Iñigo Urkullu
2023/04/09 - 16:19
M28an bozkatzeko deia egin du Ortuzarrek, Euskadiren askatasuna lortzeko bidean
EAJko EBBko presidenteak Bilboko Plaza Berrian esan duenez, aurtengo Aberri Egunak hauteskunde usaina du. Lehendakariak ere hartu du hitza eta autogobernuak herri identitatearekin duen lotura nabarmendu du.
2023/04/09 - 14:30
Ortuzarrek bozkatzera deitu du M28an, "aberrigintza Udaletatik eta Aldundietatik ere egiten delako"
Bestalde, euskal autogobernuaren defentsa sutsua egin du Iñigo Urkullu lehendakariak jendez lepo zegoen Bilboko Plaza Berrian, "herri gisa dugun nortasunaren adierazpen argia delako".

2023/04/06 - 14:19
EAJk akordio zabalak aldarrikatuko ditu Aberri Egunean, "autogobernu esparru berri bat" eraikitzeko
Agirian jaso dutenez, belaunaldi berriek gidatu beharko dute prozesu hori, eta horretarako beharrezkoa da "herri estrategia" bat eratzea.

2023/04/03 - 13:55
Euskadin ustelkeriaren aurkako Fiskaltza sortzea proposatu du EH Bilduk
Josu Estarrona legebiltzarkideak, halaber, "eskumen esklusiboak dituen polizia judizial integral bat" hedatzea planteatu du. Ekimenok Euskadin botere judizial propioa sortu aurreko urratsa izango lirateke.

2023/03/31 - 15:17
Lehendakariak autokritika egin du Pasaiako biktimen familiei txostena ez emateagatik, eta barkamena eskatu die
Urkulluk Legebiltzarreko kontrol saioan esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa ez zen txostena ezkutatzea. Senideei zuzenean eskatu zien atzo barkamena.

2023/03/31 - 14:15
Iñigo Urkulluk barkamena eskatu die familiei Pasaiako segadaren txostena lehenago ez emateagatik
Hala ere, Iñigo Urkulluk berretsi du txosten hori ez zela "ezkutatu", kontrakoa baizik. Lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen txostena eta zabaltzeaz arduratu zen 2020an.
2023/03/31 - 13:47
Autogobernuaren alorrean adostasun zabala lortzea eta "juridikoki bideragarria" izatea defendatu du Urkulluk
Lehendakariak EH Bilduri erantzun dio juridikoki bideragarria izango den planteamendu zehatza egin behar dela gero erreferendumean onartu ahal izateko: "Kontua ez da pauso bat ematea, pausoz pauso aurrera egiten jarraitzea baizik".
2023/03/31 - 13:04
Autogobernua garatzen jarraitzea proposatu du Urkullu lehendakariak, berme juridikoekin
Iñigo Urkullu lehendakariak EAEren autogobernua garatzen jarraitzea defendatu du, "adostasun handiena" bilatuz eta berme juridiko guztiekin.

2023/03/24 - 12:25
Iñigo Urkullu, Basque Quantum proiektuaren aurkezpenean: ''Hoberenen artean kokatuko gara''
Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, Basque Quantum aliantzaren aurkezpen-ekitaldia izan da gaur goizean Donostian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta IBM-ko ordezkariak ere parte hartzaile zirela.

2023/03/24 - 11:48
Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 120 milioi euro inbertituko dituzte teknologia kuantikoetan 2028ra arte
Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkio IBM multinazionalari bere seigarren ordenagailu kuantikoa Donostian jartzeagatik.

2023/03/22 - 14:27
Legegintza-eskumenak dituzten Europako eskualdeek erakunde plural eta parte-hartzaileagoak eskatu dituzte
Herrialde txikiek, nazioek eta eskualdeek erabakiak hartzen parte-hartu dezatela aldarrikatu dute RLEG sareko kideek Bilbon sinatu duten adierazpenean.

2023/03/21 - 08:58
Albiste izango dira: Sanchezen kontrako zentsura-mozioa, protestak Frantzian eta gazteen emantzipazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/03/20 - 21:40
Akitania Berriak, Nafarroak eta Euskadik interkonexio atlantikoen konpromisoak betetzeko eskaera egin dute
Donibane Garazin egin duten bileran Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak bere kezka adierazi dute hainbat interkonexiok oraindik datarik ez dutelako edo asko luzatzen ari direlako. Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak 2021etik itxita dauden mugako puntuak berriro irekitzea eskatu du.
2023/03/20 - 16:22
Euroeskualdeak eskatu du interkonexio atlantikoei buruz hartutako konpromisoak betetzeko
Donibane Garazin egin duten bileran Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak bere kezka adierazi dute hainbat interkonexiok oraindik datarik ez dutelako edo asko luzatzen ari direlako. Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak 2021etik itxita dauden mugako puntuak berriro irekitzea eskatu du.

2023/03/20 - 09:42
Albiste izango dira: burtsen erreakzioa, VII. Inkesta Soziolinguistikoa eta Euroeskualdearen batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/03/17 - 15:16
Ardatz atlantikoaren garapenik ezarekin kezkatuta, Urkulluk eskutitza idatzi die Sanchezi eta Macroni
Zuzenean idazten dien bigarren aldia du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta biek ala biek aintzat hartu dute idatzia. Emmanuel Macronek gaia mahai gainean duela onartu dion arren ez du konpromiso zehatzik hartu.

2023/03/17 - 13:28
Urkullu: "Europak ezin du onartu bere trenbide lotura kapritxoen menpe egotea"
Lehendakariak jakinarazi du asteon bertan beste eskutitz bat bidali diela Espainiako eta Frantziako presidenteei, urtarrilean biek egin zuten goi bileraren aurretik egin bezala. AHTaren lotunea azkartzeko eta mugaz gaindiko estrategia komun bat garatzea galdegin die, besteak beste.

2023/03/17 - 12:24
De Miguelen eta Otxandianoren kaleratzeetan Jaurkaritzak izan duen irmotasuna nabarmendu du Iñigo Urkulluk
Lehendakariak nabarmendu du Jaurlaritzak "irmotasuna", "zorroztasuna" eta "berme juridikoa" izan dituela atzo bertan Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano kaleratzean, Arabako Probintzia Auzitegiak ustelkeriagatik ezarritako zigorren irmotasun autoaren berri izan ostean.

2023/03/17 - 10:17
AHTa Frantziarekin lotzeko afera "mahai gainean" duela erantzun dio Macronek lehendakariari
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Urkulluk gutuna bidali zien Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron Espainiako eta Frantziako buruzagiei Akizeko loturaren lanak atzeratu direla eta. "Konpromiso zehatzik ez, baina gaia aztertu beharra dagoela erantzun dio Macronek".

2023/03/17 - 09:00
Albiste izango dira: Finantza krisia, ekaitz politikoa Frantzian eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.