Internet
2023/08/16 - 13:28
Euskadi da erregistro zibil guztietan sistema telematikoa ezarriko duen lehen erkidegoa
DICIREG aplikazioa EAEko barruti judizial guztietan ezarriko da, eta hitzorduen sistema arintzea aurreikusten da.
2023/07/18 - 20:51
Apple eta Amazon enpresek 194 milioiko isuna jaso dute bigarrenaren Espainiako webgunean lehia mugatzeagatik
Dagoeneko Applek eta Amazonek iragarri dute helegitea jarriko dutela Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak historian ezarri duen bigarren isunik handienaren aurka.

2023/07/11 - 16:49
Puntu.eus domeinuaren behatokiaren arabera, Googlen bilaketetan euskara diskriminatzen da
Puntu.eus domeinuaren behatokiak egindako txostenaren arabera, bilaketetan lehen aukera, gero eta gehiago, gaztelaniaz da nahiz eta gaia euskal mundukoa izan, eta erabiltzailea euskalduna.

2023/07/07 - 15:00
Threads vs. Twitter: Ezagutu beharreko funtsezko desberdintasunak
Metak, Facebook, Instagram eta WhatsApp bezalako aplikazioen jabeak, aplikazio berri bat merkaturatu du ostegun honetan Twitterrekin lehiatzeko: Threads.

2023/07/06 - 17:11
Instagram, WhatsApp eta Facebooken jabea den Metak Threads merkaturatu du, Twitterrekin lehian sartuz
Mark Zuckerberg Metako presidenteak azald du eskuragarri jarri ondoren lehen zazpi orduetan 10 milioi deskarga izan dituela. Europar Batasunean eta Android sistemadun telefonoetan ez dago eskuragarri momentuz.

2023/06/11 - 18:35
Hamar herritarretik seik online erosketaren bat egin dute azken hiru hilabeteetan, Hego Euskal Herrian
Nafarroa eta Euskadi ere Espainiako Estatuan online bankuaren erabiltzaile gehien dituzten bost erkidegoen artean daude, biztanleriaren % 73,2 eta % 72,2, hurrenez hurren.
2023/06/06 - 15:05
Jaurlaritzak Ziberzaintza sortuko du, delitu zibernetikoen kontra arituko den agentzia
Sektore publikoan eskaintzen duen babesa herritarrei eta enpresei zabaldu nahi die exekutiboak. Izan ere, asko igo dira delitu informatikoak; azken hiruhilekoan % 22.
2023/05/31 - 15:11
Mundu osoko 2.200 pederasta identifikatu ditu Suitzako Poliziak
"Identifikatutako pertsonak ez dira soilik haur pornografia kontsumitzaileak, umeei abusuak egiten zizkieten gizonak ere baziren tartean", dio Poliziaren oharrak.
2023/05/31 - 13:46
Osakidetzako zerbitzarien akats informatiko batek errezeta elektronikoa moteldu du
Osasun sailburuak azpimarratu du arazoa ez dela zerbitzuaren erorialdi bat, sistemaren moteltzea baizik. Oraindik ere nolabaiteko moteltzea egon liteke, "unean-unean".

2023/05/30 - 23:05
Osakidetzako errezeta elektronikorako sistema bertan behera geratu da Euskadiko botiketan
80.000 errezeta jasotzen dira egunero Euskadin dauden 800dik gora botiketan. Kontingentzia sistema oso motel dabil eta botikarien lana bikoiztu egin da.
2023/05/29 - 12:53
Twitter EBko desinformazioaren arloko jardunbide egokien kodetik atera da
Kode hori zerbitzu digitaletan diharduten 30 bat enpresari aplikatzen zaie (Meta, Mozilla, Google, Microsoft eta TikTok enpresa erraldoiei, besteak beste), sareetan 'fake news' edo albiste faltsuak desagerraraztea helburu.

2023/05/17 - 15:17
Zer gertatuko litzateke Internet eroriko balitz?
Sareen sarera konektatuta dago gure bizitza osoa. Borja Calvo eta Jose Antonio Pascual EHUko Informatika irakasleek erabat deskonektatuta gertatzeko benetako aukera azaldu digute.
2023/05/06 - 00:22
Googleren zerbitzuak bertan behera geratu dira, 21:00ak aldera
Ostiral honetan, Youtube edo posta elektronikoa bezalako zerbitzuak bertan behera geratu dira.

2023/05/04 - 06:45
Hona hemen pasahitz seguru bat sortzeko zenbait gomendio
Gaur, maiatzaren 4a, pasahitzen nazioarteko eguna da. Horren harira, pasahitz seguru bat sortzeko zenbait gomendio aurkezten dizkizugu.

2023/04/17 - 13:19
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian haur pornografia edukitzeagatik eta trukatzeagatik
Atxilotuetako batek 10.000 artxibo pedofilo baino gehiago zituen. Atxilotuak aske daude, epaiketaren zain.

2023/04/07 - 16:10
Nafarroako hogeita hamar urtetik beherako gazteek batez beste bost ordu igarotzen dituzte egunean Interneten
Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako inkesta baten arabera, 10 pertsonatik bik eta 10 gaztetik ia 4k onartzen dute pandemiaz geroztik ordu gehiago pasatzen dituztela Interneten.
2023/04/01 - 23:06
Apartamentu faltsuak alokatzen zituen sare bat desegin du Guardia Zibilak eta 29 lagun atxilotu, bat Bilbon
Internet bidez 128 iruzur atzeman dira, gehienak Madrilen. Merkatuan zegoena baino prezio baxuagoan eskaintzen zuten alokairua, plataforma espezializatuetan, baina diru guztia aurrez ordaintzea eskatzen zuten. Gero, trasferentzia horretako dirua, galdu egiten zen.
2023/03/27 - 16:56
Kings Leaguek erakutsi du kirolaz eta espektakuluaz gozateko beste era bat dagoela
Kings League erabat iraultzen ari da kirol-ikuskizunaren protagonistak eta espektakulua bera. Atzo 92.000 lagun elkartu ziren Bartzelonan, Nou Campen. Iraultzaren arrazoiak ulertu nahirik adituengana jo dugu.
2023/03/24 - 14:42
Frantziak debekatu egin ditu aisialdiko aplikazioak, TikTok barne, telefono ofizialetan
Frantziako Gobernuaren ustez, aisialdiko aplikazioek "ez dute Administrazioaren ekipoetan instalatzeko adina zibersegurtasun eta datu-babes maila".

2023/03/15 - 21:53
Emakume Gazteen Federazioak emakumeek Tinderren jasaten duten indarkeriari buruzko txostena argitaratu du
Tinder da Espainiako Estatuan gehien erabiltzen den ligatzeko aplikazioa. Ikerketan 963 emakume erabiltzailek hartu dute parte eta emaitzak beldurgarriak dira.