Ikurrina
90 urte bete dira Agirre lehendakariak ikurrinari ofizialtasuna eman zionetik
Ajuria Enean ikurrinaren ofizialtasunaren 90. urteurrena ohoratu dute. Izan ere, 1936an, Jose Antonio Agirre lehendakariak dekretu bidez ofizial egin zuen bandera. Gaurko ekitaldian, egungo lehendakariak ikurrinaren balioa nabarmendu du, frankismoaren aurkako erresistentziaren ikur izatetik euskal gizartearen eta haren aniztasun politikoaren ordezkari izatera igaro baita.
Historiako "gertakari ilunenak ez ahaztea" eta biktimak gogoratzea eskatu du Ansolak
Ikurrinaren Eguna ospatu du gaur EAJk Bilbon. Duela 132 urte lehen batzokia zabaldu zenean altxatu zen lehen aldiz, eta orduan bezala, Bilboko Zazpikaleetan ikurrina mastara igo dute. Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ikurrinaren benetako balioekin jeltzaleek duten konpromisoa berretsi du, eta azpimarratu du euren lekua ez dagoela muturretan.
Ikurrina eztabaida legegiletik kanpo geratu da Idahon, eta eraikin ofizialetan jarraitu ahal izango du
Lehendakariak Idahoko Estatuko Ordezkarien Ganberari horren inguruko azalpenak igorri ostean, Eusko Jaurlaritzak esan du ez dutela ikurrina debekatuko.