Iñigo Urkullu
2024/04/09 - 12:09
Lehendakaria: "Euskal gizartearekiko entrega eta konpromiso eredua da Ardanza"
Adierazpen instituzional batean, Ardanzaren jardunaren hiru ardatz goraipatu ditu. Batetik, krisi ekonomiko sakonetik ateratzeko egindako "etenik gabeko lana", bakearen aldeko "borroka nekaezina", eta "desberdintasunen gainetik elkarrizketa bultzatzeko gaitasuna".
2024/04/09 - 11:58
Ardanzaren ondarea ''euskal gizartearekiko konpromisoaren eredua'' dela nabarmendu du Urkulluk
"Hitz batek ezin hobeto laburbiltzen du Ardanza lehendakariak guztiongan pizten duen sentimenduak: errespetua", adierazi du Urkullu lehendakariak. "Errespetu eta aitortza osoa merezi du esan, egin eta eman zuen guztiaarengatik" esanaz amaitu du Iñigo Urkulluk bere adierazpen instituzionala.
2024/04/08 - 18:37
Eragile politiko eta sozialek Ardanzaren heriotza deitoratu eta atsekabea azaldu dute
EAJk deitoratu egin du lehendakari jeltzalearen heriotza, eta "pertsona ona, zintzoa, bakezalea eta abertzalea" zela esan du. EH Bilduk "doluminak" helarazi dizkie "lagunei eta hurbilekoei, eta EAJren militantziari eta komunitateari besarkada estua" eman die.
2024/04/08 - 17:58
Urkullu, Lopez, Ibarretxe eta Garaikoetxeak Ardanzaren figura eta hark utzitako ondarea goraipatu dituzte
Bakearen alde egindako "atsedenik gabeko lana" goraipatu du Urkulluk. "Gure herriaren zati bat joan egin da, baina beste zati handi bat gurekin geratuko da betiko", adierazi du Ibarretxek. "Elkarrizketa herri bat eraikitzeko modua zela ulertu zuen lehendakaria izan zen", nabarmendu du Lopezek.
2024/04/06 - 16:04
Urkullu: ''Espero dugu benetan aurten bai Kopa Euskadira eraman ahal izatea''
40 urteren ondoren Athleticek Errege Kopa Euskadira ekartzeko aukera handiak dituela sinetsita dago lehendakaria. Athletic Hiriaren irekiera ofizialean, Jose Angel Iribar atezain mitikoak igo du bandera.
2024/03/31 - 17:47
Ortuzarrek botoa mobilizatzeko eskatu, eta EH Bildu bere benetako asmoak "ezkutatzen" ari dela iradoki du
Apirilaren 21ean garaipen "argia" lortzeko, botoa emateko deia egin du Urkulluk lehendakari gisa bizi izan duen azken Aberri Egunean. Pradalesek ongizatea eta agenda globala eta humanista jarri ditu ardatz.
2024/03/31 - 16:24
''EAJren eredua'' defendatu du Imanol Pradalesek, ''etorkizun hobea'' izateko
Aberri Egunaren ospakizunetan, bere benetako asmoak "ezkutatu" izana egotzi dio Andoni Ortuzar EAJren presidenteak EH Bilduri. Iñigo Urkullu lehendakariak, berriz, "urte hauetan eskainitako konfiantza" eskertu dio euskal gizarteari.
2024/03/26 - 15:25
Urkullu: ''XXI. Mendeko industria sortzen ari gara''
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko industriak mundu mailan duen pisua nabarmendu du, eta Mercedes Benz bezalako enpresekin lankidetzan aritzea onuragarria dela bi aldeentzat.
2024/03/04 - 14:12
Nafarroak Euroeskualdearen lehendakaritza hartu du Erriberrin
Maria Chivite Nafarroako presidentea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentea Erriberrin bildu dira, Euroeskualdearen urteroko batzarrean.
2024/03/04 - 08:48
Albiste izango dira: Otsaileko langabezia, Euroeskualdearen batzarra eta Nafarroako eskolen ordutegiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 09:29
EHAAn argitaratu da Legebiltzarra desegin eta apirilaren 21erako hauteskundeak deitzen dituen dekretua
Iñigo Urkullu lehendakariak atzo sinatu zuen gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argiratu den dekretua.
2024/02/26 - 17:48
Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Turtziozen
Memoriarekiko duen konpromisoa indartuz, Jaurlaritzak Gernikako arbolaren kimu bat landatu du Turtziosen, bere garaian Jaurlaritzak erbesteratu aurretik izan zuen azken egoitza Jauregian.
2024/02/26 - 10:58
Iñigo Urkulluk Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak apirilaren 21erako deitzeko dekretua sinatu du
Dekretua astearte honetan argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta 54 eguneko hauteskunde-epea irekiko du. Hauteskunde kanpaina apirilaren 5ean 00:00etan hasi eta 19 gauerdian amaituko da.
2024/02/26 - 09:56
Apirilaren 21eko hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du Urkulluk
Goizeko 8etan, Lehendakaritzako bere bulegoan, Iñigo Urkulluk hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du.
2024/02/26 - 09:54
Lehendakariak hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du
Dekretua bihar, asteartearekin, argitaratuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta une horretatik aurrera Eusko Legebiltzarra desegingo dute. Bozak 54 egunen buruan egingo dira, hots, apirilaren 21ean.
2024/02/26 - 09:17
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Legebiltzarraren desegitea eta su-eten negoziazioak Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/23 - 09:20
Albiste izango dira: Apirilaren 21eko hauteskundeak, Valentziako sutea eta elurragatik abisua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/22 - 21:07
Urkullu: ''Ez nago EAJtik urrun, eta ez dut uste alderdia nigandik urrun dagoenik''
Lehendakariak ziurtatu du "uneoro" sentitu duela alderdi jeltzalearen babesa. Argitu duenez, alderdi jeltzalea, beste batzuk bezala, "bi buruko agintaritza praktikatzen saiatzen da", lehen "EAJren eredu esklusiboa zena" eta "luzaroan" izan dena.
2024/02/22 - 20:23
Urkullu: 'Ohorea izan da ibilbide hau zuekin guztiekin egitea'
Agur kutsua izan duen hitzaldian, euskal gizarteari bere aitortza eta esker ona adierazi dio. "Ez ditugu urte errazak bizi. Krisiak bata bestearen atzean pilatu zaizkigu etxeko atean, ondorio zuzen eta oso larriekin, gainera", gehitu du.
2024/02/22 - 20:08
Bukatzeko zorian dagoen legealdiaren errepasoa
Murrizketa eta musuko artean egin ziren 2020ko EAEko hauteskundeak, eta osasun larrialdia bukatu eta berehala Ukrainako gerra hasi zen. Askotariko krisiek markatu dute azken legealdia.