Iñigo Urkullu

2023/07/13 - 12:43
Urkullu lehendakariak harrera egin die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiei
Iñigo Urkullu lehendakariak Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza, hurrenez hurren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, hartu ditu gaur Ajuria Enean.

2023/07/12 - 20:55
2030 Agenda betetzea okertu izana deitoratu du Urkulluk NBEn: 'Orain da edo ez da izango'
Iñigo Urkullu lehendakariak asteazken honetan Nazio Batuen aurrean deitoratu du 2023an Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) betetze-maila okertu izana, eta "hitzetatik ekintzetara pasatzeko" deia egin du. "2030 orain da edo ez da izango", ziurtatu du.

2023/06/30 - 13:24
Erregea Tourrera ez gonbidatzeari buruz galdetuta, Iñigo Urkulluk erantzun du Gernikara ere ez dela joan
Iñigo Urkullu lehendakariak Felipe VI.a erregea Tourraren irekierara ez gonbidatzeko arrazoiei buruzko galdera bati erantzun dio, gogora ekarriz 2014an Gernikara joateko gonbita egin ziola erregeari, euskal eskubide historikoak aitortzeko keinu gisa, eta erregea oraindik ez dela joan.
2023/06/24 - 13:35
Euskal Herriko pentsiodunek eurekin biltzeko eskatu diote Urkulluri
Ohar batean azaldu dutenez, pentsiodunek uste dute lehendakariak berak egin behar diela harrera, eta iragarri dute beren eskaerak Eusko Legebiltzarreko batzordera ere eramango dituztela irailean.

2023/06/21 - 16:08
EBren presidentetzan Makroeskualde Atlantikoa bultzatzeko eskatu dio Urkulluk Sanchezi
Lehendakariak azaldu duenez formalki eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari Atlantikoko makroeskualdea sortzea lehentasun gisa sar dadila uztailaren 1ean hasiko den EBko Kontseiluaren Espainiaren Presidentetzaren Agendan.

2023/06/21 - 14:47
Urkulluk eskualdeen "erabateko parte-hartzea" eskatu du Arku Atlantikoa bultzatu eta Europan eragiteko
Arku Atlantikoko Merkataritza Ganberek adierazpen bat sinatu dute Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakaria tartean, lankidetza-mekanismoak indartu eta Arku Atlantikoa bultzatzeko.
2023/06/20 - 15:58
Gazteen emantzipaziorako 300 euroko laguntza 2024ko hasieran jarriko da indarrean
Eusko Jaurlaritzaren Emantzipa Programak bi urteko zuzeneko dirulaguntza aurreikusten du 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, urtean 3.000 eta 28.000 euro arteko errenta badute.

2023/06/16 - 13:08
Urkulluk ertzainen lan-baldintzak hobetzeko proposamena eguneratuko dutela iragarri du
Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du Segurtasun Sailak eguneratu egingo duela Ertzaintzako langileen lan-baldintzak hobetzeko proposamena, eta datorren astean beste bilera deialdi bat bidaliko diela sindikatuei.

2023/06/14 - 12:48
Urkullu lehendakariak kontziliazio erantzukidearen aldeko aldarria egin du
Iñigo Urkulluk nabarmendu duenez, kontziliazio-neurriek funtzionatzen dute "langileen eta enpresaren beraren beharrak kontuan hartuz eta harmonizatuz planteatzen direnean, enpresa osatzen duten lanpostuen eskakizunei erantzunez".

2023/06/07 - 17:17
Urkulluk, Ertzaintzaren sindikatuei: Ez dut inori gerra deklaratzeko asmorik
Iragan igandean lehendakariak ohartarazi zuen erakunde bakar batek ere ezin duela gizartearen errespetua galdu, "ezta Ertzaintzak ere", eta adierazpen horiek ertzainen aurkako gerra deklaraziotzat hartu zituzten Ertzaintzako sindikatuek.

2023/06/07 - 15:57
Iñigo Urkullu: ''Berrikuntzan lehiakorra eta liderra den herria izan nahi dugu''
Lehendakaria Innobasqueren batzarraren amaieran izan da gaur. Iñigo Urkulluk nabarmendu du Euskadi Estatuko lehen erkidegoa dela enpresa-berrikuntzan, baina uste du ezinbestekoa dela "enpresa gehiago produktuaren berrikuntzan aritzea".
2023/06/04 - 16:20
Beste edozeren aurretik, Ertzaintzaren lehentasuna gizartea babestea dela gogoratu du Urkulluk
Ertzaintzaren aitortza eta omenaldirako ekitaldian, Arkautin, Iñigo Urkullu lehendakariak ertzain izatearen esanahiaz hausnartu du bere hitzartzean.
2023/06/04 - 14:50
Urkullu: "Erakunde bakar batek ere ezin du gizartearen errespetua galdu, ezta Ertzaintzak ere"
Iñigo Urkullu lehendakaria, lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkorekarekin eta Ertzaintzako buruzagia Josu Bujandarekin batera, 12 dominak emateko urteroko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian.
2023/06/02 - 13:32
Urkullu: ''Gizarte osoak huts egin du Maialenen hilketarekin''
Azken hilketa matxistek biolentzia horren kontrako borrokan hobetzen jarraitzeko beharra berretsi egiten dutela ondorioztatu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Hala ere, nabarmendu du azken urteotan nabarmen "hobetu" dela biktima horientzako arreta-sistema.

2023/05/30 - 14:42
Urkullu: “Gizarte guztia ustekabean harrapatu dute uztaileko hauteskundeek, baita bere alderdia ere”
Iñigo Urkullu lehendakariak aitortu du ustekabean harrapatu duela gorte nagusien desegiteak, eta gaineratu du pasa den igandeko bozketa gobernuaren kanpainaren proba bat gehiago besterik ez zela uztailaren 23ko hauteskunde orokorrei begira.

2023/05/30 - 14:22
Urkullu: "Igandeko bozkak hauteskunde orokorren kanpainako lehen proba izan ziren"
Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, adierazi du nahiko lukeela legegintzaldi honetako jarduna "normaltasunez" bukatu, Estatuko legealdiaren amaiera gorabehera. Testuinguru horretan, iragarri du ez duela hauteskundeak aurreratzeko asmorik.

2023/05/30 - 13:26
Jaurlaritzak 2.246 milioi euro bideratuko ditu Unibertsitate Sistema 2026ra arte antolatzeko, % 14,5 gehiago
Astearteko Gobernu Kontseiluak 2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du, helburuak zehazteko eta unibertsitate politika koordinatzeko. Aipaturiko dokumentuari etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaio ondorengo lau urteetan, 168 adierazleren bidez.

2023/05/19 - 12:04
Lehendakariak atzerriko unibertsitate tituluak balioztatzeko eskumena eskatu dio Espainiako Gobernuari
Iñigo Urkulluren arabera, "atzerapenak etengabeak dira, bi urterainokoak kasu askotan".

2023/05/12 - 13:05
Iñigo Urkulluren ekitaldi bat eten dute, zainketen ''pribatizazioa'' salatzeko
"Zuen negozioa, gure miseria" eta "Zainketen lan publikoa" oihukatuz eten dute Iñigo Urkulluk Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Sareen Sareak antolatutako ekitaldian emandako hitzaldia.

2023/05/11 - 14:18
Urkulluk "sentiberatasun eza" egotzi dio EH Bilduri, hautagai-zerrendetan ETAko kide ohiak sartzeagatik
Bere aldetik, gaiari buruz galdetuta, Chivitek esan du ETA "iragana" dela, eta "gustuko izan edo ez", etorkizuna EH Bildurekin batera eraiki behar dela.