Urkulluk, Ertzaintzaren sindikatuei: Ez dut inori gerra deklaratzeko asmorik
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du egiten dituen agerraldi publikoetan gauza zentzudunak esaten ahalegintzen dela, "inori gerra deklaratzeko asmorik gabe".
Lehendakariak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren asanblearen itxiera ekitaldian hitz egin du gaur, eta zuzenean aipatu ez baditu ere, zeharka erantzun die Ertzaintzaren sindikatuei.
Ertzaintzaren barruko lan gatazka korapilatu egin da azken egunetan, Ertzaintzako sindikatuen eta "Ertzainak borrokan" plataformaren eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien artean. Iragan igandean, lehendakariak ohartarazi zuen erakunde bakar batek ere ezin duela gizartearen errespetua galdu, "ezta Ertzaintzak ere", eta adierazpen horiek ertzainen aurkako gerra deklaraziotzat hartu zituzten Ertzaintzako sindikatuek.
Orain, lehendakariak erantzun die bere hitzaldietan "gauza zentzudunak" esaten saiatzen dela, "inori gerra deklaratzeko asmorik gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak