Irak
2014/04/26 - 00:28
Gutxienez 31 lagun hil dira atentatu batean, Bagdaden
Gainera, 55 pertsona zauritu dira bi bonba-autokin egindako erasoan. Bi auto-bonbek bata bestearen atzetik eztanda egin dute Irakeko hiriburuaren ekialdean, klub batetik gertu dagoen bidean.
2014/03/09 - 11:46
Dozenaka hildako eta zauritu izan dira Irakeko atentatu batean
Suizida batek bonba-auto bat zartarazi du hiriko Polizia-etxe nagusian, Babel probintziako hiriburuan, Bagdagetik 100 kilometrora hegoaldera.
2014/01/11 - 11:31
Irakeko Armadak Falluja bonbardatu du ISIL kanporatzeko
Ia 500 pertsona hil ziren aurreko astean Siriako matxinoen eta Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamiarreko (ISIL) milizianoen arteko borroketan, Sirian.
2014/01/06 - 15:07
Irakeko Armadak oldarraldi handiari ekin dio
Irakeko armadak eta indar aliatuek, Ramadi kontrolpean hartu dute azken orduetan, baina Fallujahn atzera egin dute. Han, Al Kaidako talde islamiarrak indartsu ari dira aurre egiten.
2014/01/06 - 10:19
Irakeko armadak erasoa abiatu du, Fallujah eta Ramadi berreskuratzeko
Ramadin dagoeneko lekua hartu dute indar militarrek. Erasoaldian 35 matxinatu eta hainbat zibil hil dituzte.
2014/01/03 - 18:24
Al Kaidako 75 kide hil dira Iraken
Irak eta Siriako Estatu Islamikoa taldeko ustezko kideak dira hildakoak. Poliziarekin eta miliziano suniekin izandako liskarren ondorioz izan dira hilketak.
2014/01/03 - 00:56
8.800 lagun baino gehiago hil dira Iraken 2013an, NBEren arabera
Horietatik 7.818 zibilak ziren. Azken urteotako biktima kopururik handiena da.
2013/12/21 - 14:25
Gutxienez 18 militar hil dira Iraken, segada batean
Hiru terrorista suizidak leherkariz betetako txaleko batzuekin eztanda egin dute Anbar eskualdean, eta ia hogei hildako eta 32 zauritu utzi dituzte.
2013/12/16 - 20:01
Herrialde arabiarrak, EAEko ekonomiarentzat gero eta garrantzitsuagoak
Azken hilabeteetan enkargu aipagarriak lortu ditu Euskadik. Mekako abiadura handiko trena eta Airbusek Arabiar Emirerri Batuei salduko dizkien 140 hegazkinen fabrikazioan parte hartuko du.
2013/12/08 - 17:40
Dozenaka lagun hil dira Iraken izandako atentatu sorta batean
Atentatu gehienak hiriburu irakiarrean gertatu dira, ia denetan bonba-autoen bidez.
2013/10/27 - 17:32
Gutxienez 30 lagun hil eta 88 zauritu dira Iraken, zenbait atentatutan
Antza denez, bost leherketa gertatu dira guztira, hiriburuko zenbait lekutan. Baliteke hildako eta zauritu gehiago egotea.
2013/10/27 - 12:18
30 hildako eta 88 zauritutik gora Iraken izandako hainbat atentatutan
Erasoak Bagdadeko hainbat lekutan izan dira. Terrorismoa areagotu egin da Iraken azken hilabeteetan, batez ere, segurtasun indarren eta txiien aurka.
2013/10/21 - 13:02
Gutxienez 57 lagun hil dira Iraken hainbat atentatutan
Gainera beste 64 pertsona zauritu dira. Beste egun odoltsu bat izan dute Iraken, eta azken hilabeteetan egoera gordindu egin da.
2013/10/02 - 17:21
Ia mila pertsona hil dira irailean Iraken, NBEren arabera
Bagdad izan da zonalderik kaltetuena, 418 pertsona hil baitira bertan. Nazio Batuen Erakundeak elkarrizketa bultzatzeko deia egin du.
2013/08/31 - 03:03
'Ez dugu Iraken egindako akatsa Sirian berriro egingo', esan du Kerryk
1.429 pertsonaren, tartean 426 haurren, heriotzaren errudun jo du Al Asaden eregimena.AEBetako Estatu idazkariaren hitzetan, frogak ''argiak eta sinesgarriak'' dira.
2013/08/25 - 22:59
Gutxienez 42 lagun hil dira Iraken izandako atentatu-bolada batean
Atentatuak herrialdearen puntu desberdinetan jazo dira. Larriena Bagdadeko ipar-ekialdean izan da: bonba-auto batek 11 hildako eragin ditu bertan.
2013/08/15 - 17:25
Gutxienez 31 hildako eta dozenaka zauritu Iraken izandako atentatuetan
Joan den abuztuaren hamaikan, Nuri al Maliki lehen ministro irakiarrak segurtasun operazio bat abiarazi zuen herrialdeko mendebalde zein iparraldean, terroristak bilatu eta atxilotzeko asmoarekin.
2013/08/11 - 00:17
Atentatu bolada batek 50 pertsona hil ditu Iraken
Erasorik larriena Al Tuz hirian gertatu da. Bertan, bonba-auto batek 11 pertsona hil eta 60 zauritu ditu.
2013/08/03 - 19:09
Al Kaidaren balizko atentatuei buruzko postak atzeman dituzte AEBek
Alertak 21 enbaxada eta kontsuletxe ixtea dakar, besteak beste, Egipton, Iraken, Yemenen, Kuwaiten eta Saudi Arabian. Igandean sartuko da indarrean, eta abuztuaren 31era arte mantenduko da.
2013/06/16 - 12:53
Gutxienez 27 lagun hil dira Iraken izandako hainbat atentatutan
Erasoak bonba zeraman ibilgailuekin eta su-armekin egin dituzte herrialdeko hainbat puntutan.