Adin txikikoak Interneteko eduki pornografikoetatik babesteko legea onartuko dutela iragarri du Sanchezek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuak iragarri du adin txikikoak Interneten aurki ditzaketen eduki pornografikoengandik babesteko legea onartuko dutela. El Pais egunkariari emandako elkarrizketan, "eduki pornografikoetara sarbidea duten adin txikikoen benetako epidemiaz" ohartarazi du.
"Datuak izugarriak dira. 12 urtez azpiko lau gaztetxotatik batek pornora sarbidea iza du edo jada ikusi egiten du. 15 urtez azpiko adin txikikoen ia erdiak maiztasunez kontsumitzen dute. Eta hau ez da puritanismo kontu bat. Honek gure nerabeen formazioari eragiten dio, baita etorkizunean berdintasuna bezalako gai garrantzitsuekin izan dezaketen jarrerari ere", adierazi du.
Pornoak gaztetxoen formazioari eragiten diola salatu du: "une honetan dituzten jarrerak baldintzatzen ditu, baita etorkizunean izango dituztenak ere", azaldu du. Horregaitk, akordio transbertsala prosatuko die gainontzeko alderdiei, hiru ardatzetan oinarrituta:
1: Adin txikikoen Internetko jarduna babestuko duen lege integrala onartzea.
2: Diziplina anitzeko estrategia bat onartzea hezkuntzan, gaitasun digitalen eta berdintasunaren arloak uztartuz.
3: Adin txikikoei eduki pornografikoetara sartzea galarazteko gailuak sortzea.
Hainbat muga otsailetik aurrera
Itxura guztien arabera, hau guztia ez da berehalakoan onartuko, baina azken puntuari lotuta, badirudi hemendik gutxira martxan egon litezkeela adina egiaztatzeko neurriak. Izan ere, joan den hilean Europako Batzordeak dagoeneko onartu zuen neurri hori eta otsailean, indarrean sartzen denean, zerbitzu digitalen legea betetzera behartuko ditu mugimendu handia duten hiru porno plataforma.
Erabiltzaileen adina kontrolatu beharko dute eta egileen baimenik gabe zintzilikatuta dauden bideoak galarazi egin beharko dituzte.
Horrekin batera, kontrol ikuskaritzak egin beharko dituzte eta hori betetzen ez badute, isunak ezarriko zaizkie; urtean izaten dituzten etekinen % 6ko isuna gutxienez.
"Generacion porno", dokumental arrakastatsua
Hain zuzen ere, iaz "Generación porno" dokumental sorta arrakastatsua estreinatu zuen ETBk, TV3 eta Shine Iberiarekin ekoitzita. Nerabeen eta sexuaren arteko harremana, filtrorik gabe eta lehen pertsonan kontatzen da "Generación Porno" saioan eta eskola material gisa erabiltzen ari dira toki askotan.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".