Iñaki Azkuna
2014/03/15 - 14:15
Azkunak 'larri baina egonkor' jarraitzen du, EAJk baieztatu duenez
Itxaso Atutxaren esanetan, alkatea etxean dago, "bere kordean, lasai eta senideek inguratuta".
2014/03/15 - 13:19
EAJk eta PSEk Azkuna gogoan hartu dute Radio Euskadin
Joseba Egibarrek eta Jose Antonio Pastorrek Bilboko alkatea izan dute mintzagai eztabaida politikoan. Azken egunotan, Azkunaren osasun egoerak okerrera egin du nabarmen (jatorriz, gaztelaniaz).
2014/03/14 - 21:31
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea egoera larrian dago
Bere osasunak nabarmen egin du okerrera, EAJk Euskal Telebistari jakitera eman dionez. Minbizia dauka, eta iaztik hona jendaurreko agerraldietan argalduta eta ahulduta ikusi da.
2014/03/14 - 20:38
Iñaki Azkunak okerrera egin du
Bizkaiko EAJk premiazko bilera egin du ostiral honetan, egoera aztertzeko. Bilboko alkateari minbizia atzeman zioten 2003an.
2014/03/03 - 11:58
Espainiako erregeak Iñaki Azkuna bisitatu du
Erregea igande gauean izan zen Azkunaren etxean. Bilboko alkatea ez da Ekonomia Foroan izango, osasun arazoak direla eta.
2014/02/25 - 22:41
Azkuna ospitaletik irten da, eta etxean jarraituko du tratamenduarekin
Bilboko alkatea igandean ospitaleratu zuten behaketan, larrialdietan sartu ostean duela egun batzuk erorita.
2014/02/23 - 21:56
Azkuna ospitaleratu egin behar izan dute, eroriko baten ondorioz
Bilboko alkatea egonkor eta medikuen zaintzapean dago, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
2014/02/14 - 10:32
Azkunak ez ditu alkate frankisten erretratuak kendu nahi
"Nik ez dut ezer kenduko, ez baita nirea, eta errespetua izan behar dut Bilboko jende guztiarekiko, bai eskuindarrekiko bai ezkertiarrekiko", adierazi du alkate jeltzaleak.
2014/01/18 - 17:27
2015eko hauteskundeetara aurkeztea ez du baztertzen Azkunak
Bilboko alkateak adierazi duenez, ez du Euskadi independente batean sinesten, eta "desberdinen arteko herrialde bat" eraikitzearen alde egin du.
2014/01/18 - 15:47
Azkuna: 'Itunetan oinarritutako Euskadi batean sinesten dut'
Bilboko alkateak adierazi duenez, "ez dut Euskadi independente batean sinesten, kolore anitzeko txoriak gara, eta kaiola barnean gustura sentitzeko akordioak egin behar dira".
2013/12/16 - 12:23
Azkunak Bilboko alkate izaten jarraituko du, legealdia bukatu arte
Ibon Aresok Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan duenez, legegintzaldia amaitu arte, Azkunak Bilboko alkate izaten jarraitzea da Udalaren helburua.
2013/10/31 - 14:46
Azkunak eta Alfonso Gilek adiskidetasunez agurtu dute elkar
Asteleheneko liskarraren ondoren, Iñaki Azkunak eta Alfonso Gilek elkar agurtu dute gaurko udaletxeko plenoa hasi aurretik.
2013/10/29 - 19:32
Azkunak kritika politikoa eta erasoa nahastu dituela dio oposizioak
Bilboko alkatearen hitzetan, ''zitalak'' izan dira Udaleko oposiziko taldeek jarduera faltaren inguruan egindako kritikak.
2013/10/28 - 15:13
Azkunaren ustez 'zitalak' dira Udaleko oposizioaren kritikak
Alkatea aurrekontuak aurkezteko egin duten prentsaurrekoaren erdian agertu eta kazetarientzako aulkietako batean eseri da.
2013/09/25 - 17:52
Iñaki Azkuna Bilboko udaletxera irisi den uneko irudiak
Azken hilabeteetan osasun arazoak medio Udaletxetik kanpo egon ondoren, Iñaki Azkuna berriro ere osoko bilkura batean izan da.
2013/09/25 - 16:56
Iñaki Azkuna 5 hilabeteren ostean agertu da
Apalago, baina irribarretsu agertu da Bilboko alkatea.
2013/09/25 - 16:51
Azkuna lanera bueltatu da bost hilabeteko bajaren ondoren
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea osoko bilkuran izan da gaur, bost hilabete osasun arazoak direla-eta lanera joan gabe eman eta gero.
2013/09/17 - 18:31
Iñaki Azkunak alta jaso du
Bilboko alkatea erietxean larunbataz geroztik egon da, infekzio baten ondorioz
2013/08/20 - 17:56
Iñaki Azkunak senda-agiria jaso du
Ez du Bilboko Aste Nagusiaren ekitaldietan parte hartuko baina irailean ohiko arduretara itzultzea espero da.
2013/08/19 - 14:49
Azkuna hurrengo egunetan atera liteke ospitaletik, Atutxaren arabera
Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, alkatearen osasunak ez du txarrera egin, azken egunetan zabaldu bezala.