Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak 2021
2021/06/28 - 01:47
Txaloak Hendaian, EH Bai koalizioaren garaipena baieztatu ondoren
Hendaiako kantonamenduan, EH Baik garaipena lortu du hauteskundeen bigarren itzulian. Honenbestez, Iker Elizaldek eta Annie Povedak ordezkatuko dute kantonamendua Pirinio Atlantikoetako Kontseiluan.
2021/06/28 - 01:02
Parte-hartze txikiak hauteskundeak markatu ditu Ipar Euskal Herrian
Bozetako protagonista nagusiak abstentzio handia eta parte-hartze txikia izan dira berriro, lehen itzulian gertatu bezala. Zentro-eskuinak 11 kantonamendu bereganatu ditu, eta EH Baik bakarra: Hendaia.
2021/06/27 - 22:47
Zentro-eskuina nagusi, baina EH Bai garaile Hendaiako kantonamenduan
Bigarren itzulian zentro-eskuinak 11 kantonamendu lortu ditu. Kantonamendu bakarra geratu da hortik kanpo, Hendaia-Hego Kostaldea. Bozetako protagonista nagusia abstentzio handia izan da berriro.
2021/06/27 - 19:26
Parte-hartzea zertxobait handiagoa izan da bozen bigarren itzulian
17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.
2021/06/27 - 16:39
Parte-hartzearen mamua nagusi, eskualdeko eta departamentuko bigarren itzulian
Parte-hartzea % 16,12koa izan da eguerdira arte. Parte-hartze baxua da historiari erreparatuz gero, baina joan den astean eguerdian zena (% 14,5) baino bi puntu altuagoa.
2021/06/27 - 09:20
Abstentzioari buelta ematea helburu, hauteskundeen bigarren itzulian
Pirinio Atlantikoko nahiz Akitania Berriko eskualdeko ordezkariak hautatzeko hitzordua dute herritarrek. Ez da aliantzarik izan, ez kontsignarik eman bigarren itzuli honetarako.
2021/06/25 - 22:32
Berdintasun Legeari esker, hautetsien erdiak emakumeak dira Ipar Euskal Herrian
Frantzia Berdintasun Legea onartu zuen lehen herrialdeetakoa izan zen. Halere, asko gelditzen da oraindik gizon eta emakumeen arteko parekotasuna lortzeko.
2021/06/21 - 14:00
Frantziako lurralde hauteskundeetako abstentzioa, kolpea Macronentzat
Sekula izan den parte-hartze txikiena izan da, % 32koa. Macronek ez du lortu frantsesak mobilizatzea, baina, Marine Le Penen eskuin muturrak ere ez ditu lortu inkestek aurreikusten zituzten emaitzak.
2021/06/21 - 11:16
Zentro-eskuinak irabazi du lehen itzulian, eta EH Bai alternatiba gisa indartu da
Ipar Euskal Herriko 12 kantomenduetako 10etan irabazi du zentro-eskuinak hauteskundeen lehen itzulian. EH Bai lehen indarra izan da Hendaian eta bigarrena beste sei departamendutan.
2021/06/20 - 20:44
Abstentzio historikoa izan daiteke Ipar Euskal Herriko departamenduko bozetan
Boto-emaileen %31,37k eman dute botoa 17:00ak arte. 18:00etan itxi dira hauteslekuak, beraz, % 60tik gorakoa izan daiteke abstentzioa. 20:00etatik aurrera jakingo dira emaitzak.
2021/06/20 - 17:04
Abstentzioa da hauteskundeen kezka nagusi Ipar Euskal Herrian
Eskumen asko kudeatu arren abstentzio handia aurreikusten dute. 12:00etan parte-hartzea apalagoa zen duela sei urteko bozetakoa baino.
2021/06/20 - 12:34
Eskumenen eztabaida bete-betean dagoenean egingo dira Departamendu hauteskundeak
Egitura sakon aldatzeko asmoa du Macronek, baita horien eskumenak ere. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 12 kantonamenduetako ipar euskal herritarrek 24 ordezkari hautatu behar dituzte.
2021/06/20 - 09:29
Urteaga: "Abertzaleek lortuko dituzten emaitzak arretaz jarraituko dituzte Parisen"
Akitania Berriko eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluak berrituko dituzte bi itzulitan. Eguzki Urteaga soziologoaren hitzetan, abstentzioa izango da gakoetako bat.
2021/06/20 - 09:25
Hauteskundeak, "ondorio zuzenak" izango dituen "test handia" Macronentzat
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeen emaitzek "ondorio zuzena izan dezakete" Euskal Y proiektuarentzat, gaur egun EAEn egiten ari den "inbertsio handienarentzat".
2021/06/18 - 16:56
Abiadura Handiko Trena izan da hauteskunde-kanpainaren ardatzeko bat
Ipar Euskal Herrian hauteskundeak dituzte igandean. Akitania Berria eskualdeko asanblea eta Pirinio Atlantikoetako departamentuko kontseilua berrituko dituzte.
2021/06/16 - 12:46
Emma Arestegui: "EH Baik botere gehiago nahi du herri elkargoarentzat"
Emma Aresteguik "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, etxebizitzaren arazoa larria da eta EH Bairen ustez bigarren etxebizitzak mugatu beharko lirateke edo etxebizitza sozialak bultzatu.
2021/06/15 - 12:49
Joseba Erremundeguy: ''Etxebizitza funts bat sortu nahi dugu gazteentzat''
Joseba Erremundeguy hautagai independenteak martxan jarri nahi duten gazteriaren plan garrantzitsua azpimarratu nahi izan du "Egun on Euskadi" saioan.
2021/06/13 - 16:49
Etxebizitzaren gaia herritarren kezka nagusienetakoa bilakatu da Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian hauteskunde eguna izango da datorren igandean. Akitania Berria eskualdeko eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluak berrituko dituzte, hain zuzen.
2021/06/12 - 19:06
Pirinio Atlantikoetako departamenduko hauteskundeak, ekainaren 20an eta 27an
Pirinio Atlantikoetako departamendua 27 kantonamendutan zatituta dago, horietatik hamabi Ipar Euskal Herrian daude. Ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan 24 ordezkari hautatzen dira beraz.
2021/06/12 - 18:56
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeak, ekainaren 20an eta 27an
Hauteskundeen emaitzek ondorio zuzena izan dezakete Euskal Y proiektuarentzat. Irundik iparraldera nolako konexioa izanen den Akitania Berria eskualdeko kontseiluaren esku dago, hein batean.