IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus: udalak, protestak Frantzian eta letraduen grebaren amaiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB_FOCUS_Hauteskundeak_EU
EITB_FOCUS_Hauteskundeak_EU

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: EAJk berriz ere irabaziko lituzke Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeak, hiru hiriburuetan gora eginda, EITB Focus makroinkestaren arabera. Iruñean, aldiz, PSNk giltza izango du berriz Alkatetza UPNren edo EH Bilduren esku uzteko.

- Protestak Frantzian: Pentsioen erreformaren kontrako hamargarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Bien bitartean, Frantziako Gobernuak hitz egitera deitu ditu sindikatuak eta protesten antolatzaileak. Gaurkoa aukera ona izango da mobilizazioen indarra neurtzeko. Sindikatuek Macron presidentea berriro estu hartu nahi dute.

- Letraduen grebaren amaiera: Justizia Ministerioren proposamena bozketan onartuta (% 76k alde bozkatu zuten), Justizia Administrazioko Letraduen greba amaitzear egon daiteke. Otsailaren 24tik egiten ari diren lanuzteari buruzko behin betiko erabakia astearte honetan hartuko dute, Ministerioarekin egingo duten bileran.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X