Beste zartako bat mundu ia osoko burtsetan, hirugarrena jarraian, Trumpen muga-zergen ondorioz
Odoljarioa ez da eten. Donald Trump AEBko presidenteak munduko ia herrialde guztiei muga-zergak ezarri ostean, merkatuetan ez da giro.
Asiako merkatuetan, esnatzen lehenetan, ikara izan da protagonista, eta Hong Kongo burtsak galdu du gehien: % 13,2, 1997tik pairatutako koskarik handiena. Hong Kongo jaitsiera ez da salbuespena Asiako burtsetan, eta Txina kontinentaleko merkatuetan, Shanghaingoan eta Shenzhengoan, % 7,34-9,66ko beherakadak izan dira. Ostirala jaieguna izan zen Txinan, eta, hala, kontinenteko burtsek eta Hong Kongoak ez zuten saiorik izan. Japoniako burtsak % 7,83 egin du atzera.
Europan, Ibex 35ek % 5,12ko beherakadarekin itxi du gaurko saioa, eta 11.785,8 puntutan kokatu da. Itxierako beherakada egunean zehar ikusitakoa baino txikiagoa izan bada ere, balio guztiek 'gorrian' amaitu dute, salbuespenik gabe. Pandemiaz geroztik, 2020tik, jardunaldirik txarrenetakoa izan da berriz ere.
Londresek % 4,38 egin du behera, Parisek % 4,78, Milanek % 5,18 eta Frankfurtek % 4,13.
________________
_______________
Brent upela 64,51 dolarretan kokatu da saioaren amaieran, % 1,68 gutxiago, eta Texas upela 60,94 dolarrera jaitsi da, % 1,71 gutxiago.
Wall Streetek beherakada txikiarekin itxi du saioa
Wall Streeteko adierazle nagusiek, aldiz, beherakada txikiarekin itxi dute gaurko saioa. Are gehiago, Nasdaq teknologia indizeak igoera txikia izan du.
Dow Jones indizeak % 0,91 egin du behera eta S&P 500 indizeak % 0,23. Nasdaq indizeak, berriz, % 0,10 egin du gora.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko gaurtik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.