Urkullu: "Europak ezin du onartu bere trenbide lotura kapritxoen menpe egotea"
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur salatu duenez, "Frantziako eta Espainiako estatuak ez dituzte betetzen Arku Atlantikoaren trenbide-loturaren inguruko konpromisoak", eta Bordele-Akize konexioa 2042rako atzeratzeak eta Akize eta Hendaia lotzeko "datarik ez jartzeak" hartutako konpromisoak nabarmen haustea dakar, eta Frantziako Gobernuaren inkongruentziak agerian uzten ditu". "Europak ezin du onartu bere trenbide-lotura, kontinenteko apusturik garrantzitsuenetako bat, estatu kide baten apeten mende egotea", defendatu du.
Lehendakariak bigarrenez idatzi die Emmanuel Macron eta Pedro Sanchez Frantziako eta Espainiako presidenteei Arku Atlantikoaren eskakizunak eta bi buruzagiek euren goi bileran hartutako konpromisoak gogorarazteko.
Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean, kontrolerako saioan, jakinarazi du asteon bertan beste eskutitz bana bidali diela, besteak beste, AHTa Akizera heltzeko data aurreratzeko eskatuz. Hori izan zen, hain justu, Arku Atlantikoa osatzen duten lau erkidegoetako buruek astelehenean Ajuria Enean egindako bileran zehaztutako lehentasun eta aldarrikapenetako bat.
Aurrez ere idatzi zien Urkulluk Macroni eta Sanchezi, urtarrilean Bartzelonan egin zuten goi bileraren atarian. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur argitu duenez, biek ala biek erantzun zioten, Macronek konpromisorik hartu ez bazuen ere.
Gaiaren inguruan PP+Cs eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek egin dioten galdera banari erantzunez lehendakariak esan duenez, "Europak ezin du onartu bere tren lotura, Batasunaren apustu garrantzitsuenetakoa", "Estatu kide baten kapritxoen menpe egotea" (aipatu gabe, Frantzia gogoan hartuta).
"Gai delikatua da eta ezin da hainbeste aldaketarekin eta inprobisaziorekin jardun, ez da serioa", azpimarratu du. Gogorarazi duenez, Atlantikoko korridoreak "atzerapen zerrenda luzea" du.
Lehendakariaren aburuz, beste atzerapen bat —Akizera heltzeko data 2030etik 2042ra berandutu du Frantziak— hartutako konpromisoak "larriki urratzea" litzateke, eta Frantziako Gobernuaren "inkongruentzia" agerian utziko luke.
Horren aurrean, Urkulluk azaldu du Arku Atlantikoko lau erkidegoek "oso gauza erraza" eskatu dutela: "Europako Batzordeak onartutakoa betetzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.