India
2024/05/29 - 16:45
52,3 gradutara iritsi dira termometroak New Delhin
Ofizialki baieztatuz gero, Indiako hiriburuan inoiz izan den tenperaturarik altuena izango litzateke. Tenperatura handiei ur-eskasiagatiko alerta gehitu behar zaie, eta horren ondorioz, Gobernuak murrizketak ezarri behar izan ditu uraren hornikuntzan.
2024/05/14 - 11:22
14 hildako eta 70 zauritu Mumbain, euriaren ondorioz erori den publizitate-kartel batek azpian harrapatuta
Agintariek adierazi dutenez, oraindik pertsona batzuk hesien azpian harrapatuta daude, eta erreskatatzen ari dira; izan ere, 150 ibilgailu inguru gasolindegian zeuden istripuaren unean.
2024/04/19 - 11:32
Sei aste iraungo duten hauteskundeak hasi dira gaur Indian
Ia mila milioi boto-emaile dituela, inoizko hauteskunde-prozesu luzeenaren lehen fasea hasiko dute gaur Indian, eta sei aste iraungo du. Narendra Modi lehen ministroaren nazionalismo erlijiosoak hirugarren agintaldia bilatuko du.
2024/03/17 - 17:46
Indiara ere iritsi da Korrika
Mumbai hirian lanean ari diren hainbat euskaldun elkartu dira, bertako batzuek lagunduta, euskararen aldeko aldarria munduko bazter hartan ere entzun dadin. Korrika egin dute, eta, ondoren, testu bat irakurri dute.
2024/03/03 - 18:53
Indiako Poliziak turista espainiar baten bortxaketan nahastutako guztiak identifikatu eta lau atxilotu ditu
Bikotea Dumkako tokiko agintarien babespean dago, erasoa gertatu zen lekuan. Igande honetan deklaratu dute epailearen aurrean. Lehen urratsa da auzitegiak atxiloketak berresteko eta kargu kriminalak formalizatzeko.
2024/03/03 - 13:14
Turista espainiar bat taldean bortxatu dute India iparraldean
Emakumea eta bere senarra, espainiarra bera ere, bizikletan ari ziren itzuli bat egiten inguru horretan. Erasotzaileetako hiru atxilotu dituzte.
2024/01/22 - 12:05
Ayodhyako tenplu indiarra inauguratu dute, duela 30 urte meskita bat eraitsi ondoren eraikita
Duela 30 urte muturreko indiarrek meskita bota zuten, Indian izandako istilurik larrienetan (2.000 hildakotik gora izan ziren). Hindutva ideologiaren gorakada izaten ari da Indian. Horren arabera, hinduismoa ez den bestelako erlijioak herrialdetik kanporatu behar dira.
2023/11/28 - 19:17
Indiako tunel batean 17 egunez harrapatuta egon diren 41 langileak erreskatatu dituzte
Gizonak harrapatuta zeuden azaroaren 12tik, Silkyarako tunela lur irristatze baten ondorioz kolapsatu zenetik.
2023/11/13 - 11:57
New Delhi kutsadura laino lodi baten azpian esnatu da, Diwaliko jaialdi hinduaren ostean
New Delhi kutsadura laino lodi baten azpian esnatu da astelehen honetan, Diwali jai hinduaren ostean. Egoera hau egunerokoa bihurtu da hiriburuko biztanleentzat, nahiz eta agintariek hori prebenitzeko mugak ezarri.
2023/11/04 - 14:41
Indian indarkeria matxistaren biktima izandako Ritu eta Mousumi Pasaian izan dira, euren bizipenak kontatzen
Bekoz Beko elkarteak gonbidatuta etorri dira. Urtean 300 emakumeri baino gehiagori erasotzen diete Indian azidoa erabiliz. Besteak beste, Ritu eta Mousumiren lanari esker, Indiako legeak 2013tik zigortu egiten ditu horrelako erasoak. Chhanv Fundazioarekin, euren bizitza berreskuratu dute biek.
2023/10/10 - 10:23
2 °C-tik gorako berotzeak bizitza eragotziko luke munduko biztanleria osoaren erdia hartzen duten lurretan
Ikerketa zientifiko baten arabera, langa hori igarota muturreko tenperatura altuak eta hezetasun maila handia egongo lirateke, eta, ondorioz, bizi baldintzak jasangaitzak izango lirateke Pakistanen, Indian, Txina ekialdean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren 4.000 milioi lagunentzat.
2023/09/11 - 14:40
AEBk eta Europak garapen bidean dauden herrialdeekin harremanak lehenetsi dituzte
Beraz, ez da harritzekoa Ukrainaren salaketak Errusiari ez zaiolako gaitzespen argia egin goi-bileraren azken ondorioen txostenean. Horrekin goi-bilera salbatzeko, Mendebaldea prezio bat ordaintzeko prest azaldu da, hain zuzen ere Errusia hitzez hitz ez salatzea Ukrainako inbasioagatik.
2023/09/10 - 22:27
Kataluniako kooperante bat hil dute Ukrainan, Errusiak haren konboiari egindako erasoan
Hori izango litzateke Espainiako Estatuko lehen biktima Ukrainako gerran.
2023/09/10 - 12:48
Indiako lehen ministroak G20ko Presidentetza eman dio Brasili
G20ko gailurraren Presidentetza ofizialki abenduan hartuko du Lula da Silva Brasilgo presidenteak. Errelebo horrek G20 goi-bileraren amaiera ere irudikatu du.
2023/09/09 - 16:52
G20ak lurralde integritatea errespetatzeko eskatu du, baina Ukrainako gerra gaitzestea saihestu du
Gainera, 2030erako energia berriztagarriak sortzeko gaitasuna hirukoiztea adostu dute liderrek.
2023/09/09 - 16:40
G20ak akordioa lotu du, Ukrainako gerragatik izandako tirabirak gaindituta
Dena dela, azken akordioak ez du jasoko Ukrainako inbasioari egindako gaitzespenik.
2023/09/09 - 13:04
Afrikako Batasuna G20ko kide berriari ongietorria eman dio Indiako lehen ministroak
G8ko herrialdeek, Europar Batasunak, Saudi Arabiak, Argentinak, Australiak, Brasilek, Txinak, Hego Koreak, Indiak, Indonesiak, Mexikok, Hego Afrikak eta Turkiak osatzen dute 1999. urtean sortutako G20ko taldea.
2023/09/08 - 18:46
Liderrek Ukraina jarri dute bihar Indian hasiko den G20aren lehentasun gisa
Klima aldaketa edo garapen iraunkorreko helburuak dira mahai gainean jarriko dituzten beste gaietako batzuk. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak "batasuna" eskatu die herrialdeei.
2023/09/04 - 13:58
Indiak Ilargian duen misioak aireratze simulazio arrakastatsua egin du
Indiak Ilargiaren hego poloan duen misioak bere helburuak gainditu ditu aireratzeko simulazio arrakastatsu batekin. Indiako zundak etorkizunean satelitetik Lurrera itzuli ahal izateko funtsezko urratsa da hau.
2023/09/02 - 12:34
Eguzkia ikertzeko bere lehenengo misio espaziala abiatu du Indiak
Gainera, Ilargiaren hegoaldeko poloan lurreratzen lehena bihurtu zen India joan den astean. Lurratik 1,5 milioi kilometrora dagoen Lagrange puntua du helmuga Indiak aireratu duen Polar Satellite Launch Vehicle koheteak.