Iñigo Urkullu
2023/10/24 - 15:53
Zupiria, Urkullu eteteari buruz: ''Tolerantzia gehiago beharko litzateke bi hizkuntza ofizialen erabileran''
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea horrela mintzatu da lehendakariak Familia Enpresaren Kongresu Nazionalean bere hitzaldia euskaraz hasi eta hainbat pertsona eztulka hasi ziren uneaz.
2023/10/24 - 10:48
Lehendakariaren euskarazko hitzaldiari eztul eginez boikot egin nahi izan diote kongresu bateko partaideek
Iñigo Urkulluk euskaraz eman dio hasiera bere hitzaldiari, Familia Enpresaren Kongresu Nazionalean, eta, minutu bat hizketan zeramanean, jendea eztulka hasi da aretoan. Lehendakariak 10 segundo itxaron ditu bere hitzaldia jarraitu aurretik.
2023/10/23 - 10:00
Lehendakariak "populismoa" egotzi die sindikatuei, erakundeek ez baitute "mugarik gabeko baliabiderik"
Iñigo Urkulluk iritzi artikulu batean nabarmendu duenez, "ezin da diru publiko guztia funtzionarioen nominak ordaintzeko bakarrik erabili", eta argudiatu du enpresa pribatuek, autonomoek eta kooperatibek ere inbertsioak behar dituztela.
2023/10/20 - 14:12
"Euskara eta gazteleraren arteko desoreka tratatzeko sentsibilitate falta" egotzi dio Urkulluk justiziari
Lehendakariak iragarri duenez, helegiteak aurkeztuko dizkiote EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen kontra eman dituen epaiei. Hala jakinarazi du Urkulluk gaur Voxeko legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez.
2023/10/20 - 13:19
Urkulluk buruzagi palestinarrekin hitz egin du Ivan Illarramendi eta gainerako bahituak askatzeko eskatzeko
"Korridore humanitarioak irekitzeko, bahituak askatzeko eta irtenbide negoziatu bat bilatzeko saiakera ororekin bat egiten dut", gaineratu du lehendakariak. Gainera, bi Estatuak, Israel eta Palestina, onartzearen alde agertu da.
2023/10/20 - 12:21
Iñigo Urkullu: ''Epaia ez da behin betikoa, ez gaude konforme eta errekurtsoa aurkeztuko dugu''
Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen aurka hartutako azken epaiekin ez datozela bat adierazi du Legebiltzarrean, eta Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2023/10/18 - 12:52
Urkullu, Gazako ospitaleari egindako erasoaz: "Zitalkeria erradikalenaren adierazpena da"
Lehendakariak atsekabe "sakona" adierazi du Gazako Zerrendako Al-Ahli ospitalearen aurkako erasoagatik. Gainera, elkartasuna adierazi die basakeria horren biktimei, "konprometitutako humanismotik".
2023/10/17 - 15:11
Euskadi Jasangarritasunaren aldeko Hirien Sare Globalera batu da
Eusko Jaurlaritza gonbidatu dute G-NETS elkarteak (Jasangarritasunaren aldeko Hirien Sare Globala) 2024ko maiatzean Tokion egingo duen goi-bilerara.
2023/10/17 - 11:17
Iñigo Urkulluk uste du hauteskundeak aurreratzera behartzeko presioa dagoela, baina ez diola eragiten
Hauteskundeak aurreratzera behartzeko presioa egiten ari ote zaion galdetuta, "uda amaieratik hauteskunde autonomikoei buruz etengabe hitz egiten" ari direla esan du, duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta ia urtebete geratzen denean.
2023/10/16 - 13:21
EAEk Japoniako enpresekin harremanak sakontzeko duen interesa azpimarratu du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkulluk Tokion, mintegi batean, azpimarratu duenez, Euskadik Japoniarekin dituen enpresa-harremanak sakondu nahi ditu, "Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategian lehentasuna duen herrialdeetako bat baita".
2023/10/15 - 12:13
Urkullu lehendakariak bakearen eta giza eskubideen errespetuaren aldeko deia egin du Hiroshimatik
Iñigo Urkulluk Bakearen Oroimenezko Museoa bisitatu du, eta "aitortza eta Euskal Herriaren konpromisoa" erakutsi dizkio bertan Hiroshimako hiriari; euskal herritarren izenean, "Gernikako esperientziatik abiatuta, bakea aldarrikatzen jarraitzeko borondatea eta beharra" nabarmendu ditu.
2023/10/13 - 20:15
Tokioko Basque Week Japan, Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko
Iñigo Urkullu lehendakaria Tokioko euskal astearen lehenengo ekitaldian izan da, Japonian egiten ari den bidaiaren barruan.
2023/10/12 - 19:46
Lehendakaria euskara klase batean egon da Tokion
Urkullu Kayoko Hayashi Atzerriko Ikasketen Tokioko Unibertsitateko errektorearekin eta Masao Uchibori Fukushimako gobernadorearekin bildu da.
2023/10/12 - 14:44
Iñigo Urkulluk adierazi du EAEko hauteskundeei begira "Madrilgo zarata politikoa" saihestu nahi duela
Halaber, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du ez duela "datarik buruan" hauteskundeak egiteko, eta "hainbat aukera" daudela mahai gainean. Horregatik, egiten diren "espekulazioekin" kontuz ibili behar dela iritzi dio.
2023/10/12 - 14:13
Urkulluk ez du amnistiari buruzko Senatuko batzordean parte hartuko: "PPren kanpainaurreko ekimena da"
Lehendakariak azaldu duenez, hedabideen bidez izan du datorren ostegunerako deialdiaren berri, eta "PPren interes politikoaren aldeko kanpainaurre ekimena" dela kritikatu du.
2023/10/12 - 13:57
Iñigo Urkullu: ''EAEko hauteskundeak Madrilgo zarata politikotik at egotea nahiko nuke''
"Momentu honetan ez daukat datarik buruan", adierazi du lehendakariak Japonian. "Gobernu Programa eta lege-asmo egutegi bat betetzeke dauzkagu", gaineratu du.
2023/10/12 - 09:13
Lehendakaria eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara abiatuko dira gaur harremanak areagotzeko
Urkulluren bisitak helburu du bi aldeen arteko harremanak biziagotzea eta "Euskadi Basque Country" marka asiar herrialdean sustatzea, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
2023/10/09 - 14:26
Petronor hidrogeno berdea ekoizten hasi da EAEn jarri duen lehen elektrolizagailuan
2,5 megawatteko elektrolizagailua prest dute Muskizko findegian, eta urtean 350 tona hidrogeno berriztagarri inguru ekoiztuko ditu.
2023/10/06 - 13:27
Iñigo Urkullu, EH Bilduri: ''Hainbeste kezkatzen al zaituzte hautagai izango naizen ala ez?''
Iñigo Urkullu lehendakariak EH Bilduk egindako kritikei erantzun die eta dena "beltzez" margotzea egotzi die. Nerea Kortajarenak "egoeraren diagnostiko zintzo eta zehatza" egiteko eskatu dio lehendakariari, etengabeko greben edo Osakidetzako krisiaren aurrean.
2023/10/06 - 11:43
Urkullurentzat ''guztiz gaitzesgarriak'' dira Fernando Buesaren monolitoaren eta hilobiaren aurkako erasoak
"Ikusten ari gara Euskadin ere badirela indarkeria politikoa erabili nahi izango luketen taldetxo batzuk ere", adierazi du Iñigo Urkulluk. "Badira taldetxo hoien gain eragina izan dezaketen eragile batzuk eta indarrez esan beharko luketenak hori ez dela bidea", gaineratu du.