Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak 2021
2021/06/08 - 14:11
Andde Sainte Marie: "A plana Berdeekin bat egin eta ezkerretik gehiengoa osatzea da"
PSren Akitaniako zerrendakideak adierazi duenez, eskuin muturraren gorakada "ez da sorpresa bat" eta sozialisten "kezka nagusienetako bat da".
2020/07/17 - 11:24
Jean-Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidente izendatu dute datozen 6 urteetarako
Baionako alkatea bigarrenez aukeratu dute, aldeko 148 botorekin. Ez da kontrako botorik izan, baina 65 boto zuri zenbatu dira. Etchegaray izan da hautagaitza aurkeztu duen bakarra.
2020/07/10 - 13:20
Abertzaleek ez dute Euskal Elkargoko presidente kargurako hautagairik aurkeztuko
Euskal Herria Baik Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatearen aldeko botoa emango du bozketan.
2020/07/04 - 22:29
Ziburu, Maule eta Baionako alkateak karguaz jabetu dira
Ipar Euskal Herrian jokoan ziren 18 udalerriek beren alkateak izendatu dituzte, joan den igandeko udal hauteskundeen bigarren itzuliaren ondotik. Gaur, Baiona, Ziburu eta Mauleren txanda izan da, besteak beste.
2020/06/29 - 13:20
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetako emaitzen gakoak, Franck Dolosorren eskutik
Franck Dolosor lankideak atzo ospatutako hauteskundeetatik abstentzio handia, Jean-Rene Etchegarayren garaipena eta abertzaleen gorakada azpimarratu ditu.
2020/06/29 - 10:26
Ziburu, Itsasu, Urruña eta Uztaritzek auzapez abertzaleak izango dituzte
Bestalde, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak karguari eutsi dio. Mixel Etxebest zentro eskuineko auzapezak, ostera, hauteskundeak galdu ditu Maulen. Louis Labadot hautagai komunistak irabazi du.
2020/06/28 - 21:57
% 44,96ko parte-hartzea 17:00etan, herri bozen bigarren itzulian
18 herritako udalbaltzak aukeratzen ari dira Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Biarritzen, Maulen eta Baionan daude lehia nagusiak.
2020/06/28 - 19:58
Parte-hartzeak behera egin du Frantziako udal hauteskundeetako bigarren itzulian
Aurreneko itzulian % 55eko abstentzioa izan zen. Macronen alderdiaren porrota iragarri dute inkestek. Ekologistek, aldiz, gora egingo dute nabarmen.
2020/06/27 - 17:55
Abstentzioa izango da gakoa Ipar Euskal Herriko herri bozen bigarren itzulian
Martxoaren 15ean egin zen lehen itzulia, COVID-19aren pandemia zabaltzen hasi berritan. 140 udal erabakita geratu ziren orduan. Orain, gainerako 18en etorkizuna dago jokoan.
2020/06/26 - 18:17
Ipar Euskal Herrian Udal Hauteskundeen bigarren itzulia egingo da igandean
Hauteskundeen ardatz nagusien artean daude etorriko den krisi ekonomikoa, enplegua, etxebizitza eta mugikortasuna kudeatzea.
2020/06/26 - 17:01
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeen bigarren itzulia egingo da igandean
Ardatz nagusien artean daude etorriko diren krisi ekonomikoa, enplegua, etxebizitza eta mugikortasuna kudeatzea.
2020/06/26 - 11:21
Lehia estua aurreikusten da hainbat herritan, bozen bigarren itzulian
Martxoaren 15ean egin zen lehen itzulia, eta 140 herritako udalak erabakita geratu ziren. COVID-19a dela eta, ekainaren 28ra atzeratu zen bigarren itzulia.
2020/06/21 - 19:44
Udal-hauteskundeen bigarren itzulia, datorren igandean Ipar Euskal Herrian
Hainbat udalerritan, ikusmin handia dago; izan ere, emaitza ez dago batere argi. Baionan, adibidez, hori gertatzen da.
2020/05/31 - 18:14
Jean Rene Etchegarayk bidea libreago du berriz ere Baionako alkate izateko
Etchegarayren aurkari nagusia Henri Etcheto sozialista da. Etcheto euskal elkargoaren eta euskara aintzat hartzearen aurka agertu izan da, eta Baiona Berdeak Etcheto ez babestea erabaki du.
2020/05/22 - 22:23
Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeen bigarren itzulia ekainaren 28an izango da
Hala ere, Frantziako Gobernuak esan du aldaketak egon litezkeela, koronabirusaren epidemiaren egoeraren arabera.
2020/05/03 - 23:48
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia udazkenean egingo dute
Udal hauteskundeak udazkenerako atzeratzeko lege-proiektua prestatzen dabil Frantziako Gobernua. Lehenengo itzulia martxoaren 15ean egin zuten, konfinamenduaren bezperan.
2020/03/16 - 11:54
Abertzaleak nagusi Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan
Macronen gobernuak bilera berezia egingo du datozen orduetan udal hauteskundeen bigarren itzulia egingo den ala ez erabakitzeko.
2020/03/13 - 20:24
Udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian, koronabirusaren mehatxua izan arren
Ipar Euskal Herriak 158 udalbatza berrituko ditu martxoaren 15eko eta 22ko udal hauteskundeetan. Era berean, Euskal Elkargoko 233 kideak aukeratuko dituzte.
2020/03/11 - 21:46
Higiene neurri bereziak hartuko dituzte Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeetan
Eskuak garbitzeko jela banatu, boto kutxak maiz garbitu, eta nortasun agiriak eskuetan hartu barik konprobatuko dituzte.
2020/03/01 - 10:26
Ecenarro: "Hendaian ezker abertzalea da gure bazkide naturala"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, hainbat gai izan ditu hizpide Hendaiako auzapezak. Besteak beste, datozen udal hauteskundeen, koronabirusaren, presoen edota migrazioaren inguruan aritu da.