoak hartu ditu
Sailburuen aurkezpen agerraldiak hasi dira gaur Legebiltzarrean. Legealdirako helburuak azaltzen lehena Idoia Mendia izan da.
2020/09/21 - 18:41
Mendiak espero du ELA eta LAB Elkarrizketa Sozialaren Mahaira itzultzea
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak, bere aldetik, argi utzi du bere sindikatuak ez duela horretarako asmorik, Elkarrizketa Sozialaren Mahaia "engainu bat" delako.
2020/09/20 - 19:11
Mendia: "Ahulenak erreskatatzeko aurrekontuak behar ditugu Espainian"
Pandemiaren ondorioak gainditzeko "elkarlana" eskatu die lehendakariordeak oposizioari eta eragile sozial zein ekonomikoei.
2020/09/17 - 19:09
Mendiarekin egindako bilera aintzat hartu, baina "berrikuntza eza" salatu du ELAk
Sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak ondorioztatu du sailburu berriak Elkarrizketa Sozialerako Mahaia lehenetsiko duela, eta ohartarazi du ELA ez dela bertan bilduko.
2020/09/17 - 13:05
Idoia Mendia ELArekin bildu da Sailaren jarduera-ildoak helarazteko
Patronalarekin eta euskal sindikatu nagusiekin hasi duen errondaren barruan, gaur Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiarekin bildu da.
2020/09/16 - 20:27
Mendiak bere asmoak aurkeztu dizkie Confebaski, UGTri eta CCOOri
Confebaskek lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuari adierazi dio hobe direla soldata jaitsierak; UGT soldatak jaisteko prest dago enpleguari eusteko, eta CCOOk ez du soldata jaitsierarik nahi.
2020/09/16 - 16:25
UGT, Confebask eta CCOOko ordezkariekin bildu da gaur Mendia
Legealdi osorako lankidetza konpromisoa agindu dio Confebaskek Idoia Mendia sailburuari. Lanpostuak mantentzea helburu izanda, soldatak jaisteaz hitz egiteko prest legokeela esan du UGTko buruzagiak.
2020/09/10 - 12:07
"Transferentzien egutegia eguneratu egingo da, baina borondatea argia da"
Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren iritziz, Eusko Jaurlaritzari hasiera emanda, "orain PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan duen ikusgarritasuna handiagoa da".
2020/09/08 - 16:27
Erkorekak eta Mendiak pisu handia izango dute Jaurlaritza berrian
Erkoreka, lehenengo lehendakariorde gisa, transferentzien batzorde mistoaren buru izango da. Mendiak bere saileko aurrkontua prestatzea dela bere lehentasuna adierazi du.
2020/09/08 - 10:19
Asmo nagusien berri eman dute sailburuek, kargua hitz eman ostean
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, elkarrizketa eta akordiorako borondatea eskainiko dizkie erakundeei, alderdiei eta gizarteari "Euskadi berriro martxan jartzeko".
2020/09/06 - 17:54
Eusko Jaurlaritza berriaren profil politikoa azpimarratu dute analistek
Bi lehendakariorde eta bost aurpegi berri ditu Gobernuak. Analista politikoen hitzetan, Urkulluk pisu politiko handiagoa eman nahi izan dio exekutibo berriari.
2020/09/06 - 00:01
Bi lehendakariorde eta bost izen berri izango ditu Eusko Jaurlaritza berriak
Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariorde izango da. Bigarren lehendakariordetza PSE-EEren esku geratuko da, Idoia Mendiaren esku, eta Osasun Sailaren gidaritza Gotzone Sagarduik hartuko du.
2020/09/06 - 00:00
Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten sailburuak
11 sailburuetatik 5 dira berriak, eta aspaldiko partez, lehendakariordeak egongo dira: Erkoreka eta Mendia. Gainera, Zupiria izango da aurrerantzean bozeramailea.
2020/09/05 - 20:37
Eusko Jaurlaritzak "guztiekin hitz egiteko borondatea" izango duela esan du Mendiak
"Azken 100 urteetako pandemiarik gogorrenean" "ibilbide orri argi duen" Exekutibo "sendo" bat izatea beharrezkoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea izango denak.
2020/09/05 - 15:43
Iñigo Urkulluk hirugarrenez zin egin du lehendakari gisa
Urkulluk euskaraz egin dio zin Eusko Jaurlaritzako lehendakari karguari, eta bere agintaldia "leialtasunez beteko" duela esan du.
2020/09/05 - 02:06
Urkulluk gaur egingo du karguaren zina eta sailburuen izenak jakinaraziko ditu
Idoia Mendia lehendakariordea eta Enplegu sailburua izango da. Jokin Bildarratz Estefania Beltran de Herediaren ordez sartuko da Gobernuan. Eta Javier Hurtado Sozialista izango da Turismo sailburua.
2020/09/03 - 19:27
Mendiak Euskadi berreraikitzeko neurriak adosteko eskatu dio oposizioari
"Herrialde akordioak" hitzartzeko deia egin die PSE-EEko buruak gainerako taldeei.
2020/09/03 - 18:36
Idoia Mendiaren (PSE-EE) agerraldia, oso-osorik
Idoia Mendiaren agerraldia (PSE-EE) inbestidura saioan.
2020/09/03 - 14:00
Akordioaren 10 gako ekonomiko nagusiak
Itunaren lehen atalean, "Premiazkoa: enplegua eta suspertze ekonomikoa" landu dute. Bigarren atalean, pandemiaren osteko egoera izango da aztergai, eta hainbat laguntza eskaintzea aurreikusten dute.