India
2025/05/07 - 11:41
Indiak misil erasoa egin du Pakistanen aurka, eta bi potentzia nuklearren artean tentsioa muturreraino eraman
Hildakoen kopurua etengabe ari dira hazten. Oldarraldi koldar horri erantzungo diotela azaldu du Pakistaneko armadaren bozeramaileak.
2025/04/25 - 13:33
AEBn saltzen dituen iPhone gailuen muntaia prozesua Indiara eraman lezake Applek
Multinazionalaren helburua litzateke Estatu Batuetan urtean saltzen dituen 60 milioi iPhone telefonoen muntaia Indian egitea 2026 amaierarako.
2025/04/07 - 16:50
Beste zartako bat mundu ia osoko burtsetan, hirugarrena jarraian, Trumpen muga-zergen ondorioz
Ibex 35ek % 5,12ko beherakadarekin itxi du gaurko saioa, Londresek % 4,38 egin du behera, Parisek % 4,78, Milanek % 5,18 eta Frankfurtek % 4,13. Asiako merkatuetan handiagoa izan da kolpea, eta Hong Kongoa % 13 jaitsi da, eta Txina kontinentalekoak, % 7-9.
2025/02/16 - 09:11
Gutxienez 18 pertsona hil dira New Delhiko tren geltoki batean jende olde baten ondorioz
Hamabi urtean behin ospatzen den Kumbh Mela jaialdiaren atarian izan da, eta Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Hildakoen artean lau adingabe daude.
2025/02/11 - 18:30
AEBk eta Erresuma Batuak ez dute sinatu adimen artifizialari buruzko Parisko goi-bileraren adierazpena
Teknologia horren aplikazioa irekia eta etikoa izatea eskatzen du adierazpenak. Guztira 60 estatuk eta estatuz gaindiko erakundek egin dute bat adierazpenarekin. Sinatzaileen artean daude Europar Batasunaren 27 estatuak, Txina, India, Japonia, Australia, Kanada, Brasil, Txile eta Vatikanoa.
2025/01/18 - 23:43
Talgo bereganatzeko lehiara Indiako konpainia bat batu da
Sidenor euskal konpainiak Talgoren akziodunen artean sartu nahi du, baina operazioa zailtzen ari zaio, jada bi "aurkari" baititu.
2024/12/26 - 12:49
Indiako Ozeanoan izandako tsunamiaren 20. urteurrena, gogoan
2004ko abenduaren 26an 14 herrialdetan 230 000 pertsona baino gehiago hil ziren tsunami suntsitzailea gogoratzen du munduak. Bi hamarkada geroago, bizirik atera direnak eta kaltetutako komunitateak elkartu dira biktimak ohoratzeko eta bizirik atera direnen indarra ospatzeko.
2024/11/18 - 09:19
New Delhiko kutsadura maila ''larria'' da, eta ikuspen-maila 150 metroan kokatu da aireportuan
Indiako hiriburua laino toxikoko geruza lodi batean murgilduta dago. Airearen kalitatea "oso txarra" da, egindako ikerketen arabera, eta horrek ondorio larriak ekar ditzake osasunerako. Sasoi honetan izandako kutsadura mailarik altuena da.
2024/11/16 - 12:33
Gutxienez 10 jaioberri hil eta 16 zauritu dira Indiako ospitale batean izandako sute baten ondorioz
India iparraldeko Jhansi hiriko ospitale bateko jaioberrien unitatean jazo da ezbeharra. Lehen ikerketen arabera, oxigeno makinetako bat matxuratu egin da, eta horrek eragin du sutea.
2024/10/22 - 22:01
Buruzagien bilera informal bat eta aldebiko batzarrak, BRICS taldeko XVI. goi-bileraren hasieran
Goi-bileraren puntu nagusietako bat taldearekin bat egiteko estatuen kategoria berri bat sortzeko mekanismoen eztabaida izango da, baina horrek ez du esan nahi erakundearen bederatzi kideko zerrenda handituko denik.
2024/09/27 - 14:11
7 urteko haur bat hil dute Indiako eskola batean magia beltzeko erritu batean
Haurra sakrifizio gisa ito zuten, heriotzak ikastetxera oparotasuna ekarriko zuelakoan. Atxilotuen artean, eskolako zuzendaria, aita eta hiru irakasle daude.
2024/08/15 - 18:45
Indarkeria matxistaren aurkako protestak Indian, Kalkutako mediku bat bortxatu eta hil ostean
Milaka pertsonak justizia eskatu dute Indian, Calcuttako ospitale batean mediku bat bortxatu eta hil ostean. Emakumea 36 orduko txanda baten ondoren hil zuten, gela batean atseden hartzen ari zela. Emakumeen aurkako sexu-indarkeria etengabeko arazoa da Indian.
2024/08/06 - 12:09
Manifestariek horrela hartu zuten Bangladeshko lehen ministroaren egoitza ofiziala
Milaka manifestarik Sheij Hasina Bangladeshko lehen ministroaren egoitzan sartu eta arpilatu zuten, honek dimisioa eman eta Indiara ihes egin ondoren. Hasinako Gobernuaren aurkako ikasleen protestek 300 hildako utzi dituzte uztailaren hasieran hasi zirenetik.
2024/07/30 - 12:04
Gutxienez 113 pertsona hil eta ehunka desagertu dira, India hegoaldean izandako uholdeen ondorioz
Bart izan dira uholdeak, Indiako Kerala estatuan. Ehunka pertsona geratu dira lokatzaren azpian harrapatuta eta erreskate taldeak horiek atera nahian ari dira lanean. Ondorengo orduotarako ere, eurite handiak espero dira eskualde horretan, eta alerta gorria ezarri dute agintariek.
2024/07/19 - 19:39
Bangladesheko funtzionarioen kuota sistemaren aurkako protestek ehun bat hildako utzi dituzte dagoeneko
Bangladesheko 50 bat udalerritan segurtasun-indarren eta milaka manifestariren arteko liskarrak izaten ari dira duela hilabetetik, funtzionarioen kuota-sistema diskriminatzailearen aurka.
2024/07/03 - 00:23
Gutxienez 116 pertsona hil dira Indian azken hamarkadan izan den ihesaldi handienean
Indiako agintariek adierazi dutenez, ihesaldia grtatu zen zeremonia erlijiosoak baimendutako mugak gainditu zituen, 80.000 pertsona baino gehiago hartu baitzituen.
2024/06/17 - 11:14
Gutxienez bost hildako eta 20 zauritu baino gehiago Indian izandako bi trenen arteko talkan
Bidaiari-trenaren eta merkantzia-trenaren arteko talka Indiako ipar-ekialdeko geltoki batera iritsi baino lehentxeago gertatu da. Oraindik ez dakite zerk eragin duen istripua.
2024/06/04 - 18:56
Modik bere aliantzaren garaipena aldarrikatu du Indiako hauteskundeetan
Horrela, Aliantza Demokratiko Nazionalak gehiengo absolutuari eustea lortu du, baina babesa galdu du 2019ko bozekin alderatuta, Indiako Garapen Nazionalerako Aliantza Inklusiboak (INDIA) gora egin duelako.
2024/06/04 - 11:50
Botoen zenbaketa hasi da Indian, hauteskundeek iraun duten 44 egunen ostean
Indian gaur goizean hasi dira herrialdean egin diren hauteskunde legegileetako botoak zenbatzen. 44 egun iraun duten hauteskundeetan 642 milioi pertsonak eman dute botoa.
2024/06/01 - 13:12
Hauteskunde orokorren azken eguna abiatu dute Indian, 44 egunen ostean
Munduko hauteskunde luze eta jendetsuenak dira, ia 969 milioi boto-emaile baitaude erregistratuta. Hauteskundeak apirilaren 19an hasi ziren, eta Lok Sabha Indiako Parlamentuko Behe Ganberaren 486 eserlekuak berritzea dute helburu.