"Euskara eta gazteleraren arteko desoreka tratatzeko sentsibilitate falta" egotzi dio Urkulluk justiziari
Iñigo Urkullu lehendakariak "sentsibilitate falta handia" leporatu dio arlo judizialari "euskararen eta gazteleraren artean dagoen desoreka" tratatzeko orduan, EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen kontra emandako bi epaien harira (azkena, atzo bertan). Horren ildotik, iragarri du bien kontrako helegitea aurkeztuko dutela Jaurlaritza horiekin konforme ez dagoelako.
Lehendakariak horrela erantzun dio Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideari egindako galderari. Martinezek itauna egin dio jakin nahian noiz aplikatuko dituen Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiak udal legearen eta arautzen duen dekretuaren inguruan ebatzitakoak.
Urkulluk gogorarazi duenez, euskara hutsean egindako ihardespenean, epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Gorenera joko du. Ondoren, gaztelera erabilita, salatu du Voxek "politikoki konpondutako auzia judizializatu" duela —udal legea babes handiarekin onartu zuten Legebiltzarrean—, eta azpimarratu du hizkuntza eskubideak bermatzea botere publikoen egitekoa dela, baita botere judizialarena ere.
Lehendakariaren aburuz, "euskara eta gaztelania urrun daude berdintasun egoera batean egotetik, eta asko dago egiteko. Arlo judizialean ere desoreka nabarmena dago, eta sentsibilitate handia falta da gai hauek tratatzeko orduan".
Halaber, azpimarratu du Auzitegi Konstituzionalak tokiko erakundeen legearen artikulu bakarra (6.2 artikulua) baliogabetu zuela bakarrik; hortaz, arauaren gainerako artikuluak Konstituzioaren araberakoak dira. Urkulluren esanetan, "harrigarria" da EAEko Auzitegi Nagusia "Auzitegi Konstituzionala bera baino urrunago joan izana". Era berean, PPren helegitea hartu du hizpide (horrek eragin du atzo Auzitegiak emandako epaia), eta gogora ekarri du Mariano Rajoyren Gobernuak berak izenpetu zuela, 2017an, udal legearen inguruan aldebiko batzordean lortutako akordioa. "Deigarria da orain errekurtsoa aurkeztea", erantsi du.
Euskararen kontrako "oldarraldi atzerakoi, gorrotozale eta ezjakina" salatu du EH Bilduk
EH Bilduk gai beraren inguruan egindako beste galdera parlamentario batean, Jasone Agirre legebiltzarkideak "indarrak batu" eta euskararen kontrako "oldarraldiari" erantzuteko deia egin du. Aldarrikatu duenez, euskara gaztelera bezain hizkuntza ofiziala da, eta, beraz, Agirreren esanetan, "ezin digute beste hizkuntza politika bat inposatu, euskara gurea delako eta nazio bat garelako". EH Bilduko kideak salatu duenez, epai horiek "ez dira kasu isolatuak, ondo antolatutako oldarraldi atzerakoi, eskuin muturreko, gorrotozale eta ezjakina da".
Erantzunean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak argi utzi du Jaurlaritzak "ahalik eta instantzia gehienetan" egingo diela aurre euskararen kontrako epai "kezkagarri" horiei. Jaurlaritzako eleduna ere badenaren arabera, sententziok "auzitan" jarri dute euskararen ofizialtasuna eta Euskadiko autogobernurako gaitasuna bera.
Epaitegietan helegitea aurkezteaz gain, Jaurlaritza prest dago legearen baitan "egin beharreko aldaketa guztiak" egiteko, baita Estatu mailan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta "inoiz gertatu behar izan ez zuen" heriotza bat izan zela gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.