Imanol Pradales
2024/10/01 - 19:58
Herritarrek ontzat eman dute Pradalesen jarduna, Jaurlaritzara heldu eta 100 egunera
EITB Focus inkestaren arabera, alderdi guztietako boto-emaileek 5etik gorako nota jarri diote Pradales lehendakariak egindako lanari, bataz beste.
2024/09/29 - 15:23
''Hitzetatik ekintzetara'' igarotzeko eskatu dio Pradalasek Espainiako Gobernuari
Euskal autogobernuari buruzko akordioaz mintzatu da Imanol Pradales lehendakaria Alderdi Egunean, eta "aurrerapauso bat emateko eta erabaki ausartak hartzeko unea" dela esan du.
2024/09/29 - 11:40
Alderdi Eguna, berritze prozesua indartzen saiatzeko
Jeltzaleek jai giroko ekitaldi politiko jendetsua espero dute Forondako zelaietan, 'Alderdia Gara' lelopean, eta Ortuzarren eta Pradalesen hitzartzeek piztuko dute interes handiena.
2024/09/27 - 13:51
Pradalesek Vox alderdiari: ''Lehendakari gisa eragotzi nahi dudan intrantsigentziaren eredu zarete''
Hori dela eta, argi utzi du ez dutela "inoiz" bat egingo, Euskadik, hamarkada luzez, batzuen eta besteen intolerantzia, intrantsigentzia eta inposaketa gehiegi bizi izan duelako.
2024/09/27 - 13:43
Pradalesek bere "herri ikuspegia" defendatu du, EH Bilduk haren "lidergoa" zalantzan jarri ostean
Lehendakariak oposizioburuari erantzun dio bere hitzak entzunda ematen duela soilik EH Bilduk edo Otxandianok berak dutela herri ikuspegia.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/23 - 16:29
Bizkaiko Ekintzailetza Zentroak azalera bikoiztu du, 8.000 m2-ra arte; % 80 bete dute, dagoeneko
B Accelerator Tower (BAT) zentroaren bigarren fasearen inaugurazioan izan dira Imanol Pradales lehendakaria, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, eta instalazio berriak bisitatu dituzte geroago.
2024/09/22 - 13:55
Pradalesek eta Chivitek elkar hartuta defendatu dituzte euren sistema fiskal propioak
Etengabe ari dira Kontzertua eta Hitzarmen Ekonomikoa defendatzen, PSOEk ERCrekin Kataluniako finantziazioa aldatzeko egindako akordioak sortutako polemika dela eta.
2024/09/20 - 14:39
Imanol Pradales lehendakariaren agerraldia, Pedro Sanchezekin bildu ondoren
Lehendakariak agerraldia egin du Espainiako Gobernuko presidentearekin Moncloan bildu ostean. Iragarri duenez, Aldebiko Batzorde Iraunkorraren bilera urriaren amaierarako egitea adostu dute biek.
2024/09/20 - 14:10
Eskualdatu gabe dauden transferentzien auzia "azkartzeko" egutegia helarazi dio lehendakariak Sanchezi
Imanol Pradales Espainiako gobernuburuarekin bildu da bi orduz, eta, ondoren, agerraldia egin du batzarraren balorazioa egiteko. Iragarri duenez, Aldebiko Batzorde Iraunkorra urriaren amaieran biltzea adostu dute.
2024/09/20 - 12:30
"Hitzetatik ekintzetara" igarotzeko eta eskumenen transferentzia azkartzeko eskatuko dio Pradalesek Sanchezi
Bi agintariek uztailaren 26an izan zuten lehen bilera Gasteizen. Bertan, Gernikako Estatutua "osorik betetzeaz" hitz egin zuten, Pedro Sanchezen inbestidura akordioan EAJrekin hitzartu bezala.
2024/09/20 - 12:23
Pedro Sanchezek Imanol Pradalesekin hasi du erkidegoetako presidenteekin bilera-sorta
Imanol Pradales lehendakariak "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) transferitzeke dauden eskumenak azkartzeko eskatuko dio gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.
2024/09/20 - 09:36
Albiste izango dira: Zinemaldiaren hasiera, Sanchezen eta Pradalesen arteko bilera, eta Israel-Hezbollah gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2024/09/19 - 22:58
Pradales eta Zupiria Erne, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuekin bildu dira
Euspelek azaldu duenez, lehendakariak eta Segurtasun sailburuak "akordioak lortzeko itxaropena sortzen duen jarrera erakutsi dute, urte eta erdiko mobilizazioen ondoren, non kolektiboaren babesa, Ertzainak Borrokanena bereziki, erabakigarria izan da".
2024/09/19 - 09:56
Pradales: "Atxilotutakoen egoera argitzeko Venezuelarekin harreman diplomatikoak izateko ahaleginean gaude"
Lehendakariak aitortu duenez, ez dute "terroristatzat" jotako bi bilbotarren berririk. Era berean, nazioartean presio egitearen alde agertu da Maduroren "erregimen autoritarioa alda dadin".
2024/09/16 - 22:07
Pedro Sanchez eta Imanol Pradales ostiral honetan bilduko dira, bi agintarien arteko bigarren batzarrean
Espainiako Gobernuko presidenteak lehendakariarekin abiatuko du irailaren 4an iragarri zuen bilera-sorta erkidegoetako agintariekin.
2024/09/16 - 13:44
Atutxa: ''Ekonomia Ituna errespetatzea nahikoa da, ez dugu konpromiso bat behar; gurea itun berezia da''
"Egun on" saioan izan da Itxaso Atutxa EAJren BBBko burua. Pradalesek eta Sanchezek ostiralean duten bileraz galdetuta, azpimarratu du Jaurlaritzak "argibideak" nahi dituela Kataluniako finantzazio sistemaren inguruan.
2024/09/16 - 09:39
Albiste izango dira: Isunak Bilboko EGEan, bronkiolitisaren txertaketa eta sailburuen ildo nagusiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/15 - 18:24
Legealdiko programak zehaztuko dituzte sailburuek astelehenetik aurrera Legebiltzarrean
Hain zuzen ere, irailaren 16tik 25era egingo dituzte aurkezpenak. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea izango da horretan lehena. Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek ere astelehenean bertan hartuko du hitza.
2024/09/12 - 22:35
EAEko erakundeek Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute eta egiturazko arazoaren kontra jarduteko deia egin
Lehendakariak nabarmendu duenez, emakumeek ez dute euren burua arriskuan ikusi behar eta gizarteari dagokio hori lortzea. Indarkeria matxistaren aurkako erakundeen arteko III. akordioari jarraiki, bilkura egin dute eguerdian Bilbon.