Ipar Korea
2018/04/21 - 12:06
Ipar Koreak entsegu nuklear guztiak bertan behera utzi dituela iragarri du
Kim Jong Un eta Moon Jae In apirilaren 27an bilduko dira penintsulako desnuklearizazioari buruz hitz egiteko. Donald Trump AEBetako presidenteak Twitter bidez bere poza agertu du.
2018/04/18 - 16:31
Washington eta Pyongyang, goi bilerarako prestatzen
Washington Post egunkari estatubatuarrak gaur argira atera du CIAko zuzendaria den Mike Pompeo martxoaren amaiera Kim Jong-un lider iparkorearrarekin bildu zela.
2018/04/18 - 10:44
CIAren zuzendaria Kim Jong-unekin bildu da Ipar Korean
Bidaia martxoa bukaeran egin zuen, Aste Santuan, eta Trump eta Kim Jong-unen artean egitekoa den bilera prestatzea izan da horren helburua.
2018/03/30 - 14:14
Kim Jong-unek Txinara egindako bidaiko ikusi gabeko irudiak
Koreako telebistak eskainitako irudietan Kim Jong-unek Txinara bidaiatzeko erabili zuen trenaren barrualdea ikusi liteke. Trenak 90 bagoi blindatu ditu, bilera gela eta satelite konexioarekin.
2018/03/28 - 10:54
Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia Txinan izan da
Txina izan da beti Ipar Korearen aliaturik hoberena, eta bakarrenetakoa, baina azken aldian hoztuta izan dituzte harremanak. Hobetzeko bidean, bi eguneko bisita egin du Txinara Kim Jong-unek.
2018/03/28 - 09:30
Korea arma nuklearrik gabe uztera konprometitu da Kim Xiren aurrean, Beijingen
Seulek eta Washingtonek bake eta egonkortasun giroan laguntzea eskatu du Kim Jong-unek, penintsula arma nuklearrik gabe uzteko helburuan aurrerapausoak emateko.
2018/03/11 - 21:25
Entsegu nuklearrak bertan behera utzitz gero soilik bilduko da Trump Kim Yong Unekin
Bi agintariak maiatza amaitu baino lehen elkartuko dira, Donald Trump AEBko presidenteak berak iragarri zuenaren arabera.
2018/03/09 - 22:31
Trump ez da Kim Jong-unekin bilduko, Ipar Koreak 'erabaki zehatzak' hartu ezean
“Ez da bilerarik izango, aldez aurretik Ipar Koreak pauso konkretuak eman eta erabaki zehatzak hartzen ez baldin baditu”, adierazi du Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak.
2018/03/09 - 10:43
Trump eta Kim Jong-un maiatzean bilduko dira desnuklearizazioa negoziatzeko
Hego Koreako ordezkaritza bat Etxe Zurian izan da Kim Jon-unen bilera eskaria helarazteko. Aurreikuspen guztien kontra, Trumpek onartu egin du batzartzea.
2018/03/09 - 09:31
Aukera paregabea Korearentzat
Bi Koreek berradiskidetu nahi dute, eta Trumpek oraintxe du esku artean historiara pasatzeko aukera.
2018/03/07 - 09:45
Korea, orain, Trumpen menpe
Bi Koreen arteko tentsioa desagertu egin da. Ez da gerraz hitz egiten, mugaz bi aldeetako herriaren adiskidetzeaz baizik. Baina, paradoxikoki, Trumpek du orain giltza.
2018/02/26 - 20:12
Trump, 'baldintza egokietan' Ipar Korearekin hitz egiteko prest
Bil Clinton presidente zenetik (1993-2001), bere aurrekoak Ipar Korearekin “hitz egiten” saiatu dira, eta “25 urte” horietan ez da “ezer” gertatu, AEBko presidenteak gogorarazi duenez.
2018/02/26 - 09:33
Tregoa olinpiarra Korean
Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiak elkartzeko gonbita egin dio Moon Jae-in Hego Koreako presidenteari, jokoetara bidalitako goi mailako ordezkaritzaren bitartez.
2018/02/11 - 21:52
Ipar Koreatik Hegoaldera ihes egindako baten bizipen gogorrak
Pertsona horrek atzean utzi dituen bizipen gogorrak kontatu dizkio Olatz Urkia gure Asiako korrespontsalari.
2018/02/10 - 00:57
Ipar eta Hego Korea elkarrekin, Neguko Joko Olinpikoen inaugurazioan
Korea bi zatitan banatuta dago 1945az geroztik, baina gaur bi herrialdeetako kirolariak batera eta bandera berarekin aurkeztu dira Neguko Joko Olinpikoetan.
2018/02/09 - 11:08
Ipar Koreako liderraren arreba Hego Koreara iritsi da
Kim Yo-jong buru dutela, gaur iritsi da Hego Koreara Ipar Koreako ordezkaritza zabala. Olinpiar Jokoen hasiera ekitaldian izango da Kim Jong-unen arreba.
2018/02/09 - 09:47
Ipar Koreak bere botere militarra erakutsi dio munduari
Kim Jong-un liderraren gidaritzapean egindako desfile militar ikusgarrian, Ipar Koreak bere botere militarraren erakustaldia egin du, kontinentearteko misilak barne.
2018/02/09 - 09:34
Olinpiar diplomazia
Hego Koreako presidenteak azkenaldiko distentsio keinuak aprobetxatu nahi ditu eta bihar herrialdean dauden Ipar Koreako goi kargudunak hartuko ditu.
2018/02/08 - 17:31
Bi Koreen arteko muga gatazkatsuan egoteko aukera izan dugu
Bi herrialdeek bizi duten egoera zailean, kirolak itxaropenerako bidea eman die bi Koreak berriz elkartzea nahiko luketenei. 60 urteko gerra egoeraren ondoren, ordea, ez da erraza izango.
2018/01/19 - 09:56
Trump eta nazioarteko harremanak
Trump berehala gerran sartzea espero zuten pertsona asko eta ez da horrelakorik gertatu, baina bere jarduera eragina izaten ari da nazioarteko harremanetan.