Bilboko alkatea, larri
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkunak 'larri baina egonkor' jarraitzen du, EAJk baieztatu duenez

Itxaso Atutxaren esanetan, alkatea etxean dago, "bere kordean, lasai eta senideek inguratuta".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Atutxa: 'Iñakiren egoera larria, baina egonkorra da'

Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko (BBB) presidenteak esan duenez, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak "larritasunean egonkor" jarraitzen du, eta etxean dago, "bere kordean, lasai eta senideek inguratuta".

Gainera, Iñaki Azkunak "indarrak batzea" espero duela esan du Atutxak, "Bilboko herria eta EAJ berearekin" daudelako.

Atutxak eta Andoni Ortuzar EAJren presididenteak bisita egin diote alderdiko afiliaturik nagusienari (105 urte). Bertan, BBBko buruak adierazi duenez, Bilboko alkatea "egoera berezi batean" dago, eta medikuak "haren eboluzioaren zain" daude. "Alkateak egonkor jarraitzen du, larritasunean", laburbildu du.

Udaleko kargura bueltatuko ote den galdetuta, Atutxak ez dakiela esan du, "medikuak ere eboluzioaren zain daudelako".

Gainera, azaldu duenaren arabera, atzo, ostiralean BBBren ezoihiko bilera Bilboko alkatearen osasun-egorak okerrera egin zuela jakinarazteko egin zuten, "zabaldutako zurrumurren osteko espekulazioak saihesteko" eta BBBren kideek Azkunaren "egoeraren berri izan zezaten".

Osasun arazoak

2003. urtean minbizia atzeman zioten, eta oraindik ere tratatzen ari da. Horri, baina, gaixotasun gehiago gehitu zaizkio azkenaldian.

2012ko apirilean ospitaleratu egin zuten, eta hiru hilabetez egon zen bertan. Alta jaso ondoren, jendaurreko agerraldia egin zuen ekainaren 14an, Alkateen Nazioarteko Foroan. Hala ere, berriz ere erietxera jo behar izan zuen uztailean, giltzurrunean ebakuntza egiteko. Abuztuan eman zioten alta.

Irailean, ordea, infekzioak jota, erietxera eraman zuen. Zertxobait hobera egin eta jarduera publikoari neurri txikian ekin zion, mugikortasun arazoak tarteko.

Joan den hilean berriz ere itzuli zen Basurtuko Ospitalera, erorialdia izan eta hematoma baten ondorioz. Otsailaren 23an alta eman zioten eta ordutik etxean da Bilboko alkatea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X