EUSKALTEL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanpostuak eta egoitza soziala mantentzeko konpromisoa azaldu du MasMovilek

Euskaltel bereganatzeko egin duen eskaintza publikoak akziodun nagusien onespena du, tartean Kutxabankena.
Euskaltel
Euskaltel

Euskalteleko lanpostuak, marka eta egoitza sozialak mantentzeko konpromisoa azaldu du telekomunikazio enpresa erosteko ia 2.000 milioi euroko eskaintza publikoa egin duen MasMovil taldeak.

Euskaltel bereganatzeko eskaintza publikoak akziodun nagusien onespena du, tartean Kutxabankena. Zegonak, Kutxabankek eta Albak akzio guztien % 52,32 dituzte.

Bategitea gauzatzen bada, lehen bost urteetan eutsi egingo zaie Euskaltel markari eta 500 lanpostuei, eta egoitza nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan jarraituko du.

Akzioen % 100 eskuratuko luke MasMovilek, akzio bakoitzagatik 11,17 euro ordainduta. Beraz, MasMóvil Taldeak 2.000 milioi euro inguru ordainduko ditu.

Aurreikuspenen arabera, urtea amaitu aurretik gauzatuko da erosketa. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X