2 °C-tik gorako berotzeak bizitza eragotziko luke munduko biztanleria osoaren erdia hartzen duten lurretan
Munduko batez besteko tenperatura bi gradu baino gehiago igoko balitz, hainbat eskualdetako baldintzak ez lirateke biziarekin bateragarri izango. Hala ohartarazi du berotzeak giza osasunean izan litzakeen ondorioak ikertu dituen azterlan zientifiko batek. Ikerketaren arabera, tenperatura langa hori gaindituz gero, Pakistanen, Indian, Txina ekialdean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan —4.000 milioi pertsona bizi dira gaur egun bertan, bestela esanda, biztanleriaren erdia— ez legoke bertan bizitzeko baldintza egokirik.
Pennsylvaniako Unibertsitateko (AEB) hainbat departamentutako zientzialariek egin dute ikerketa, eta AEBko Zientzien Akademia Nazionalaren Proceedings aldizkarian kaleratu. Ikerlariek tenperatura globala 1,5 eta 4 gradu artean igotzeak osasunean dituen ondorioak aztertu dituzte, gizakiok jasan ditzakegun bero eta hezetasun mailak non gainditzen diren argitzeko.
Ehunka esperimentu egin ostean, giza gorputzak jasan ditzakeen gehienezko tenperatura eta hezetasun mailak zein diren zehaztu dute (gorputzeko tenperatura 35 ºC-tik behera mantentzeko gai izateko baldintzez ari dira): 31 ºC eta % 100eko hezetasun maila, betiere pertsona gaztea eta osasuntsua izanda. Izan ere, bi baldintza horiek aldatuz gero, bizirautea zailagoa da. Hori horrela, tenperatura eta hezetasun maila horretatik gora bizia gero eta zailagoa da.
"Bero egiten duenean, gizakiok izerdia bota eta odol gehiago ponpatzen dugu azalera gorputzeko tenperatura egonkor mantentzeko. Bero eta hezetasun maila jakin batetik aurrera, baina, gorputzak ezin ditu doikuntza horiek egin eta gorputzeko tenperatura igotzen hasten da. Bere burua freskatzeko modua arin topatzen ez badu, pertsona horrek bero kolpea edo bihotzekoa jasan dezake", azaldu du Harry Kenney Pennsyvaniako Unibertsitateko Fisiologia irakasle eta ikerketaren egileetako batek.
Orain arte, muga horiek hainbat orduz bakarrik gainditu dira Asiako hego-ekialdean eta Ekialde Hurbilean, eta bihotzekoak, intsolazioak eta baldintza klimatikoekin lotutako osasun arazoak egon dira.
Bada, ikerketaren arabera, tenperatura 2 gradu baino gehiago igotzen bada, munduko hainbat txokotan ezingo da bizi, muturreko tenperaturak eta hezetasun maila altua tarteko: hala nola, Pakistanen eta Indiako Indus ibaiaren haranean (2.200 milioi biztanle), Txina ekialdean (1.000 milioi biztanle) eta Saharaz hegoaldeko Afrikan (800 milioi biztanle).
Zientzialariek ohartarazi dutenez, eskualdeotako errenta maila txikia edo ertaina da, eta, beraz, biztanleriaren gehiengoak ez du beroari aurre egiteko neurri eraginkorrik (aire girotua, esaterako).
Agertoki makurrago batean, hots, tenperatura 3 gradu igoko balitz, egoera berdintsuan leudeke Hego Amerika eta AEBko ekialdeko kostaldea eta erdialdea.
Hori horrela, tenperatura globalaren igoera 2 gradutik behera mantentzearen beharra azpimarratu dute ikerketaren egileek.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.