Hauteskundeak Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Alderdi Sozialista desagertzear presidentziarako hauteskundeen ondoren

Botoen % 2 lortuta, Anne Hidalgo Parisko alkate sozialistak alderdiaren historiako emaitzarik txarrena lortu du bart. Valerie Pécresse buru duen eskuin tradizionalak ere kolpe gogorra jaso du.
Anne Hidalgo (PS), bart, kazetarien aurrean. EFE
Anne Hidalgo (PS), bart, kazetarien aurrean. EFE

Frantziako presidentetzarako hauteskundeen lehen itzuliak mapa politikotik ezabatu ditu ia Anne Hidalgoren Alderdi Sozialista (PS) eta Valérie Pécressen eskuin tradizionala (LR), alderdiotako hautagaiek, biak ere Paristik ateratakok, inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituzte.

Pécresse eskuin moderatuaren hautagaiak azken botoraino zenbatuko du % 5era iristen ote den ikusteko, (Estatuak hauteskunde-gastuak itzultzeko legeak ezarritako gutxienekoa da hori), eta hiriburuko alkate Anne Hidalgo sozialista, baina, % 2an geratu da, zenbatutako lehen botoetatik egindako proiekzioen arabera.

Aukera aurrerakoien artean boto gutxien jaso dituen hautagaia izan da Hidalgo, Jean-Luc Mélenchon ezkertiarraren (% 20) eta Yannik Jadot ekologistaren (% 5) oso atzetik.

Kolpe gogorra izan da François Mitterrand edo François Hollande presidenteen alderdiarentzat. Ekaineko hauteskunde legegileetan jarriko dituzte orain indarrak, alderdiaren porrota saihesteko emaitza duina lortzea helburu.

Olivier Faure alderdi sozialistako lehen idazkariak porrot "historikoa" aitortu du eta ezkerraren batasuna eskatu du "justizia sozial eta ekologikoaren ituna elkarrekin eraikitzeko".

Macronen alde bozkatzera deitu izanak erakusten du badela isilpeko itun bat Macronekin, hautesleriaren zati handi bat kendu dion arren, helburua argia da, eskuin muturra geldiaraztea. Hidalgok, baina, ezkerretik ere galdu ditu botoak, lehen itzulian hirugarren indar bozkatuena izan den Jean-Luc Mélenchonen mesedetan.

Zure interesekoa izan daiteke

SEVILLA,05/07/2026.- El líder del PP-A, Juanma Moreno, pronuncia la fórmula de juramento de su cargo para tomar posesión por tercera vez como presidente de la Junta en el Palacio de San Telmo, sede de la Presidencia de la comunidad, este domingo, en Sevilla. EFE/Julio Muñoz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez

Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X