Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman beharko ditu, gardentasunez"
Euskal Telebistan elkarrizketa egin du Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzua eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Horri dagokionez, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Imanol Pradales lehendakariaren aburuz, "oso larria" da Pedro Sanchez presidentearen eta Espainiako Gobernuaren inguruan gertatzen ari den guztia. Lehendakariak uste du Espainiako presidenteak "zentzua eman" behar diola legealdiari. Horregatik, gonbita egin dio, "hauteskundeak iritsi arte bidea egin nahi badu", datorren astean Diputatuen Kongresuan daukan agerraldian "gizalegez eta gardentasunez" aritu dadila, eta eman ditzala "orain arte eman ez dituen azalpenak".
Euskal Telebistari eman dion elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Lehendakariak. Agintaldi erdira iritsi denean, egindakoaz eta egiteko dagoenaz hitz egin du Ajuria Enea jauregiko lorategian, eta euskal gizarteak dituen kezka nagusiak eta puri-purian dauden gaiak izan ditu hizpide; hala nola etxebizitza (herritarren kezka nagusia), Osakidetza eta osasun sistema, Espainiako politika, Sanchezen gobernuaren egoera eta ekonomia.
Sanchezen ingurua zipriztintzen duten afera judizialez galdetuta, "errespetua eta zuhurtzia" eskatu ditu Lehendakariak. Sententziarik ez dagoela azpimarratu du, "zantzuak bakarrik", nahiz eta zantzu horietako batzuk "itxura txarra" dutela onartu duen.
Eskumenen negoziazioari adi
Hain zuzen ere, Gernikako Estatutuak dakartzan eta trasnferitzeke dauden eskumenen negoziazioan datozen asteetan buru belarri arituko dira Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua. Pradalesek aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela eta Espainiako Gobernuari "arreta negoziazio horietan" jartzeko eskatu dio, "afera judizialetan jarri ordez". Lehendakariaren ustetan, "Espainiako legealdiari begira, garrantzitsua da negoziazioak ondo joatea eta aldebiko batzordea uztailaren amaierarako egitea".
Azken garaian Espainiako Gobernuarekin Jaurlaritzak izan duen tirabira handiena Osasun Sailaren eta Ministerioaren artekoa izan da, medikuen grebaren harira. Zentzu horretan, Imanol Pradales Osasun Ministerioari "laguntzeko prest" agertu da. Haren iritziz, "Monica Garcia ministroa bakarrik geratu da" estatutu marko berria defendatzen. Pradalesen ustez, "estatutu marko hori alde batera utzi eta zerotik hasteko unea da" eta hitz egitera esertzeko deia egin du.
EAEko biztanleak gehien kezkatzen duen etxebizitzaren gaiari helduta, denbora eskatu du Imanol Pradalesek. Legegintzaldiaren lehen erdian martxan jarri diren neurriek "epe ertainera" emango dituztela emaitzak baieztatu du. "Ezin diegu herritarrei esan hau egun batetik bestera konponduko dugunik", esan du. Horrez gainera, agintaldiaren bigarren erdirako neurri berriak iragarri ditu; hala nola etxebizitzarako gizarte funts bat.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Bestetik, gai horretan EH Bilduk hartu duen norabidea "arraro samarra" dela adierazi du. Koalizioak orain aurkeztu dituen proposamenak eta duela bi urte aurkeztutakoak "ez dira berdinak", lehendakariaren hitzetan, eta Jaurlaritzak proposatutako neurri batzuk eurenak egin dituztela uste du. "Ondo deritzot", gehitu du.
"Itxaropentsu", enplegu publikoaren legearen aurrean
Euskarak epaitegietan jaso dituen kontrako sententzien eta enplegu publikoaren legearen erreformaren gaia aterata, berriz, "negoziazioei aukera" emateko deia egin du, eta itxaropenez begiratzen dio ekainaren 25eko eztabaidari.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Ertzaintzaren kontrako "mugimendu historikoak"
Ertzaintzak Global Sumud Flotillako kideekin Loiun izan zuen jarreraz galdetuta, bi ideia azpimarratu ditu Pradales lehendakariak. Alde batetik, azaldu du "ertzain izateak ardura eta erantzunkizuna" eskatzen dituela.
Bestetik, uste du Ertzaintzaren aurkako "mugimendu antolatua" egon dela historikoki Euskal Herrian, eta oraindik ere badaudela "kultura horretan bizi edo gizarteratzen diren pertsonak". Hori oso larria dela esatearekin batera, erantzun demokratikoa eman behar zaiola defendatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.