MasMovil konpainiak Euskaltelen % 98 bereganatu du
Euskalteleko akziodunen % 98k hartu dute parte, enpresa erosteko MasMovilen eskaintza publikoan, merkatuko iturriek baieztatu dutenez. Euskaltelen % 100 bereganatzeko 1.965 milioi euroko eskaintza egin zuen MasMovilek.
MasMovilek gutxienez akzioen % 75 erosi behar zituen euskal enpresa erosteko, eta Espainiako Estatuan sektoreko laugarren konpainia indartsuena izateko.
Orain, operazioa datozen hilabeteetan burutu, eta Euskaltel burtsatik at geratuko da.
Operazioa martxoaren 27an abiatu zuten, akziodunen sinadurarekin, eta hurrengo hilabeteetan dagozkion baimenak jaso ditu, baita Espainiako Gobernuarena ere; izan ere, atzerriko hiru funts MasMovilen jabeak dira: Cinven, Providence eta KKR.
Talde berria urtero 2.700 milioi euro fakturatzeko gai izango da, eta merkatuan abiadura handienean hazten ari ziren bi enpresak batuko ditu. "Hiru handiei" presioa egingo die, eta presentzia handia izango du Espainiako iparraldean. 1.900 langile baino gehiago izango ditu talde berriak.
Finantziazioa
Operazioa zorrarekin ordainduko dute, eta Euskalteleko pasiboaren finantziazio batek lagunduko dio. Guztira, Meinrad Spengerrek zuzendutako enpresak 3.550 milioi euro ordaindu beharko ditu operazioan; izan ere, transakzio kostuak erantsi behar zaizkio (67 milioi euro).
BNP Paribas, Santander, Barclays Bank, Deutsche Bank, Goldman Sachs, BBVA, Credit Agricole, Sabadell, Morgan Stanley eta Mizuho Bank Europe bankuen bidez lortuko du finantziazioa.
Akziodunen mozkinak
Euskalteleko akziodunek dirutza bereganatuko dute salmentarekin. Horrela, Zegona Erresuma Batuko enpresak eta akziodun nagusiak 421 milioi euro jasoko ditu. Zegonak erosteko eskaintza publikoa adostu zuen.
Bestalde, Kutxabankek 390 milioi euro bilduko ditu, eta Corporacion Financiera Albak 216 milioi. Era berean, Abancak, akzioen % 4,48rekin, 88 milioi euro sakelaratuko ditu.
NN Groupek, akzioen % 6,85ekin, 134,7 milioi euro poltsikoratuko ditu. JP Morganek eta Magnetarrek 109 eta 108 milioi patrikaratuko dituzte, hurrenez hurren. Akzioen % 5 baino gehiago zituzten bakoitzak.
Azkenik, Syquant Frantziako funtsak 88 milioi baino gehiago irabazi ditu, eta Ciamek akzioen % 3,3 saldu ditu 65,8 milioi euroren truke. Syquantek azken unera arte erosi ditu Euskaltelen akzioak.
"Arrakasta handia", MasMovilen esanetan
Prentsa-ohar baten bidez, MasMovilek adierazi du Erosteko Eskaintza Publikoa "arrakasta handia" izan dela, onarpena % 97,67 izan baita; halaber, iragarri du "ondorengo egunetan" aktibatuko duela Burtsatik kanpo uzteko prozedura. Ekintza horren bidez, horrez gain, oraindik bereganatzeko dituen Euskalteleko akzioak hartuko ditu bere gain.
MasMovilek 2.000 milioi baino gehiago ordainduko ditu Erosteko Eskaintza Publiko honetan, eta Euskalteleko zorra berriro finantzatuko du. Guztira, eragiketa 3.550 milioi euroko balioa izango du; orain arte, taldeak egindako handiena da, lehena Cinvenek, KKRk eta Providencek erosi zutenetik.
Konpainiak azpimarratu duenez, eragiketa honetan "osagarriak diren bi konpainia lotu dira. Biek izan dute hazkunde aipagarria azken urteotan; telekomunikazioetako merkatuan, bien maila indartuko da".
"MasMovil Taldera, ongietorria eman nahi diogu Euskaltel Taldeari, baita Euskalteleko, Rko, Telecableko eta Virgineko bezeroei. MasMovilek hazkunde-prozesua bultzatzen jarraitu du, eta asmoa da bezeroak pozik egotea, merkatuan beste inor baino gehiago", esan du Meinrad Spenger MasMovil Taldeko kontseilari delegatuak.
Halaber, enpresak azpimarratu du inbertitzeko asmoa duela, baita "egitasmo industrial sendoa" ere. Ildo horretan, taldeak lehentasuna emango dio Euskadirekin, Galiziarekin eta Asturiasekin duen konpromisoari; izan ere, marken sustraitzea indartuko du, eta 5G eta zuntz optikoa landuko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.