MERKATARITZA GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBn saltzen dituen iPhone gailuen muntaia prozesua Indiara eraman lezake Applek

Multinazionalaren helburua litzateke Estatu Batuetan urtean saltzen dituen 60 milioi iPhone telefonoen muntaia Indian egitea 2026 amaierarako.
Apple multinazionalaren egoitza bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Apple multinazionalaren egoitza bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak abiatutako merkataritza gerraren albo ondorioak bata bestearen atzetik ari dira ematen. Horietako bat da Apple enpresa estatubatuarraren azken erabakia: AEBn saltzen dituen iPhone gailuen muntaketa prozesua Txinatik Indiara lekualdatzea aztertzen ari da, Financial Times egunkariak argitaratu duenez.

Zabaldutako informazioaren arabera, multinazionalak bere ekoizpen-katea dibertsifikatzeko estrategiaren barruan kokatu urratsa, baina aurreikusitakoa baino "azkarrago" jarriko du martxan prozesua.

Helburua litzateke Estatu Batuetan urtean saltzen dituen 60 milioi iPhone telefonoen muntaia Indian egitea 2026 amaierarako. Egun Txinan ekoizten duen kopuruaren halako bi egin nahi lituzke Indian Applek.

Trumpen Gobernuak % 145eko muga-zergak ezarri zizkien Txinako inportazioei, telefonoak, ordenagailuak eta txipak salbuetsita utzi bazituen ere.

Asteon, JD Vance AEBko presidenteordea Indian izan da bisitan,  bi herrialdeon arteko merkataritza hartu-emanetan sakontzeko. Esan zuenez, negoziazioak "bide onetik" doaz, eta bereziki nabarmendu zuen Indiak "bazkide komertzial eta politiko" modura duen "balioa".

Duela bi urte zabaldu zuen Apple enpresak bere lehen saltokia Indiako Bombay hirian.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X