Irak
2014/09/26 - 14:28
EIren kontrako borrokak 'urteak' iraungo duela esan du Cameronek
Ezusterik izan ezean, Estatu Islamikoak Iraken dituen gordelekuen kontra airezko erasoak egiteko baimena emango du gaur Parlamentu britainiarrak.
2014/09/24 - 23:13
AEBk eta aliatuek bonbardaketa gehiago egin dituzte Sirian eta Iraken
Hegazkinek Estatu Islamikoaren eta Al Kaidarekin lotura duen Khorasan taldearen guneak bonbardatu dituzte. AEBen esanetan, talde hori mendebaldeko herrietan atentatuak egiteko prest zegoen.
2014/09/24 - 22:14
Estatu islamikoaren kontrako borrokara batzeko deia egin du Obamak
50 herrialde baino gehiagok bat egin dute Estatu Islamikoaren kontra borroka egiteko AEBetako gobernuak bultzatutako nazioarteko koalizioarekin.
2014/09/13 - 17:21
'Estatu Islamikoaren kontrako operazio militarrak ez dira nahikoa'
AEBko Estatu idazkariaren iritziz, Estatu Islamikoa garaitzeko, taldearen finantzazioa eta Irakera eta Siriara doazen jihadista atzerritarren joan-etorria kontrolatu beharko dira.
2014/09/12 - 12:58
Hollandek babes politikoa eskaini dio Iraki EI-a borrokatzeko
François Hollande Frantziako presidentea Bagdadera egin du bidaia, eta, bertan, babes politikoa eta laguntza eskaini die Irakeko agintariei Estatu Islamikoaren (EI) aurkako borrokan.
2014/09/12 - 11:29
Hollandek laguntza eskaini dio Iraki EIri aurre egiteko
CIAren arabera, talde jihadistak 20.000-31.500 militante inguru ditu, maiatzean halako bi. Australiak alerta terroristaren maila igo du atentatu arriskua dela eta.
2014/09/11 - 20:29
AEBek eta Arabiako herriek Estatu Islamikoaren aurkako plana egin dute
Estatu Batuek eta Ekialde Ertaineko hamar herrialdek mundu mailako estrategia adostu dute terrorismoaren aurka egiteko, ez Iraken eta Sirian bakarrik, baita nagusi den leku guztietan ere.
2014/09/04 - 16:58
AEBk nazioarteko koalizioa nahi du jihadisten aurka borrokatzeko
NATOren bilera hasi aurretik ere, Barack Obamak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak batasun beharra aldarrikatu dute The Times egunkarian.
2014/09/04 - 14:49
Estatu Islamikoa 'gelditzeko beharra' azpimarratu du NATOk
Nazioarteko komunitateak Estatu Islamikoko jihadistak "geldiarazteko betebeharra dauka", Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusiak ostegun honetan azpimarratu duenez.
2014/09/04 - 13:51
Cameronek ez du baztertzen Iraken aireko eraso militarra egitea
David Cameron lehen ministroak esan du ez duela baztertzen AEBrekin bat egin eta Iraken Estatu Islamikoaren kontrako aireko erasoak egitea. Hala ere, argi adierazi du ez dela lehentasuna.
2014/09/04 - 12:32
Estatu Islamikoa 'gelditzeko beharra' azpimarratu du NATOk
Bestalde, David Cameronek iragarri du ez duela baztertzen AEBrekin bat egitea Iraken Estatu Islamikoaren kontrako aire erasoak egiteko.
2014/09/02 - 23:00
Estatu Islamikoko jihadistek eginiko sarraskia salatu du AI-k
Amnistia Internazionalak salatu du gutxiengo etnikoen eta erlijiosoen garbiketa egin dutela Estatu Islamikoko jihadistek.
2014/08/31 - 16:16
Australiak ere armak bidaliko dizkie Irakeko kurduei
Horrela, bat egingo du Estatu Islamikoaren aurkako operazioarekin. Alemaniako Gobernuak, gaur adostuko du zelakoa izango den arma bidalketa.
2014/08/31 - 16:00
Alemaniak eta Australiak armak bidaliko dizkiete Iraken dauden kurduei
Hortaz, hegazkin australiarrek AEB, Albania, Kanada, Kroazia, Danimarka, Italia, Frantzia eta Erresuma Batu herrialdeetako hegazkinekin bat egingo dute, Estatu Islamiarraren kontrako borrokan.
2014/08/30 - 18:13
51 espainiar Jihadera batu direla adierazi du Gobernuak
Espainiako Barne ministroak iragarri du jihadismoaren kontrako estrategia onartuko duela Gobernuak.
2014/08/29 - 20:35
Terrorismoagatik alerta egoera areagotu du Erresuma Batuak
David Cameronek esan du James Foley kazetari estatubatuarra ustez yihadista britainiar batek hil zuela eta horrek argi uzten duela arazoa ez dagoela hemendik milaka kilometrora, gertu baizik.
2014/08/29 - 13:33
850.000 desplazamendu hilabetean Iraken, jihadisten aurrerapenagatik
1,6 milioi pertsonak baino gehiagok utzi dute etxea urtarriletik, indarkeriaren ondorioz, Nazioarteko Migrazio Erakundeak azaldu duenez.
2014/08/19 - 11:36
Aita santuak Irakeko erasoak 'gelditzea' eskatu du, 'ez bonbardatzea'
"Nik 'gelditu' aditza nabarmentzen dut. Ez nabil esaten 'bonbardatu' edota 'gerra' egin behar denik, baizik eta 'gelditu'. Bidegabeko eraso bat gelditzeko bitartekoak ebaluatu beharko dira", esan du.
2014/08/18 - 16:35
Indar irakiarrek eta kurduek Mosulgo urtegia berreskuratu dute
Kurduek Jatara, Batnaya, Tel Adas, Almanara, Baqufa eta Telesqof herrixkak ere berreskuratu dituzte Telquiferako aurrera egitean.
2014/08/16 - 14:41
AEBk eta kurduek orain arteko erasorik gogorrena abiatu dute Iraken
Estatu Islamiarreko (EI) jihadistek 80 jazidista hil dituzte, ustez, Irakeko iparraldeko Sinyar hirian, eta, ia aldi berean, AEBek eta tropa kurduek EI-ko 28 soldadu hil dituzte Mosulen.