India
2021/06/08 - 17:57
Indiako aldaeraren 12 positibo atzeman dituzte Bilboko enpresa batean
"Lan ekitaldi" baten ostean atzeman dituzte kasuak. Zenbait erkidegotako pertsonak elkartu omen ziren, eta horietako bat, dirudienez, kutsatuta zegoen.
2021/05/26 - 10:44
Yaas zikloi ''oso bortitza'' Indiara iritsi da
Zikloia Indiako ekialdeko kostaldean sartzen hasi da 130-140 km/h-ko haize boladekin. Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte.
2021/05/17 - 12:00
Indiak 135.000 pertsona ebakuatu ditu Tauktae zikloiaren beldur
Tauktae zikloiak gaur lurra jotzea espero dute, 185 km/h-ko haize boladekin. Agintariek uste dute zikloiak kalte material handiak eragingo dituela.
2021/05/06 - 20:48
Zer ekarriko luke covid-19aren aurkako txertoen patenteen baliogabetzeak?
Munduan 1.100 milioi dosi jarri dira, eta herrialde txiroenek % 0,3 soilik jaso dituzte. Txertoa pertsona guztien eskura egongo balitz, pandemia urtebetean amaitzea posible izango litzateke.
2021/05/02 - 21:40
Txertoak kostaprezioan zabaltzea babestu du AEBk baina ez dio ezer patenteei buruz
Jake Sullivan AEBetako presidentearen segurtasun aholkulari nazionalak azaldu duenez, Munduko Merkataritza Erakundearekin (MME) "elkarrizketan buru belarri" dabiltza.
2021/05/02 - 16:39
Errekorra Indian: 3.689 hildako egun bakar batean
Heriotza gehien zenbatu dituen laugarren herrialdea da. Orain arte 215.000 herritar zendu dira. Kutsatu kopurua oso kezkagarria da: atzo lehen aldiz eguneko 400.000 kasuren langa gainditu zen.
2021/05/01 - 21:21
Aldaera indiarraren hiru kasu baieztatu dituzte Vigon isolatutako itsasontzi batean
Prometheus Leader ontzia isolatuta dago Vigoko portuan, eskifaiako 22 kideetatik 6k covid-19an positibo emanda. B1.617 aldaeraren kasuak "lokalizatuta eta kontrolpean" daudela ziurtatu du Sanidadek.
2021/04/29 - 02:28
India, kolapsatzeko zorian eta pandemiaren erdigunea munduan
24 ordutan 300.000 positibo detektatu dituzte eta 3.000 pertsona baino gehiago hil dira. Ospitaleak gainezka daude eta oxigeno botilarik gabe geratzen ari dira.
2021/04/29 - 01:00
MOE: "Aldaera indiarra kutsakorragoa eta txertoen aurrean gogorragoa izan daiteke"
Covid-19aren aldaera indiarra urte bukaeran atzeman zuten herrialde horretan. 17 herrialdeetan abiatu dituzte ikerketak, horren genoma aztertzeko.
2021/04/28 - 22:48
Indiak pandemiaren egunik txarrena izan du, kasu eta heriotza kopuru errekorrarekin
Munduan aurreko astean zenbatutako kasu berrien ia %40 bertan atzeman ziren. Eta egoerari aurre egiteko baliabideak falta zaizkie, oxigenoa eta sendagaiak falta dira.
2021/04/28 - 14:34
India pandemiaren epizentro bilakatu da, eta heriotza kopuruak markak hautsi ditu
Kutsatzeen kopuruak gora egin du nabarmen Asian, eta horrek mundu mailako kopuruak gora egitea eragin du, nahiz eta beste herrialde batzuetan intzidentziak behera egin, MOEk jakitera eman duenez.
2021/04/28 - 13:38
6,4 graduko lurrikara batek kalte materialak eragin ditu Indiako ipar-ekialdean
Erreplikak izan dira, baina oraingoz ez dute hildakoen berririk jaso.
2021/04/28 - 11:40
Indiako aldaera al da covid-19ak Asiako herrialdean izan duen gorakadaren arrazoia?
Egunero munduan zenbatzen diren kutsatzeen ia erdiak Indian hautematen dira. Horrek, osasun sistema kolapsatzea eragin du.
2021/04/27 - 23:21
Espainiak berrogeialdian jarriko ditu Indiatik iristen diren bidaiariak
Gobernuak gogorarazi duenez, ez dago Espainiaren eta Indiaren arteko hegaldi zuzenik, eta, hortaz, ezinezkoa da horiek debekatzea.
2021/04/27 - 16:38
Ospitaleak eta erraustegiak gainezka daude Indian
Indiak itota segitzen du. Covid gaixoak etenik gabe ari dira egunero egunero ospitaleetara iristen, baina gainezka daude, eta kalean geratu behar dute. Nazioarteko laguntza hasi da iristen.
2021/04/27 - 09:33
Munduko Osasun Erakundeak 2.600 pertsonako taldea bidaliko du Indiara
Munduko Osasun Erakundeak adierazi duenez, egoera "lazgarria" da herrialdean. Egunero, batez beste, 350.000 kasu baino gehiago atzematen ari dira.
2021/04/27 - 02:02
Nobel saridunek eta gobernuburu ohiek txertoen patenteak baliogabetzea eskatu dute
Enpresa-farmazeutikoen interesen gainetik pertsonen osasuna bermatu behar dela aldarrikatzen dute. 170 Nobel saridunek eta gobernuburu ohik, 388 europarlamentarik eta 34 erakundek sinatu dute testua.
2021/04/26 - 11:11
India 17 milioi kutsatuetara iritsi da eta oxigeno gabezia dute ospitaleetan
Munduan kutsatze tasa handiena duen herrialdea da India. Hiriburuan soilik 25.000 kasu atzeman dituzte azken egunean, eta positiboen tasa % 35etik gorakoa da.
2021/04/26 - 10:49
Nazioarteko komunitateak laguntza bidali dio Indiari, pandemiari aurre egiteko
Ameriketako Estatu Batuak, Pakistan, Erresuma Batua eta Europar Batasuna Indiako Gobernuarekin elkarlanean ari dira. Ospitaleko egoera kritikoa da eta oxigeno eskasia dute.
2021/04/19 - 10:53
MOE Indian identifikatutako covid-19aren aldaera berri bati begira dago orain
Oraingoz, ez dakite aldaera hori herrialdeko kasuen gorakada handiarekin erlazionatuta dagoen.