EUSKO JAURLARITZA BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak "guztiekin hitz egiteko borondatea" izango duela esan du Mendiak

"Azken 100 urteetako pandemiarik gogorrenean" "ibilbide orri argi duen" Exekutibo "sendo" bat izatea beharrezkoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea izango denak.
PSE, PSN eta PSOEko kideak izan ditu ondoan gaur Idoia Mendiak Gernikan.
PSE, PSN eta PSOEko kideak izan ditu ondoan gaur Idoia Mendiak Gernikan. Argazkia: EFE

COVID-19aren pandemiari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritza berria "anitza, sendoa eta ibilbide orri argiduna" izatea "ezinbestekoa" dela nabarmendu du gaur Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, eta ildo horretan, Exekutiboak "guztiekin hitz egiteko borondatea" eta "beste Gobernuekin elkarlanean aritzeko gaitasuna" izango duela adierazi du.

Lehendakariaren zin egite ekitaldiaren ondoren, Gernikan, komunikabideen aurrean egin duen agerraldian, gaurko ekitaldia "euskal gizartearentzat erabat zaila den testuinguru" batean izan dela esan du, "azken 100 urteetako pandemiarik gogorrenean".

Horregatik, asteartean gorpuztuko den Gobernu berria zeinen garrantzitsua izango den gogorazi du. Mendia bera Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea izango da eta egoera honetan EAJk eta PSEk osatuko duten "gobernu anitza" goraipatu du "sendoa eta norabide argikoa izango da, baina kontziente gara ze zailtasun egongo diren eta umiltasunez jokatuko dugu".

"Kontziente gara inork ez duela egia osoa eta guztion artean lan egin behar dugula Euskadi aurrera ateratzeko hurrengo lau urteetan" adierazi du. Horregatik, Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa izan arren, "guztiekin, instituzioekin, alderdi politikoekin, agente sozialekin eta ekonomikoekin, hitz egiteko borondatea" izango dutela berretsi du.

"Inongo ideiarik ez dago soberan eta guztion artean asmatu beharko dugu zein diren politikari egokienak arloz arlo" hausnartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X