Aberri Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuzarrek botoa mobilizatzeko eskatu, eta EH Bildu bere benetako asmoak "ezkutatzen" ari dela iradoki du

Apirilaren 21ean garaipen "argia" lortzeko, botoa emateko deia egin du Urkulluk lehendakari gisa bizi izan duen azken Aberri Egunean. Pradalesek ongizatea eta agenda globala eta humanista jarri ditu ardatz.
Iragarkia
Aberri eguna EAJ EFE
18:00 - 20:00
''EAJren eredua'' defendatu du Imanol Pradalesek, ''etorkizun hobea'' izateko

EAJk autogobernua indartzeko itun bat proposatu du Aberri Egunean, Europan "izen ona" izango duen nazioa izateko eta horrela trantsizio ekologikoa, digitala eta soziala burura eramateko. Horixe adierazi du Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Bilboko Plaza Barrian egin duen ekitaldian. "Autogobernu maila nahikoa" behar da erronka horiei ekiteko, trantsizio horiek gauzatzen ez badira "nik ez dakit nongo periferiako auzo ezezaguna" izateko arriskuan geratuko baita Euskadi, bere hitzetan.

EAJ, 2024ko apirilaren 21ean pentsatuta baino, 2036ko apirilaren 21era begira ari dela esan du Ortuzarrek, baina ez du ahaztu nahi izan 21 egun barru Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeen garrantzia, ezta hurbil direla ere: "Gauza oso estu dago, baina irabazi egingo dugu. Kontua da nola eta zenbateko aldearekin. Eta hor, alderdikide maiteok, alderdizaleok, bete-betean zaudete zuek. Hauteskundeak irabazi behar ditugu, baina ondo, eroso… argi eta garbi".

Ortuzarren esanetan, "ez dago jokoan EAJ EH Bildu baino gehiago den edo EH Bildu EAJ baino gehiago den; hori sinplekeria baino ez da. Jokoan dagoena da lehen esan ditudan trantsizio horiei Euskadik zer erantzun emango dien. Zer gobernu izango duen, Legebiltzarrean zer indar izango duen, aurrerabide eta ongizate hori bermatzeko. Eta, benetan, ez da berdina gobernu bat edo beste, ez da berdina alderdi bat edo beste".

EH Bilduren inguruan esan duenez, "anbiguotasunaren atzetik dabil, ezkutuka, boto bakar bat ez galtzeko". "Ez ote dute ezkutuko agenda bat izango, euren benetako asmoak jasotzen dituen agenda, gobernura iristean martxan jarriko dutena, Gipuzkoan gertatu bezala?", galdetu du buruzagi jeltzaleak.

Ongizaterako agenda baten sorkuntza defendatu du Pradalesek

Imanol Pradales lehendakarigaiak, bere aldetik, ongizatea bermatzeko agenda bat izatea defendatu du lehenengo ardatz gisa "gure gizarteak gaur egun dituen eskari sozialak eguneratzeko, konpontzeko eta hobetzeko", etxebizitza, Osakidetza, segurtasuna, hezkuntza, kalitatezko enplegua, zaintza sistema, demografiaren erronka eta transformazio energetikoa gogor ekarrita.

Bigarren ardatza agenda global berri bat garatzea da, horren arabera, "munduan eragina duten sareetan parte hartzeko".

EAJren Aberri Eguna, Bilbon. Argazkia: EFE EAJren Aberri Eguna, Bilbon. Argazkia: EFE

Azkenik, hirugarren ardatza agenda humanista litzateke, "belaunaldien arteko gero eta arrakala handiagoari, lan-merkatuan enplegu on eta txarren arteko dualtasunari, genero-arrakalari, digitalari, hiri-arloaren eta landa-arloaren arteko arrakalari, trantsizio ekologiko bidegabe baten arriskuei edo eremu publikoaren eta pribatuaren arteko desberdintasunei aurre egiteko".

Bestalde, azpimarratu du EAJrekin "ongizatean eta nazio gisa haztea" edo EH Bildurekin "karramarroen moduan atzera joatea" erabaki beharko dutela boto-emaileek hilaren 21eko hitzorduan. "Euskadirentzat etorkizun hobeago ala kaskarrago bat nahi duten hautatu beharko dute", ziurtatu du.

Urkullu: "Euskadi gaur nazio garatuagoa da"

Txalo-zaparrada bero eta hunkigarria jaso du Iñigo Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren lehendakari gisa bizi izan duen azken Aberri Egunean. "Eskerrik asko euskal gizarteari urte hauetan guztietan eskainitako konfiantzagatik. Eskerrik asko herritar bakoitzari, egindako ekarpenagatik eta ahaleginagatik. Eskerrik asko Euzko Alderdi Jeltzalearen familiari eman diguzuen babesagatik", esan du.

Apirilaren 21eko hauteskundeetan botoa EAJri emateko deia egin du, azken legegintzaldiei esker "Euskadi gaur nazio garatuagoa" delako, "autogobernu maila handiagoa eta hobea" duelako, "zerbitzu publiko gehiago eta hobeak" dituelako eta "berdintasun tasa eta bizikidetza inoiz baino hobeak" dituelako, besteak beste.

Oihane Agirregoitia Europako Hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzaleak eta Beatriz Berlanga EGIren Aberri idazkariak ere hartu dute hitza Bilboko Plaza Barrian egindako ekitaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 17/06/2026.- El portavoz de EH Bildu, Pello Otxandiano, en el estrado durante un pleno del Parlamento Vasco monográfico, promovido por EH Bildu, para debatir sobre políticas que garanticen la seguridad vital en un contexto internacional de guerras y de grandes transformaciones mundiales, que requieren afrontar medidas para combatir el encarecimiento de la vida, mejorar los servicios públicos y responder a las "emergencias de cuidados y vivienda". EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justizia sailburuak botere publikoek eragindako torturaren biktimen egiaren, justiziaren eta duintasunaren alde lan egiteko deia egin du Legebiltzarrean

Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak tortura botere gehiegikeria izan zela esan du, eta erabat gaitzetsi du. Horren hitzetan, Ebaluazio Batzordeak 183 biktima aitortu ditu ofizialki. Egiari Zor eta Berridatzi biktimen elkarteak ere izan dira Legebiltzarrean, eta biktimen aitortza eskaerak aurkezteko epeak zabaldu eta 1960tik gaurdainoko kasuak aitortzeko eskatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak azaldu ditu. Horren hitzetan, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ados jarri dira EH Bildurekin, bere bazkidea den PSE-EE alde batera utzita, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordio batzuk adosteko aukeraz galdetuta esan duenez, "ez nuke aurreikuspenik elikatuko, euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X