Internet
2021/09/30 - 14:38
EAEko etxebizitzen % 52k dute ordainpeko telebista, iaz baino % 10 gehiagok
% 1,6 jaitsi da nabigatzeko euskara hizkuntza lehenetsi gisa erabiltzen duten erabiltzaileen kopurua, eta % 7 igo da 65 urtez gorako Internet erabiltzaileen kopurua.
2021/09/09 - 16:22
Google konpainiak Europa eta AEB lotuko dituen ur azpiko kablea jarri du Sopelan
Multinazional teknologikoak 7.000 kilometro kablerekin lotuko ditu Bizkaiko udalerria, Long Island (AEB) eta Kornualles (Erresuma Batua). Segundoko 340 terabyteko gaitasuna izango du.
2021/09/05 - 17:02
Sexu harremanetarako webguneen bidez egindako estortsioak nabarmen igo dira EAEn
Biktimak beldurtzeko gaizkileek izua eta mehatxuak erabiltzen dituzten arren, ez da inoiz ordaindu behar, eta edozein ertzain-etxetan dagokion salaketa jarri behar da. Iruzurrak 100 eurotik 20.000 eurora bitartekoak dira.
2021/09/05 - 14:21
Sexu harremanetarako webguneen bidezko 80 estortsio kasu salatu dira aurten EAEn
Iruzurrak 100 eurotik 20.000 euro bitartekoak izan dira. 2019an hasi zen Ertzaintza halako kasuak ikertzen, eta "sextortsio" izena jarri zion delituari.
2021/08/23 - 13:33
30 urte bete dira jende guztiarentzako lehen webgunea ireki zutenetik
1991ko abuztuaren 6an lehen web orria sortu zuten Suitzan, baina domeinua ez zegoen jende guztiarentzat eskuragarri. Egun gutxiren buruan, abuztuaren 23an, webera sartzeko gonbidapena egin zieten CERNetik kanpoko pertsona batzuei.
2021/08/14 - 00:03
Konponduta daude jada Eusko Jaurlaritzaren sarean eragina izan duten arazo informatikoak
Txertaketa-gunetan ere "ohiko prozedurari eusteko arazoak" izan dituzte. Dena dela, osasun arloko langileak egoerara egokitu dira, eta, oro har, ez da denbora asko itxaron behar izan txertoa hartzeko.
2021/08/08 - 18:33
Bezeroak irabazi dituzte aurten bidaia agentziek, Interneten euren kabuz erosteko ohitura zutenak bereganatuz
Covidak eragindako ziurgabetasun egoeran, jendeak nahiago du agentzia bidez hartzea bidaiak, badaezpada ere. Segurtasuna irabazten dutela diote bezeroek.
2021/08/06 - 13:34
'Euskal udari' aurre egiteko meme eta mezu xelebreak
Azkenaldian aurtengo uda bitxiari buruzko mezu barregarri eta meme ugari zabaltzen ari dira sare sozialetan.
2021/08/05 - 16:20
MasMovil konpainiak Euskaltelen % 98 bereganatu du
Euskalteleko akziodunek dirutza bereganatuko dute salmentarekin. Horrela, Zegona Erresuma Batuko enpresak eta akziodun nagusiak 421 milioi euro jasoko ditu. Kutxabankek 390 milioi euro bilduko ditu.
2021/08/05 - 12:54
Txatetik berehala desagertzen diren argazkiak eta bideoak bidaltzeko aukera ematen du WhatsAppek
Teorian funtzioak plataformaren pribatutasuna areagotzen du, baina sexu estortsioa,' grooming', jazarpena eta abusuaren arriskua ere badago.
2021/07/24 - 22:46
Brave, adingabeak Interneteko eduki arriskutsuetan sartzea eragozten duen aplikazioa
2019an sortu zuten aplikazio hau, eta argazki bakar batekin erabiltzaileak 18 urte dituen edo ez identifikatzen daki. Horrela, adin txikikoak helduentzako edukiak ikusten saiatzen badira, ezin izango dute.
2021/07/22 - 23:24
Interneteko etenaldi batek zerbitzurik gabe utzi ditu hainbat herrialdetako zenbait webgune
Arazoa Akamairen zerbitzuan izandako akats batengatik izan da, eta, besteak beste, Delta Air Lines, British Airways, FedEx, AT&Tt eta McDonald’s enpresek mozketak izan dituzte euren zerbitzuetan.
2021/07/22 - 16:43
Euskal Encounter presentziala bueltan da, 540 ordenagailurekin
Informatikaren eta Interneten euskal hitzordu handia da. Aurtengo edizioa presentziala da, baina aforo txikiarekin; edukiera guztiaren % 10ekin, hain zuzen.
2021/07/20 - 23:25
Euskal Encounterren 29. edizioak 540 ordenagailu izango ditu
Espainiar Estatuan aurrez aurre egingo den mota horretako lehen hitzordua izango da, baina ekitaldia edukieraren ia % 90eko murrizketarekin egingo da.
2021/07/19 - 19:41
Israeldar espioitza software bat aurkitu dute 50.000 kazetari, ekintzaile eta politikariren mugikorretan
Orain arte, Pegasus softwarea terroristen, trafikatzaileen edo pedofiloen telefono mugikorretara sartzeko erabiltzen zen. Amnistia Internacional elkarteak salatu duenez, gobernuek beste helburu batzuetarako erabili dute.
2021/07/14 - 18:36
Euskal Encounterren 29. urteurrena modu presentzialean ospatuko da BECen
Ekitaldia uztailaren 22tik 25era izango da, baina edukiera oso txikia izango du, eta covid-19aren aurkako segurtasun neurriak zorrotz jarraituko dira.
2021/07/14 - 14:04
Telelana bikoiztu egin da Euskadin, % 12ra iritsi arte
Enpresa-helburuetarako sare sozialen erabilerak igoera bortitza izan du 4.0 Industrian. Enpresen % 51,5k erabiltzen dute, eta ehuneko hori % 70ekoa da 10 langile eta gehiagoko enpresetan.
2021/07/07 - 22:59
Trumpek salaketa jarri die Facebook, Google eta Twitter enpresei, "zentsura" eta "abusua" egotzita
Presidente ohiak betoa legez kanpokoa dela frogatu nahi du, eta enpresa handiek "isilaraztearekin", "zerrenda beltzean jartzearekin" eta estatubatuarrak "bertan behera uztearekin" amaitzea lortu nahi du.
2021/07/01 - 23:17
Enpresa handiei gutxienez % 15eko sozietate-zerga ezartzea adostu dute 130 herrialdek
Akordioak bi "oinarri" nagusi ditu, multinazional handiek haien jarduerak gauzatzen dituzten herrialde guztietan zergak ordain ditzaten, toki horietan egoitza sozialak izan ala ez.
2021/06/09 - 21:28
Bidenek atzera bota du Trumpek TikToki eta WeChati ezarritako debekua
TikTok ez da sekula debekatuta egon praktikan, Justiziak martxan jarraitzeko baimena eman baitzion Trumpen araua legezkoa zen ala ez argitu arte.