Irak
2015/07/19 - 21:04
Estatu Islamikoak Ramadiko Estadio Olinpikoa suntsitu du Iraken
Horretarako, 3,5 tona lehergai erabili ditu. Gerraren amaieraz geroztik, Irakeko etorkizunaren sinboloetako bat zen estadio hura.
2015/06/05 - 23:08
Tarek Aziz, Sadam Huseinen erregimeneko buruzagia, hil da Iraken
Irakeko lehen ministrorde ohia 2003az geroztik espetxean zegoen eta 2010ean heriotza-zigorra ezarri zioten gizateriaren aurkako krimenengatik eta hilketagatik.
2015/06/03 - 00:33
Estatu Islamikoaren aurkako Iraken bide orria babestu dute aliatuek
20 bat ministro Haider al Abadi Irakeko lehen ministroarekin bildu dira Parisen. Terroristen kontrako borrokan gutxiengo suniak bat-egitea eskatu diote ministroek Abadiri.
2015/05/22 - 10:43
Irak eta Siria arteko muga bereganatu du Estatu Islamiarrak
Azken orduetan, Estatu Islamiarrak Irak eta Siria arteko azken muga bereganatu du, Bashar al Assaden gobernuaren indarrak handik erretiratu eta gero.
2015/05/03 - 19:40
Siria, Irak edota Ukraina dira kazetarientzat herrialde arriskutsuenak
Siria, Irak, Libia, Mexiko edota Ukraina dira kazetarientzat herrialde arriskutsuenak. Egungo mehatxu nagusienak dira Estatu Islamikoa eta Interneten gainean instituzioek egiten duten kontrola.
2015/04/12 - 19:56
Cousorentzat justizia eskatu dute haren heriotzaren 12. urteurrenean
Senideak eta lagunak AEBko enbaxadaren aurrean bildu dira, Iraken hildako kamerariaren heriotza argitzeko "ikerketa eta justizia" aldarrikatzeko.
2015/03/08 - 19:30
Estatu Islamikoak Dur Sharrukin antzinako hiria suntsitu du
Gainera, jihadistek bertan zeuden antzinako objektuak lapurtu dituzte.
2015/03/07 - 18:37
Estatu Islamikoak Hatra antzinako hiri irakiarra suntsitu du
Gobernu irakiarrak berehala esku hartzeko eskatu die nazioarteko erakundeei eta NBEko Segurtasun Kontseiluari, berriz, premiazko bilera bat deitzeko.
2015/03/06 - 13:15
Nimrudeko hondakin arkeologikoak suntsitu ditu Estatu Islamikoak
Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.
2015/01/18 - 18:01
Iraken bahitutako 150 jazidi aske utzi ditu Estatu Islamikoak
Joan den abuztuan bahitu zituzten, Irak iparraldean. Gutxiengo kurdu jazidia Estatu Islamikoaren jomugan dago, fundamentalistentzat fedegabeak direlako.
2015/01/05 - 13:56
IRAk Espainian dirua zuritzen ote zuen ikertzen ari da Ruz epailea
Antza denez, tabako-trafikoan lortzen zuen dirua Ipar Irlandako talde armatuak, eta etxebizitzak salerosiz zuritzen zuen.
2014/12/29 - 11:17
Mila frantziarrek harremanen bat dute Siria eta Irakeko jihadistekin
Horietako batzuek talde jihadistekin egin dute borroka, batzuk egun daude talde horietan, eta beste batzuek taldeetan sartzeko asmoa dute.
2014/12/24 - 11:46
Gutxienez 38 miliziano suni hil dira Bagdaden, eraso suizida batean
Atentatuak 60 zauritutik gora ere utzi ditu.
2014/12/23 - 13:07
EIko kideek emakume yezidien kontra egindako torturak salatu ditu AIk
Erakundearen arabera, Estatu Islamikoko kideek emakume asko erosten edo opari moduan jasotzen dituzte eta, besteak beste, haien erlijioa uztera eta islamera bihurtzera behartzen dituzte.
2014/11/20 - 12:35
Estatu Islamikoak jihadera deitu ditu Frantziako musulmanak
Estatu Islamikoko hiru ustezko kide frantziarrek jihadarekin bat egiteko deia egin diete Frantziako Estatuko musulmanei, Interneteko foroetan zabaldutako bideo batean.
2014/11/20 - 12:15
Estatu Islamikoak jihadera deitu ditu Frantziako musulmanak
Frantziako Estatuko herritarren kontra "armak, autoak eta pozoia ere" erabiltzeko deia egin die.
2014/10/12 - 15:50
25 hildako Iraken, hiru bonba-autok eztanda eginda
Gutxienez 25 lagun hil dira Irakeko Baquba hirian. Hiru bonba-autok eztanda egin dute hiriaren iparraldean.
2014/09/30 - 22:53
Erresuma Batuko hegazkinek aurreneko erasoa egin dute Iraken
Ehiza-hegazkinek jihadisten ibilgailu bati eta posizio armatu bati eraso diete. Orain arte helburu posibleak bilatzeko hegaldiak egin dituzte Erresuma Batuko hegazkinek.
2014/09/27 - 17:21
Erresuma Batuak Estatu Islamikoaren kontrako erasoak hasi ditu Iraken
David Cameron lehen ministroak Parlamentu britainiarraren babesa jaso zuen AEBk gidatutako aire erasoetara batzeko.
2014/09/26 - 22:47
Erresuma Batuak baimena eman du Iraken bonbardatzeak egiteko
Parlamentuak onartutako adierazpenak baztertu egin du, oraingoz, Sirian ere erasoak egitea. Estatu Islamikoaren kontrako borrokak “urteak” iraungo duela esan du David Cameronek.